Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
6387

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Galdakaoko ospitaletik hondakin urbanoak eta antzekoak kentzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza.

b) Espedientea izapidatuko duen bulegoa: Galdakaoko ospitalea (Bizkaia).

c) Espediente zenbakia: 290/20/1/00370/3302/1297 A.I.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Galdakaoko ospitaletik hondakin urbanoak eta antzekoak kentzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Galdakaoko ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: 1998ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 3.189.408 PTA.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: administrazioak ezarritako aurrekontuaren %2a.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Galdakaoko ospitalea.

b) Helbidea: Labeaga auzoa z/g.

c) Herria eta posta kodea: Galdakao (Bizkaia) 48960.

d) Telefonoa: 94-4369000.

e) Faxa: 94-4566268.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko urtarrilaren 26a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: ez dira eskatzen.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko urtarrilaren 26ko 12:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Galdakaoko ospitalea.

2. Helbidea: Labeaga auzoa z/g.

3. Herria eta posta-kodea: Galdakao (Bizkaia) 48960.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete.

e) Aldaerak: bi aldaera onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Galdakaoko ospitalea.

b) Helbidea: Labeaga auzoa z/g.

c) Herria: Galdakao (Bizkaia).

d) Eguna: 1998ko urtarrilaren 30a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. Galdakao, 1997ko abenduaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ROSA BALLESTERO MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala