Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1372

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 25ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bakioko Udaleko (Bizkaia) ur-horniduraren hiri–zerbitzurako tarifa berriak onartzeko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 1998ko otsailaren 25ean egindako bileran aho batez hartutako akordioa argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten:

AKORDIOA:

Lehenengoa.– Bakioko Udaleko (Bizkaia) ur-horniduraren hiri–zerbitzurako tarifak onartzea, ondoren adierazten diren kontzeptu eta kopuruen arabera (Balio Erantsiaren Gaineko Zerga kanpo):

A) Etxebizitza partikularrak, garajeak, lonjak, baratzak, igerilekuak:

– Seihilabetean 60 m.3-raino 3.598 PTA.

– Gainerako m.3-ko 60 PTA.

B) Zentru ofizialak eta udaleko kirol-instalakuntzak:

– Kontsumoa edozein dela, m.3-ko 33 PTA.

C) Industrian erabiltzeko, baldin eta industria, merkataldegi edo establezimendu horiek beren merkataritza prozesuan edo ekoizkiaren egintzan ura lehengai gisa erabiltzen badute: tabernak, txokoak, arraindegiak, harategiak, gozotegiak, okindegiak, jatetxeak, ostatuak, gasolindegiak, garajeak, tailer mekanikoak, ileapaindegiak, dantzatokiak, negutegiak, klub pribatuak, kotxe-garbitokiak, obrak, etabar:

– Sei hilabetean 130 m.3-raino 10.330 PTA.

– Gainerako m.3-ko 95 PTA.

D) Gainontzeko industriak, merkataldegiak, zerbitzuak etabar: itsas-ostekoak, supermerkatuak, aroztegiak, liburu-dendak, arropa–dendak, botikak, droga-dendak, banketxeak, bulegoak oro har, joko gelak, kultura erakundeak, goxoki-dendak:

– Seihilebetean 60 m.3-raino 3.824 PTA.

– Gainerako m.3-ko 95 PTA.

E) Neurgailu baten bidez bi edo jarduera gehiago hornitzen badira eta jardueren gutxienezko tarifak ezberdinak badira, tarifarik handienari dagokion diru-zenbatekoa aplikatuko da.

Matxura bat konpontzeko sare nagusiko ur hornidura moztu edo lotura kendu behar baldin bada, tarifa horretxek erabiliko dira.

Ur-hornidura neurgailurik gabe egiten bada, neurgailua jarri arte, horrelako jardueretan udalean egiten den bataz besteko kontsumoa kalkulatu eta aplikatuko da.

Neurgailuaren mantenimenduaren kostea 239 PTAkoa izango da sei hilabeteko.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean; egun horretatik aurrera, hain zuzen, aplikatu beharko dira tarifa berriak.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 25a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

FÉLIX GOROSPE RODRÍGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala