Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1377

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 25ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Zallako Udaleko (Bizkaia) ur hornidurako hiri zerbitzurako tarifa berriak onartzeko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 1998ko otsailaren 25ean egindako bileran, guztiek jakin dezaten ondoren argitaratzen den akordioa hartu zuen aho batez:

AKORDIOA:

Lehenengoa.– Zallako Udaleko (Bizkaia) ur hornidurako hiri zerbitzurako tarifa berriak onartzea. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

– Etxeetan erabiltzeko, 30 m.3.-raino 66 PTA/m.3/hiruhil.

Hortik gora 86 PTA/m.3/hiruhil.

– Industri erabilpenetarako, 40 m.3-raino 86 PTA/m.3/hiruhil.

Hortik gora 96 PTA/m.3/hiruhil.

– 50 m.3-tik gora. 112 PTA/m.3/hiruhil.

– Igerilekuak, lorategiak eta baratzak mantentzeko (zenbagailua jarri beharko

da aparte) 165 PTA/m.3/hiruhil.

– Ur hartunea 3.958 PTA/m.3/hiruhil.

Prezio guzti horiei dagokien BEZ aplikatuko zaie.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Egun horretatik aurrera aplikatu beharko dira tarifa berriak.

Erabaki honek administrazioko bidea amaitu egiten du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Jurisdikzio horretako Salan, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.


Azterketa dokumentala