11. zk., 1998ko urtarrilaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
273
AGINDUA, 1997ko abenduaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzako goi karguaren idazkariaren kargua Elisa M. Rua Pérez andreak uztea xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 atalean eta Estatuko Administrazioko Funtzionario Zibilen Lanpostu–hornikuntza eta Lanbide–Promoziorako Arautegi Orokorra onartzeko den urtarrilaren 15eko 28/1990 Errege Dekretuaren 21.7 atalean eman zaidan eskuduntzaz baliatuz, hau
ERABAKI DUT:
1.– Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzako goi karguaren idazkariaren kargutik kentzea Elisa M. Rua Pérez andrea.
2.– Mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren 20an emango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 22a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.