Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1370

52/1998 DEKRETUA, martxoaren 17koa, merkataritza gaien banatze-alorrean egin daitezkeen inbertsioei laguntzeko programa arautzen duena.

Betidanikoak diren eta sektorean garapen orekatu bat emateari atzeraka eragiten dioten ezaugarri batzuek ditu banaketa sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horretaz aparte, banaketaren eraketa gaurkotzeko eta arrazionalizatzeko garrantzizko eragozpenak sortzen dituzte ezaugarri horiek. Dinamikotasun eskasa duen merkataritza-tipologia bati jarraitzen dio egoera horrek, neurri handi batean behintzat; horren eraginez, eragozpenak sortzen dira, merkataritzako erakunde jakin batzuek, demanda-arloan eman diren aldaketei, arin-arin egokitzeko ahaleginetan.

Sektorean egoera ezberdinak antzeman daitezke eta, ondorioz, doitu egin behar dira aplikatu beharreko estrategiak eta pizgarriak. Horrekin, merkataritza egitura armonikoa eta erakingorragoa lortu nahi da eta baliabide publikoak erarik egokienean erabiltzeko lehentasunak ezarri beharko dira.

Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

I. ATALBURUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. atala.– Euskal Autonomia Erkidegoan beren egoitzak dituzten enpresek, merkatarien elkarteek eta enpresarteko egiturek dekretu honetan eta hori garatzeko emango diren xedapenetan finkatutakoen arabera, gauzatu ditzaten inbertsio-egitasmoei laguntzeko abiaburu orokorra definitzea du xedetzat dekretu honek.

2. atala.– Aurreko atalean adierazitako helburua betetzeko erabiliko diren diru-baliabideak, bada, gai horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-txataletatik aterako dira.

Laguntzen erabateko zenbatekoak ez du gaindituko esleipenaren zenbatekoa eta ez eguneratzearen ondorio izango dena ere, baldin eta indarrean dauden legeen arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira. Esleipen-erabakiari dagokion ekonomi ekitaldiari egotziko zaizkio laguntzak.

Urtean zehar ez bada aurrekontu egokirik eta nahikorik izendatzen helburu horretarako, ez dira bidezkotzat joko dekretu honetan jasotako laguntzak. Dekretu hau eta horren garatze-arauak, laguntza berriak emateari dagokionez, indargabetu egingo dira.

Behar hainbat baliabide ekonomiko ez dagoelako, dekretu honetan aipatzen diren dirulaguntzen portzentaia aplikatzea ezinezko bilakatzen baldin badu eskabideen kopuruak, murriztu egingo dira laguntzak, bidezkoa den prorrateoaren bidez murriztu ere.

3. atala.– Dekretu honetan begiz jotako laguntzak, honako modalitate hauen bidez gauzatuko dira:

a) Dekretu honen babespean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailarekin Euskal Autonomi Elkartean lan egiten duten finantza entitateek izenpetutako hitzarmenen babespean gauzatutako maileguzko eragiketen edo finantza errentamenduzkoen finantza kostua gutxitzea.

b) Itzultzekoak ez diren dirulaguntzak.

4. atala.– Enpresa eta baltzu publikoei ez zaie aplikatuko dekretu honetan ezartzen dena.

II. ATALBURUA

FINANTZA LAGUNTZAK

LEHENENGO SEKZIOA

FINANTZA KOSTUAK GUTXITZEA XEDETZAT

DUTEN DIRULAGUNTZAK

5. atala.– 1.– Honako hauek baliatu ahal izango dira dirulaguntza hauetaz:

a) Enpresa txiki eta ertainak. Berorien jardun nagusiak merkataritza arlokoa izan behar du negozioaren bolumenari dagokionetan eta, gainera, I. eranskinean aipatzen diren talde eta idazpuruetakoren batean (I.A.E.) sartuta egon behar du jardunak.

Dekretu honetan xedatzen direnen ondorioetarako honako hau joko da enpresa txiki eta ertaintzat, alegia, eskabidea aurkezte unean, unitate ekonomiko bat duena eta ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituen nortasun fisiko edo juridikoa duena:

1.– 250 langile baino gutxiago izatea.

2.– Negozioen urteko bolumenak ez dezala gainditu 40.000.000 ECUen bolumena edo balantze orokorra ez dadila izan 27.000.000 ECUtik gorakoa. ECUaren balioa, eskabide aurkeztu dadineko hileko lehenengo egunekoari dagokiona izango da.

3.– Bere kapitala edo boto eskubidea ez daitezela izan %25ean edo gehiagoan lehen aipatu diren baldintzak betetzen ez dituzten erakundeenak. Hori ez da horrela izango, partaideak, baltzu publikoak, arrisku-kapitalaren baltzuak edo inbertitzaile instituzionalak baldin badira eta hauek ez dute izan behar enpresaren gain inolako kontrolik, ez banaka eta ez batera ere.

b) Merkatuak aldarazteko sortutako merkatari-elkarteak.

c) Aurreko idazatian aipatutako enpresa txiki eta ertainen gehiengoaz osatutako enpresarteko egiturak; nortasun juridiko propioa izan beharko dute, ez dute euren arteko menpekotasunik izango eta beren iharduera ekonomikoaren helbururik nagusiena integrazio estrategikoa gauzatzea da.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatu beharko dituzte eskegileek aktibo finkotan egin beharreko inbertsio egitasmoak.

