Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
6385

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarpena, ikusentzunezko berrien datu­baserako informazioaren horniketa-lanak kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidatuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia: PE-059/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: idazpuruan agertzen dena, bertako laguntza teknikoari dagokiona, oinarri teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak zehaztutakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: behin betiko fidantza jartzen denetik 1998ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hemeretzi milioi bostehun mila (19.500.000) pezeta. 5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: hirurehun eta laurogeita hamar mila (390.000) pezeta.

Behin betikoa: zazpiehun eta laurogei mila (780.000) pezeta. 6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea 2-E eremua - solairuartekoa. c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 18.88.98; (945) 18.88.96.

e) Faxa: (945) 18.87.49.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: hamahirugarren eguna, iragarpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak:

– Finantza-erakundearen txostena.

– Azken hiru ekitaldietan enpresak, guztira, egin dituen negozio eta zerbitzuei buruzko zerrenda (zenbatekoa, datak, destino publikoa edo pribatua).

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: hamahirugarren eguneko 10:00ak baino lehen, iragarpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutunazal, «A», «B» eta «C», berariazko klausula administratiboen pleguko edukiarekin. Eskura entregatuko dira, edo berariazko klausula administratiboen pleguko 7.2 puntuaren azken lerroaldean adierazitako moduan.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2. Helbidea: Wellingtongo Dukea 2-E eremua - solairuartekoa. 3. Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete bat.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea 2-E eremua - solairuartekoa. c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta bi egunetara.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak.

Administrazio-argibideak: Herrizango Saila - Kontratazioa. 11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 19a.

Herrizango sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala