Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 1998ko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
275

22/1997 ERABAKIA, abenduaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, adierazten den hitzarmena argitara dadila xedatzen duena.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta Osakidetza Ente Publikoaren artean Hitzarmena izenpetu da. Argitaratu egin behar denez, hauxe

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta Osakidetza Ente Publikoaren artean 1997ko abenduaren 16an izenpetutako Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Hitzarmen hori kontratazio administratiboen alorrean jasotako bermeen kudeaketari buruzkoa da.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 29a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

ENRIQUE LUCAS MURILLO DE LA CUEVA.

ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA OSAKIDETZA-SERVICIO VASCO DE SALUD ERAKUNDE PUBLIKOAREN ARTEKO HITZARMENA, KONTRATAZIO

ADMINISTRATATIBOAK DIRELA ETA, JASOTAKO BERMEEN KUDEAKETARI BURUZKOA DENA.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 16an.

BILDU ZIREN

Juan José Ibarretxe Markuartu jauna, batetik, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburu gisa eta Euskal Autonomi Elkartearen ordezkari bezala;

eta, bestetik, Luis Hernandez Sánchez jauna, Osakidetza-Servicio vasco de salud zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren zuzendari nagusi gisa eta erkunde publiko honen ordezkari bezala; eta,

HONAKO HAUEK KONTUAN HARTUTA

Administrazio Publikoen kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen garapen partziala egiten duen martxoaren 1eko 390/1996 Errege Dekretuaren III. kapituluko 15.etik 20.era bitarteko artikuluak, non, eskudirutan edo baloretan eratutako behin-behineko bermeak eta behin-betiko bermeak Gordailuen Kutxa Orokorraren baliokidea izango den Euskal Autonomi Elkarteko erakunde publikoan eratuko direla ezartzen baita.

Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko 8/1996 Legearen 13 eta 14. artikuluak. Lege hori azaroaren 8koa da eta artikuluok bermeak eta gordailuak zaintzeko, kudeatzeko, betearazteko edo, hala badagokio, itzultzeko eskumena Ogasun eta Herri Administrazio Sailari esleitzen diote.

Euskal Autonomi Elkarteko Gordailuen Kutxa Orokorrari buruzko legeria garatzen duen irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 26. artikulua.

Euskadiko Osasun-antolakuntzari buruzko 8/1997 Legea, ekainaren 26koa dena.

Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoaren estatutuak onartu zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

HITZARTU ZUTEN

Lehena.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eskumeneko iharduerak eta, kudeatzeko, Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoaren esku uzten direnak.

1.– Kontratazio Administratiboetan, kontratatzailea Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoa denean, eskudirutan jarritako behin-behineko bermeak Osakidetzak berak jasoko ditu eta baita ere behin-betikoak, baloreak ez direnean.

2.– Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak jasotako bermeen ordezkagiriak luzatuko ditu, irailaren 30eko 211/1997 Dekretuan ezarritako ereduaren arabera.

3.– Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak behin-betiko bermei buruzko dokumentazioa gordeko du; abalen eta kauzio aseguruen kasuan, dokumentazioa gordeko du, harik eta kitatu edo itzuli arte, edota, hitzartutako laugarren estipulazioaren 2. atalean aurrikusitakoa gauzatu arte.

4.– Erakunde kontratatzaileak bermeak itzultzea erabakitzen duenean, Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak Finantza Zuzendaritzari jakinaraziko dio hori eta zuzendaritza honek, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, lau astegunetako epean eragozpenik jartzen ez badio, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde publikoak bermeak itzuliko ditu.

Bigarrena.– Eskudirutan jasotako bermeak.

1.– Urtero, bai urtarrilean eta baita ere uztailean, Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak Finantza Zuzendaritzari igorriko dizkio hilabete horien aurreko seihileko naturalean eskudirutan jasotako behin-behineko eta behin-betiko bermeen zerrenda; eta zerrenda horretan, bi erakunde horien artean adostutako eraduaren arabera, honako hauek adieraziko dira:

a) Seihilekoaren hasieran indarrean dauden bermeak.

b) Dagokion seihilekoan jasotako, itzulitako eta betearazitako bermeak.

2.– Jasotako bermeen guztizko zenbatekoa aldi berean itzulitako edo betearazitako bermeen guztizko zenbatekoa baino handiagoa bada, Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak zenbateko bi horien arteko aldea Finantza Zuzendaritzak adieraziko dion Euskal Autonomi Elkartearen Diruzaintza Nagusiaren kontuan sartu beharko du, bermeen zerrenda igortzen duen une berean.

3.– Jasotako bermeen guztizko zenbatekoa aldi berean itzulitako edo betearazitako bermeen guztizko zenbatekoa baino txikiagoa bada, Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak Finantza Zuzendaritzari adieraziko dio erakunde publikoaren zein kontutan sartu behar duen zenbateko bi horien arteko aldea.

Hirugarrena.– Abal edo kauzio aseguru bidez jasotako bermeak.

Urtero, bai urtarrilean eta baita uztailean ere, Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak Finantza Zuzendaritzari igorriko dio hilabete horien aurreko seihileko naturalean abal edo kauzio aseguru bidez jasotako behin-betiko bermeen zerrenda; eta zerrenda horretan, bi alderdien artean adostutako eraduaren arabera, honako hauek adieraziko dira:

a) Seihilekoaren hasieran indarrean dauden bermeak.

b) Dagokion seihilekoan jasotako, itzulitako eta betearazitako bermeak.

Laugarrena.– Bermeen betearazpena.

1.– Eskudirutan jasotako bermeak betearazteko baimena Finantza Zuzendaritzari eskatuko zaio eta, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, lau astegunetako epean zuzendaritza horrek eragozpenik jarri ez badu, baimena eman zaiola ulertuko du erakunde publikoak. Baimen horrek hurrengo seihileko zerrendan egin beharreko deskontua dakar berekin.

2.– Erakunde kontratatzaileak abal edo kauzio aseguru bidezko bermeen betearazpena agintzen duenean, Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak bere zaintzapeko abal edo kauzio aseguru bidezko behin-betiko bermeen dokumentazioa Finantza Zuzendaritzara igorriko du.

Bosgarrena.– Jakinarazpenak.

1.– Finantza Zuzendaritzak, jakin bezain laster, berme-emaileen huts egiteak eta, araudiaren arabera, berme-emaile izateko gaitasuna kentzen dieten gainontzeko inguruabarrak jakinaraziko dizkio Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoari, gaitasunik gabeko berme-emaileen bermerik onar ez dezan; halaber, Finantza Zuzendaritzak berme-emailea izateko gaitasuna kendu dieten inguruabar horiek desagertu direla jakin bezain laster, halaxe jakinariziko dio Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoari dagokion ondorietarako.

2.– Finantza Zuzendaritzak eta Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak elkarri jakinaraziko diote eratutako bermeen gain eragina izan dezaketen atxikipen, baitura, karga eta epaileren batek edo administrazioak ebatzitako beste edozein muga.

Seigarrena.– Hitzarmen hau indarrean jarri aurretik jasotako bermeak.

1.– Iraungitako erakunde autonomoak eskudirutan jasotako bermeen guztizko zenbatekoa erakunde publiko berrira lekualdatuko da eta, hitzartutako bigarren estipulazioan adierazitakoaren arabera, berme horiek eta izandako finantza-higidura Finantza Zuzendaritzara igorriko den lehenengo zerrendan jasoko dira.

2.– Iraungitako erakunde autonomoak jaso zituen abal edo kauzio aseguru bidezko bermeen dokumentazioa Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoak gorde eta zainduko du, hitzarmen honetan ezarritakoaren arabera itzuli edo betearazi arte; bestalde, hitzarmen honetako hirugarren puntuan ezarritakoaren arabera, berme horiek igorriko den lehenengo zerrendan jasoko dira.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

1.– Hitzarmen hau 1998ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, Osakidetza-Servicio vasco de salud erakunde publikoaren iharduera has dadinean alegia, eta indarrean egongo da bi aldeetariko batek denuntziatu arte, edota, beste hitzarmen batekin ordezkatu arte.

2.– Hitzarmena denuntziatuz gero, denuntzia horrek eragina izango du hurrengo urtearen batetik aurrera, beti ere, baldin eta salaketa edo denuntzia, gutxienez, hiru hilabete lehenago egin bada.

Eta hau guztia sinatzen dute bi aldakitan, hasieran adierazi den egunean eta tokian.

Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osakidetza erakunde publiko zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala