Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1373

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 25ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Orduñako Udaleko (Bizkaia) ur-horniduraren hiri zerbitzurako tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 1998ko otsailaren 25ean egindako bileran, akordio bat hartu zuen aho batez. Ondoren argitaratzen da akordio hori guztiek jakin dezaten:

AKORDIOA:

Lehenengoa.– Orduñako Udaleko ur-horniduraren hiri zerbitzurako tarifa berriak onartzea, ondoren zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera:

A/ Etxean erabiltzeko:

– Gutxienez 35 m.3 35 PTA/m.3.

– 35 m.3-tik gorakoak 45 PTA/m.3.

B/ Industrian erabiltzeko:

– Gutxienez 35 m.3 45 PTA/m.3.

– 35 m.3-tik gorakoa, 150 m.3-raino 52 PTA/m.3.

– 150 m.3-tik gorakoak 87 PTA/m.3.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean; egun horretatik aurrera, hain zuzen, aplikatuko dira tarifa berriak. Erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen dio; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako Salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 25a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

FÉLIX GOROSPE RODRÍGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala