Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1384

AGINDUA, 1998ko martxoaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilbaoko (Bizkaia) "Padre Andrés de Urdaneta" ikastetxe pribatuaren berariazko izena aldatzeko dena.

Bilbaoko (Bizkaia) «Padre Andrés de Urdaneta» ikastetxe pribatuaren entitate titularraren legezko ordezkariak ikastetxe horren berariazko izena aldatzeko aurkeztu duen proposamena aztertu da.

Horren espedienteari Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko ikasketak erakusteko baimenak emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO) eta gai horretan erabili beharreko legegintza ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.– Bilbaoko udalerriko Iparragirre kaleko 24an (Bizkaia) dagoen «Padre Andrés de Urdaneta», kode zenbakia: 48002262 duen Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren —horren titularra «PP. Agustinos» entitatea da— berariazko izenaren aldaketa onartu egiten da eta aurrerantzean «San José–Urdaneta» Haur Hezkuntzako Ikastetxea deituko da.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik aurrera hilabete biko epearen barruan Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu honen aurka.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate

eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala