59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
1350
309/1998 ERABAKIA, martxoaren 2koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, berak otsailaren 12an emandako 194/1998 Erabakia, zati batean, errebokatzen duena.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3144/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, estatutupeko langile moduan, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako informatikariaren kategoriako destinoak betetzeko hautaprobak egiteko. Erabakia 1998ko urtarrilaren 9ko 5 zenbakiko EHAAn argitaratu zen.
Deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 194/1998 Erabakia argitaratu zen, hain zuzen, prozesu horretako epaimahai kalifikatzailea izendatzen duena.
Baina epaimahai horretako idazkari titularrak, Asunta de La Herran Unceta-Barrenechea andreak, bere baitan abstenitzeko motiboak daudela adierazi du, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. atalean ezarritakoari atxikita.
Horregatik, indarrean dauden legeek ematen didaten ahalmenaz baliatuz, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 105.1 ataletan xedatutakoari eutsiz, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, estatutupeko langile moduan, Administrazioko goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako informatikariaren kategoriako destinoak betetzeko hautaprobetako epeimahai kalifikatzaileko idazkari titularra den Asunta de La Herran Unceta-Barrenechea andreak abstenitzeko aurkeztu duen eskaria onestea.
Bigarrena.- Errebokatzen den kidearen ordez, Luis Ibarrondo Rodríguez jauna izendatzea idazkari titular gisa.
Hirugarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.
Laugarrena.- Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 2a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.