3.– Inbertsio-egitasmoek bideragarriak izan beharko dute maila teknikoan, ekonomikoan eta finantzarioan.

4.– Zergekiko eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak beteta dituztela egiaztatu beharko dute atal honetan aipatutako eskegileek, horiei buruz indarrean dauden arauek xedatutakoaren arabera.

6. atala.– Sekzio honen ondorioetarako, honako baldintza hauek bete ditzaten aktibo hauek izango dira laguntzagai:

1.– Enpresaren aktiboa gehituko duten aktibo finkoak erosi eta ondoren aipatzen diren epigrafeetakoren batetan sartzeko modukoak direnak, Kontabilitate-Plan Orokorrean finkatzen den definizioaren arabera:

210: Ikasketak

215: Informatikako aplikazioak.

221: Eraikuntzak.

223: Makinak.

224: Tresneria.

225: Beste instalazio batzuk.

226: Altzariak.

227: Informazio prozesurako ekipoak.

Laguntza jasoko duten aktiboek, beti ere, I. eranskinean aipatzen diren merkataritza iharduerekin zerikusi zuzena izan beharko dute. Bestalde, merkataritzako teknikak hobetzeko edo banaketa prozesuaren kosteak arrazoizkoak bilakatu eta gutxitzeko izango dira.

Balio «garbia» hartuko da aktiboen preziotzat; hau da, saltzaileak fakturan jarritako zenbatekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta.

«Eraikuntzak» (221) balorean sartu daitezenean eta hori gauzatu dezaten heinean izango dira laguntzagarri lurrak.

2.– Lehenengo bider erabili edo ihardunean jarriak direnak, berriak ez diren eraikinak eta bestelako eraikuntzak erostea salbuetsiz. Horrelakoetan, dirulaguntzaren gai den inbertsio lez hartzeko, gainerako aktibo finkoetarako onartutako zenbatekoaren hainbatekoa konputatuko da, gehienez jota ere.

3.– Gutxienez hiru urteko amortizazio epealdia dutenak.

4.– Beste inori utzi gabekoak.

5.– Eskegilea den enpresak berak fabrikatu, egin edo garatutakoak ez direnak.

6.– Finantza errentamendu bidez finantzatutako aktiboak ere (Leasing) dekretu honetan ohartemandako laguntzez balia daitezke, baldin eta, orain arte aipatutako baldintzez aparte, honako hauek ere betetzen badituzte: a) Enpresa eskegileak erosketa-aukera beteko duenaren hitza eman eta, garaia denean, bete dezala.

b) Finantza errentamenduaren iraupena bi urtekoa gutxienez eta bost urtekoa gehienez izan dadila.

7. atala.– Merkataritza enpresek hasitakoak izan, eratuta egon eta, laguntza eskatu aurretik merkataritza ihardueretan gutxienez bi urte lehenago arituz, euren inbertsioak ondoren aipatzen diren helburuetan erabiliko dituzten egitasmoak eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak eta bai merkatarien elkarteek ere:

a) Integrazio estrategikoak edo enpresarteko egiturak sortu. b) Frankiziak sortu edo garatu.

c) Enpresaren eskalako ekonomien eta birreraketa ekonomikoaren alde egin.

d) Merkataritza establezimendu berriak gehitzea.

e) Udal merkatuak merkataritza zentru bilakatzea. Merkatariek autogestionatutakoak izan behar dute zentru horiek.

f) Egon dagoen merkataritza-enpresa bakarraren bilakaeraren ondorioz merkataritza enpresa berriak sortzea; baina, horretarako, lehengo enpresak, bere ondare osoa edo jardun enpresarialaren arlo bat edo batzuek berriari eman beharko dizkio. Arlo horien unitate ekonomiko bakoitzak erabat bereiztuta egon behar du gainontzekoengandik. Lehengo enpresak eskualdatutako ondasunak ez dira sekula laguntzagarri izango.

g) Enpresaren gaitasun teknologikoa era nabarmenean hobetzea.

Atal honetako a) eta f) idazatietan jasotako kasuetan, enpresa matrizek edo bazkide partaideek bete beharko dituzte antzinatasuna eta ihardueran aritzea.

8. atala.– Inbertsio egitasmoak finantzatzeko maileguek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

1.– Dirulaguntzaren gai den inbertsioaren %60koa izango da gehienezko zenbatekoa.

2.– 5 urtetik 7 urterartekoa izango da amortizazio epea, hasierako gabetasun epealdia barne sartuz. Epealdi horren gehienezko iraupenaldia honako hau izango da:

24 hilabete, 7 urteko maileguetarako.

18 hilabete, 6 urteko maileguetarako.

12 hilabete, 5 urteko maileguetarako.

Gabetasun aldia ez da sekula 12 hilabetekoa baino txikiagoa izango.

3.– Hiruhilabeteko epemuga, maileguaren tronkoa eta interesak amortizatzeko, igarotako hiruhilabeteka.

4.– Dekretu honetako 3. atalean ohartemandako hitzarmenean finkatuko da aplikagarria den gehienezko interes-tasa.

5.– Eskegile-kopuruaren eta aurrekontuetako ahalbideen arabera mailakatuko dira beti ere hobari tasak. Honako hauek izango dira:

a) Maileguek interes nominalez duten tipoaren 2 punturarte, inbertsioaren ondorioak dekretu honen 7. ataleko c, d, f eta g idazatietan jasotako kasuak badira.

b) Maileguek interes nominalez duten tipoaren 3 punturarte, inbertsioaren ondorioa dekretu honen 7. ataleko a, b eta e idazatietan jasotako kasua bada.

Maileguak iraun dezan bitartean eta dirulaguntza-puntuak aplikatu izanaren ondorio gisa, onuradunak izan dezan tipo garbiak ez die behera eragingo interes-tipoei kontsumo-prezioen indizea baino beherago. epemuga amaitu dadin bakoitzean. Epemuga bakoitzari dagokion ekitaldiaren aurreko abenduan pilatutako urteko indizea aipatzen da noski hemen.

9. atala.– Finantza-errentamenduzko eragiketa bidez finantzatutako inbertsio egitasmoek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

1.– Dirulaguntzaren gai den inbertsioaren %100ekoa izango da gehienezko zenbatekoa; horretarako, ondasunak erosteko prezioa bakarrik hartuko da kontuan.

2.– Finantza errentamenduaren iraupena, gutxienez, 2 urtekoa izango da eta, gehienez, 5 urtekoa.

3.– Epemugak hilabetekakoak izango dira.

4.– Dekretu honetako 3. atalean ohartemandako hitzarmenean finkatuko da aplikagarria den tarifa tasa.

5.– Honako hauek izango dira hobari tasak:

a) Eragiketen tarifa tasaren 1,2 punturarte, inbertsioaren ondorioz dekretu honetako 7. ataleko c, d, f eta g idazatietan xedatutakoa gertatzen bada.

b) Eragiketen tarifa tasaren 1,8 punturarte, inbertsioaren ondorioz dekretu honetako 7. ataleko a, b eta e idazatietan xedatutakoa gertatzen bada.

Maileguak iraun dezan bitartean eta dirulaguntza-puntuak aplikatu izanaren ondorio gisa, onuradunak izan dezan tipo garbiak ez die behera eragingo interes-tipoei kontsumo-prezioen indizea baino beherago, epemuga amaitu dadin bakoitzean. Epemuga bakoitzari dagokion ekitaldiaren aurreko abenduan pilatutako urteko indizea aipatzen da noski hemen.

10. atala.– 8. eta 9. ataletan ohartemandako egoeren ondorioz Elkarrenganako Bermedun Baltzu batek abalatzen baditu eragiketak, honako aldaketa hauek sartuko dira:

1.– Maileguei dagokienez:

a) Gehienezko interesaren tasari 0,5 puntu gutxituko zaio. b) Hobari tasei puntu 1 gehituko zaie.

2.– Finantza Errentamenduzko eragiketei dagokienez:

a) Gehienezko tarifaren tasari 0,5 puntu gutxituko zaio.

b) Hobari tasei 0,3 puntu gehituko zaie.

11. atala.– Maileguen edota finantza errentamenduzko eragiketen balioaren urteko gehienezko zenbatekoa, onuradun berak lor dezakeena alegia, ez da 350 milioi pezetatik gorakoa izango, biak batera kontuan hartuta.

II. SEKZIOA

ITZULI BEHAR EZ DIREN DIRULAGUNTZAK

12. atala.–

1.– Sekzio honetan ohartemandako laguntzak, dekretu honetako 3. ataleko b) idazatian ezarritakoak izango dira.

2.– Dekretu honetako 5. atalaren 1. idazatian aipatu eta atal horretako 2, 3 eta 4 idazatietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten enpresa txikiak eta ertainak, merkatarien elkarteak eta enpresarteko egiturak balia daitezke laguntza horietaz.

13. atala.– 6. ataleko 2, 3, 4 eta 5 idazatietan jasotako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak joko dira itzultzekoak ez diren dirulaguntzak jaso ditzaketen inbertsiotzat. Hona hemen zertarako izan beharko duten:

1.– Honako ikerketa hauek finantzatzeko:

1.1.– Enpresarteko egiturak ezartzekoak.

1.2.– Frankizia-sistemak edo merkataritza-sare osoak edo asoziatuak sortzekoak.

1.3.– Horniduratarako merkatuak, merkatariek autogestionatutako merkataritza-zentru bilakatzekoak.

Ikerketek gutxienez honako alde hauek bildu beharko dituzte beren baitan, dirulaguntzak jaso ahal izateko:

– Ikerketaren helburuak.

– Garatu behar den proiektuaren analisi metodologiko zehatza.

– Sistema jartzeak ekarriko dituen abantailak eta eragozpenak.

– Jarduketa mailako proposamenak, honako hauei dagokienetan:


Azterketa dokumentala