Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1379

AGINDUA, 1998ko martxoaren 12koa, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuarena, Mª Ángeles Zárate López de Haro andrea Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzan betetzen duen goi karguduneko idazkari-lanpostutik kentzea xedatzen duena.

Uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 50.2 atalean xedatutakoari jarraituz eta legeak berak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– M.ª Ángeles Zárate López de Haro andrea, berak eskatuta, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzan betetzen duen goi karguduneko idazkari-lanpostutik kentzea. Lanpostuaren ezaugarriak: 001001 kodea, 18 maila eta 120 dotazioa.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik bertatik izango ditu administrazio ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea. Nolanahi ere, errekurtsoa jarri aurretik Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari jakinarazi beharko zaio, hala ezartzen baita Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legearen 110.3 atalean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 12a.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

ROSA DÍEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala