Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1371

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 25ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Arratzuko Udaleko (Bizkaia) ur-horniduraren hiri–zerbitzurako tarifa berriak onartzeko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 1998ko otsailaren 25ean egindako bileran ahobatez hartutako akordioa argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten:

AKORDIOA:

Lehenengoa.– Arratzuko Udaleko ur-horniduraren hiri–zerbitzurako tarifak onartzea, ondoren adierazten diren kontzeptu eta kopuruen arabera (Balio Erantsiaren Gaineko Zerga kanpo):

A) Etxean erabiltzeko:

– Hiruhilabetean gutxienez 30 m.3 1.389 PTA.

– Gainerako m.3-ko 52 PTA.

B) Industrian erabiltzeko:

– Hiruhilabetean gutxienez 30 m.3 1.923 PTA.

– Gainerako m.3-ko 69 PTA.

Bazkide berriek estekatzeko ordaindu beharrekoa 3.549 PTA.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean; egun horretatik aurrera, hain zuzen, aplikatu beharko dira tarifa berriak.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako Salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 25a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

FÉLIX GOROSPE RODRÍGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala