Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
1380

311/1998 ERABAKIA, otsailaren 27koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Osakidetzako Fisioterapeuta kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deialdiari dagokion behin-behineko destino izendapenak burutu eta baztertuen zerrenda argitaratzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 816/1997 Erabakiaren bidez, Osakidetzako Fisioterapeuta kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deia egin zen.

Epaimahaiak Zuzendaritza Nagusi honi destino izendapenaren proposamena eginik, izangaiek eskatutako lanpostuak eta izangaiok egiaztatutako merituak ikusirik, aipatutako deialdiko 4.2 oinarrian araututakoaren arabera eta langileen arloan indarrean dauden legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Behin-behineko destino izendapenak onartzea, hots, Osakidetzako Fisioterapeuta kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deialdiari dagokiona, eta erabaki honekin batera I. eranskin gisa datorrena.

Bigarrena.– Osakidetzako Fisioterapeuta kategorian hutsik dauden lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketari dagokion baztertutakoen zerrenda onartzea, baztertzeko arrazoiak adieraziz erabaki honetako II. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Deialdiko 4.2 oinarrian araututakoaren babesean, Erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hogei (20) egun balioduneko epean, EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 27a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

FISIOTERAPEUTA

NAN IZENA ETA ABIZENAK IZENDATUTAKO BEHIN-BEHINEKO DESTINOA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS DESTINO PROVISIONAL ASIGNADO

15.935.662 CELARAIN PEREZ M.ª CRUZ AMARAKO OSPITALEA HOSPITAL DE AMARA

15.125.779 ESTEBANEZ BARANDIARAN MARTIN AMARAKO OSPITALEA

HOSPITAL DE AMARA

15.864.866 GONZALEZ CORTA ANA MARIA ARANTZAZUKO OSPITALEA

HOSPITAL DE ARANZAZU

72.640.202 IZCUE SERRANO MARIA PILAR GIPUZKOAKO OSPITALEA

HOSPITAL DE GIPUZKOA

14.936.457 MINTEGUI LAKARRA JOSE LUIS GORLIZKO OSPITALEA

HOSPITAL DE GORLIZ

15.782.209 URZAINQUI MINA CONCEPCION GORLIZKO OSPITALEA

HOSPITAL DE GORLIZ

II. ERANSKINA / ANEXO II

FISIOTERAPEUTA

NAN IZENA ETA ABIZENAK BAZTERTZEKO ARRAZOIA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS MOTIVO DE EXCLUSION

22.713.377 CANO PASCUAL LOURDES EZ DU AURKEZTU LANPOSTUAZ JABETZEKO

DILIGENTZIA

NO PRESENTA DILIGENCIA DE TOMA DE POSESION

15.381.551 PEREZ IRIONDO MIREN AINTZANE IZENDAPEN/LAN-KONTRATU FINKOA FALTA DA

FALTA NOMBRAMIENTO/CONTRATO LABORAL FIJO

EZ DU AURKEZTU LANPOSTUAZ JABETZEKO

DILIGENTZIA

NO PRESENTA DILIGENCIA DE TOMA DE POSESION


Azterketa dokumentala