Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1375

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 25ekoa, Prezioen Euskadiko Batzordearena, Zaldibarko (Bizkaia) Udalaren ur-horniketarako hiri-zerbitzurako tarifa berriak onartzeko dena.

Prezioen Euskadiko Batzordeak 1998ko otsailaren 25eko bileran aho batez hartu zuen akordioa argitaratu egiten da, guztiek ezagutu dezaten:

AKORDIOA:

Lehenengoa.– Zaldibarko (Bizkaia) Udalaren ur-horniketarako hiri-zerbitzurako tarifa berriak onartzea, ondoren aipatzen diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera (BEZ kanpo):

1/ Etxebizitzak:

– Hiruhileko, gutxienezkoa, 23 m.3-ko 486 PTA.

– Hortik gora, m.3-ko 49 PTA.

2/ Dendak:

– Hiruhileko, gutxienezkoa, 23 m.3-ko 730 PTA.

– Hortik gora, m.3-ko 62 PTA.

3/ Industriak:

– Hiruhileko, gutxienezkoa, 23 m.3-ko 977 PTA.

– Hortik gora, m.3-ko 98 PTA.

4/ Lonjak:

– Hiruhileko, gutxienezkoa, 8 m.3-ko 244 PTA.

– Hortik gora, 80 PTA.

5/ Baserriak, itunarekin:

– Hiruhileko, gutxienezkoa, 180 m.3-ko 443 PTA.

– Hortik gora, m.3-ko 45 PTA.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean; egun horretatik aurrera, hain zuzen, aplikatu beharko dira tarifa berriak.

Erabaki honek administrazio bidea amaitu egiten du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan. Errekurtsoa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 25a.

Prezioen Euskadiko Batzordeko lehendakaria,

FÉLIX GOROSPE RODRÍGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala