249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Herriko Podologoen Elkargo Profesionala
6389
IRAGARPENA, Podologoen Elkargoa eratzeko batzarrerako deia egiteko dena.
ELKARGOA ERATZEKO BATZARRA
Euskadiko Podologoen Elkargoen aldeko Juntek izendatutako Batzorde Kudeatzaileak, joan den abenduko 14an egindako bileran, behin-behineko estatutuak, profesionalen errolda eta Elkargoa eratzeko batzarraren deialdia onartu zituen.
Hori dela eta, indarrean dagoen Legeari men eginez,
Dei egiten die Euskal Autonomi Elkartean jarduten duten eta podologo-diploma duten profesional guztiei Elkargoa eratzeko batzarrera azal daitezen. Batzarra datorren urtarrilaren bosteko (5) arratsaldeko 4:30ean izango da aurreneko deialdian eta orduerdi geroago bigarren deialdian, Eibarko (Gipuzkoa) Julian Etxeberria kaleko 19an dagoen Lankide Aurrezki Kutxaren Kultur Aretoan.
Gai-zerrenda:
1. Euskadiko Podologoen Elkargoa sortzeko azaroaren 21eko 19/1997 Legea irakurri.
2. Euskadiko Podologoen Elkargoaren Estatutuak irakurri eta, hala badagokio, onartu.
3. Elkargoaren gobernu-organoetarako hautagaiak izendatu eta aukeratu.
Behin-behineko errolda, probintzietako estatutuak eta hautagaien proposamenak lurraldean lurraldeko egoitzetan egongo dira.
Araba: Nekane Sáez de Balluerka. Jesusen Zerbitzarien kalea 32, behea ezk. Vitoria-Gasteiz.
Gipuzkoa: Juan José Araolaza. Bidebarrieta 32, 1. Eibar.
Bizkaia: Juan Ramón García Monzón. Aureliano Valle 5, behea. Bilbao.
Batzorde Kudeatzailearen idazkaria,
JUAN RAMÓN GARCÍA MONZÓN.
O.E.
Batzorde Kudeatzailearen lehendakaria,
JUAN JOSÉ ARAOLAZA.