![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1378
ERABAKIA, 1998ko otsailaren 25ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Sopuertako (Bizkaia) ur-horniduraren hiri zerbitzurako tarifak onartzen dituena.
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 1998ko otsailaren 25ean egindako bileran aho batez hartutako akordioa argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten:
AKORDIOA:
Lehenengoa.– Sopuertako Udaleko ur-horniduraren hiri zerbitzurako tarifak onartzea, ondoren zehazten diren kontzeptu eta kopuruen arabera:
A) Ezarri beharreko tarifak (Neurgailua irakurri gabe)
KONTZEPTUA 1998RAKO PREZIO PUBLIKOA
Lantegia 172.500 PTA
Okindegai - Jatetxea 34.500 PTA
Taberna - Kafetegia - Ileapaindegia 20.125 PTA
Arraindegia 17.250 PTA
Egoitza 86.250 PTA
Zoru Asfaltikoak - Hormioia 287.500 PTA
Igerilekua 57.500 PTA
Garbitegia - Denda - Harategia 4.025 PTA
Etxebizitza 5.175 PTA
Lonja 4.025 PTA
Korta 4.600 PTA
Ortua edo Lorategia 14.950 PTA
Harrobia 172.500 PTA
Hortz Klinika 28.750 PTA
Kotxe garbitokiak 57.500 PTA
Gaztandegia 5.750 PTA
Etxebizitzari u-hornidura lotzea 28.750 PTA
B) Neurgailua izan eta horren irakurketaren arabera kobratzen zaienentzat, tarifa ondorengoak izango dira:
1.– Etxeko kontsumorako neurgailua:
a) Hiruhilabetean 40 m.3-raino 1.600 PTA/m.3
b) 40 m.3-tik gora 40 PTA/m.3
2.– Industri zerbitzurako kontsumoa:
a) Hiruhilabetean 40 m.3-raino 1.600 PTA/m.3
b) 40 m.3-tik gora 50 PTA/m.3
3.– Etxeko zerbitzua gehi abere-industria zerbitzuaren neurgailua:
a) Hiruhilabetean 40 m.3-raino 1.600 PTA/m.3
b) 40 m.3-tik gora 30 PTA/m.3
4.– Lursailetako abere-industria zerbitzuaren neurgailua:
a) Hiruhilabeteko prezioa 30 PTA/m.3
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean; egun horretatik aurrera, hain zuzen, aplikatu beharko dira tarifa berriak.
Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 25a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
FÉLIX GOROSPE RODRÍGUEZ DEL CASTILLO.