Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1376

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 25ekoa, Prezioen Euskadiko Batzordearena, Eibarko Udalak ur horniketarako eskatutako 1998ko ekitaldirako tarifa berriak onartzeko dena.

Prezioen Euskadiko Batzordeak 1998ko otsailaren 25eko bileran hartu zuen akordioa argitaratu egiten da, guztiek ezagutu dezaten:

AKORDIOA:

1998ko otsailaren 5ean, ur horniketaren zerbitzuko tarifei buruzko espedientea aurkeztu zuen Eibarko Udalak Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailean.

Espediente hori aztertu ondoren, inbertsio hidraulikoen kanona kanpo utzirik, Eibarko Udalak aurkeztutako tarifak nahikoak direla eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuen gorakadari egokituta daudela uste da.

Abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta ur hornidurarako tarifak berraztertzeko espedienteek bete beharreko arauak ezartzeko den 1988ko irailaren 21eko Agindua, eta orokorrean eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, ondoren adierazten den akordioa hartu dute ahobatez, Prezioen Euskadiko Batzordean izandako kideek:

Lehenengoa.– Eibarko Udaleko ur horniketarako aurkeztutako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga kanpo dela. Hona hemen tarifak:

1.– Etxeetan erabiltzeko

a) Kuota finkoa, abonatuko eta hiruhileko

kontsumitzeko eskubideaz, 20 m.3-ra arte 1.260 PTA/HIRUHIL.

b) 20 m.3-tik gora 86 PTA/HIRUHIL.

2.– Industri erabilpenetarako

a) Kuota finkoa, abonatuko eta hiruhileko

kontsumitzeko eskubideaz, 30 m.3-raino 3.300 PTA/HIRUHIL.

b) 30 m.3-tik gora eta 200 m.3-ra arte 124 PTA/HIRUHIL. c) 200 m.3-tik gora 142 PTA/HIRUHIL.

3.– Kontagailua erabiltzea 283 PTA/HIRUHIL.

Bigarrena.– Akordio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Tarifa berriak egun horretatik aurrera aplikatu beharko dira.

Akordio honek administrazio bidea amaitu egiten du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusian jurisdikzio hori duen salari, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 25a.

Prezioen Euskadiko Batzordeko lehendakaria,

FÉLIX GOROSPE RODRÍGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala