Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Kultura
1368

AGINDUA 1998ko martxoaren 17koa, Kultura Sailburuarena, 1998/1999 ikasturtean Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean (SHEE / IVEF) sartzeko plazaratu diren probetarako izen-emateari dagokion prezio publikoa ezarriz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 145. atalak ematen dizkidan agintepideez baliatuz eta prezio publikoen bidez ordaindu beharreko ogasun, zerbitzu eta ekintzak zehazten dituen abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuaren arabera, dagokion zehaztapidetzari Ogasun eta Administrazio Publikorako Sailak baiezko irizpena eman diolarik, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Soin hezkuntzako Euskal Erakundean (SHEE / IVEF) sartzeko plazaratu diren probetarako izen emateari dagokion prezio publikoa 8.000 PTAkoa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 17a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala