249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasuna
6386
LEHIAKETA PUBLIKOA, Bizkaiko Barrualdeko eskualdeko anbulatorioetako garbiketa eta ikuzketa zerbitzuak kontratatzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza.
b) Espedientea izapidatuko duen bulegoa: Bizkaiko Barrualdeko Eskualdea.
c) Espediente zenbakia: 220/20/1/00365/330/1297.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Bizkaiko Barrualdeko eskualdeko anbulatorioetako garbiketa eta ikuzketa.
b) Loteak: 4.
c) Gauzatzeko lekua: anbulatorioak.
d) Gauzatzeko epea: 1998-12-31 arte. Luzapenak egin ahalko dira, berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 12. puntuan jasotakoaren arabera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: urteko gehiena: 57.261.564 PTA.
Lote 1) Basauriko anbulatorioa 26.174.736 PTA
Lote 2) Durangoko anbulatorioa 8.992.284 PTA
Lote 3) Galdakaoko anbulatorioa 12.947.400 PTA
Lote 4) Gernikako anbulatorioa 9.147.144 PTA
5.– Behin-behineko fidantza: eskainitako loteen oinarrizko aurrekontuaren %2a.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Faxa: a) Barrualdeko eskualdea, b) Zelaieta parkea z/g - 4. solairua, c) 48340 Amorebieta (Bizkaia), d) (94) 630.83.75, e) (94) 630.90.15, f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: -
7.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena: orotara: III taldea, 6 azpitaldea, C kategoria. Lotez-lote lizitatzeko: dagokiona, pleguko karatularen 19. puntuan ezarritakoaren arabera.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan ezarritakoak.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko urtarrilaren 26a.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan, oinarri teknikoen pleguan eta karatulan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: Barrualdeko eskualdearen administrazioan, 6. puntuan adierazitakoa.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete.
e) Aldaerak: gehienez 2 aldaera onartuko dira.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Bizkaiko Osasun Lurralde Zuzendaritza.
b) Helbidea: Gran Vía 81, 1. solairua.
c) Herria: Bilbao.
d) Eguna: 1998ko otsailaren 3a.
e) Ordua: 10:00.
10.– Bestelako argibideak: -
11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. 12.– Iragarpena EBAOra bidali den eguna: 1998ko abenduaren 5a.
Bilbao, 1997ko abenduaren 9a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
M.ª JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.