59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
1351
310/1998 ERABAKIA, martxoaren 2koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, berak otsailaren 4an emandako 134/1998 Erabakia, zati batean, errebokatzen duena.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3139/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen zehaztutako zerbitzu sanitarioen erakundeetan, estatutupeko langile moduan, Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide-taldeko administrazio-laguntzaileen kategoriako destinoak betetzeko hautaprobak egiteko. Erabakia 1998ko urtarrilaren 2ko 1 zenbakiko EHAAn argitaratu zen.
Deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoa betez, 1998ko otsailaren 20ko 35 zenbakiko EHAAn Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 134/1998 Erabakia argitaratu zen, hain zuzen, prozesu horretako epaimahai kalifikatzailea izendatzen duena.
Baina epaimahai horretako zenbait kidek euren baitan abstenitzeko motiboak daudela adierazi dute, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. atalean ezarritakoari atxikita.
Horregatik, indarrean dauden legeek ematen didaten ahalmenaz baliatuz, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 105.1 ataletan xedatutakoari eutsiz, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, estatutupeko langile moduan, Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide-taldeko administrazio-laguntzaileen kategoriako destinoak betetzeko hautaprobetako epeimahai kalifikatzaileko zenbait kidek abstenitzeko aurkeztu dituzten eskariak onestea. Hauek, alegia: Cristina Zorrilla Merino andrea, ordezko lehendakaria; Amaya Zenigaonaindia Ugalde andrea, ordezko lehen bokala; eta M.ª Rosa Hernández Rodríguez andrea, ordezko laugarren bokala.
honakoak izendatzea: Jasone Olabarrieta Lupiola andrea, ordezko lehendakari gisa; Elena Zabala Uriarte andrea, ordezko lehen bokal gisa; eta M.ª Jesús Gallego Ferrero andrea, ordezko laugarren bokal gisa.
Hirugarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.
Laugarrena.- Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 2a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.