11. zk., 1998ko urtarrilaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Eusko Legebiltzarra
274
AKORDIOA, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak hartutakoa, Euskal Irrati Telebista Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluko kidea izendatzen duena.
M.ª Teresa Rodríguez Barahona andreak, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehenengo idazkaria naizen honek, honako hau
ZIURTATZEN DUT:
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita hamarrean balio osoz egindako bilkuran, Antonio Viñuela Prieto jauna izendatu duela Euskal Irrati Telebista Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluko kide izateko. Horretarako, Euskal Irrati Telebista Ente Publikoa sortzeari buruzko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 7. atala hartu da kontutan, baita ere Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak, Popular Vasco, Eusko Alkartasuna, Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak eta Foralista Alavés Legebiltzar Taldeek Eusko Legebiltzarreko Mahaian aurkeztutako hautagai-zerrenda.
Horrela erasota gera dadin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren on iritzia duela, ziurtagiri hau ematen dut Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita hamarrean.
On Iritzia
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
JOSEBA ANDONI LEIZAOLA AZPIAZU.
Mahaiko Lehen Idazkaria,
M.ª TERESA RODRÍGUEZ BARAHONA.