Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
6381

AGINDUA, 1997ko abenduaren 16koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, 1998an, azalera laguntzak, abere-primak eta mendialderako eta alde behartsuetarako kalte-ordain konpentsatzaileak eskatzeko eta emateko prozedura arautzen duena.

Europako Kontseiluaren 1992ko azaroaren 27ko 3508/92 erregelamenduak (EEE), Europako Elkartearen laguntza-erregimen jakin batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarri zuen, landare-produkzioaren eta animalia- produkzioaren sektoreetan aplikatzeko.

Batzordearen 1992ko abenduaren 23ko 3887/92 Erregelamenduak (EEE), Europako Elkarteko laguntza-erregimen jakin batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema integratua aplikatzeko arauak ezarri zituen. Sistema integratu horretan, besteak beste, ondoren aipatuko diren erregelamenduetan araututa dauden laguntza-erregimenak sartzen dira.

«Azalera» laguntzei dagokienez, Kontseiluaren 1992ko ekainaren 30eko 1765/92 Erregelamenduak (EEE), belarki-labore jakin batzuen (zituak, olio-landareak eta proteaginosoak) eta ehungintzarako ez den lihoaren produktoreentzako laguntza-erregimen bat ezarri zuen. Erregimen horren arabera produktore horiei ordainketa konpentsatzaile batzuk ematen zaizkie. Erregelamendu hori azken aldiz, Kontseiluaren uztailaren 22ko 1469/97 erregelamenduak osatu zuen eta bere bidez, 98/99ko merkaturatze kanpainarako derrigorrezko lur erretiratzeak ezarri ziren.

Laguntza horiek emateari buruzko xedapenak, Batzordearen apirilaren 6ko 762/94 eta apirilaren 9ko 658/96 Erregelamenduen (EE) eta uztailaren 29ko 1586/97 Erregelamenduaren (EE) bitartez ezartzen dira.

Aipatutako Europako Kontseiluaren 1765/92 Erregelamenduak (EEE) bere 7.4 atalean xedatutakoaren arabera, produkziotik erretiratutako lursailak nagusiki giza edota animalien kontsumorako ez diren produktuen lanketarako materiak lortzeko erabili ahal izango dira, ordainketa konpentsatzaileak galdu gabe; betiere, kontrol sistema eraginkorrak erabiltzen badira.

Batzordearen uztailaren 29ko 1586/97 Erregelamenduak (EE), gai horretan aplikatzekoak diren xedapenak ezartzen ditu.

Kontseiluaren 1996ko martxoaren 20ko 1577/96 Erregelamenduak (EE) berariazko neurri bat jarri zuen, ale-lekadun zenbaiten alde: dilistak, garbantzuak, zalgeak eta zalge arruntak. Horrezaz gain, neurri horri kontrol eta kudeaketa sistema integratua aplikatuko zaiola ezarri zuen.

Aipatutako neurri hori dela eta, aplikatzekoak diren xedapenak Batzordearen 1996ko uztailaren 30eko 1644/96 Erregelamenduak (EE) ezarri zituen.

Batzordearen apirilaren 28ko 1164/89 Erregelamenduak (EEE), ehungintzarako lihoaren eta kalamuaren laboreei buruzkoa denak ezartzen duenez, sistema integratuaren arabera, labore horien produktoreek ereindako azaleren aitorpena aurkeztuko dute.

Abere-primei dagokienez, Kontseiluaren 1968ko ekainaren 27ko 805/68 Erregelamenduak (EEE), azkenekoz Europako Kontseiluaren 1995eko otsailaren 20ko 424/95 Erregelamenduak (EE) aldatu zuenak, merkatu antolamendu komun bat ezarri zuen behikiaren sektorean, bere 4. ter eta quinquies ataletan, hurrenez hurren, ondokoa finkatuz: beren ustiategietan abelgorri arrak mantentzen dituzten produktoreentzako prima berezi bat eta beren ustiategietan behi ume-hazleak mantentzen dituzten produktoreentzako prima bat.

Era berean, 805/68 Erregelamendu (EEE) bereko 4. octies atalak xedatzen du laguntza jaso dezaketen animalien kopurua ustiategi bakoitzeko abere-dentsitatearen faktore baten aplikazioak mugatuko duela.

Prima honen ezarpenari dagokion xedapenak Batzordearen 1992ko abenduaren 23ko 3886/92 Erregelamenduak (EEE), azkenekoz Batzordearen 1995eko uztailaren 26ko 1850/95 Erregelamenduaren (EE) bitartez aldatua izan zenak, jasotzen ditu.

Europako Kontseiluaren 1989ko irailaren 25eko 3013/89 Erregelamenduak (EEE), azkenekoz Europako Kontseiluaren 1995eko maiatzaren 24ko 1265/95 Erregelamenduak (EE) aldatu zuenak, ardi eta ahuntz haragien sektorean merkatu antolamendu komuna ezartzen duenak, bere 5. atalean xedatzen du eskubide indibidualak dituzten ardi eta ahuntz haragien produktoreei prima bat ematea. Prima hori emateko arau bereziak Europako Kontseiluaren 1990eko azaroaren 27ko 3493/90 Erregelamenduak (EEE), azkenekoz 233/94 Erregelamenduak aldatu zuenak, ezarri zituen.

Era berean, Europako Kontseiluaren 1990eko maiatzaren 14ko 1323/90 Erregelamenduak (EEE), azkenekoz Batzordearen 40/96 Erregelamenduak (EE) aldatu zuenak, laguntza berezi bat ezarri zuen alde behartsu jakin batzuetako ardi eta ahuntzen hazkuntzarako.

Ardi-ahuntzen prima ezartzeari buruzko xedapenak Batzordearen 1993ko irailaren 30eko 2700/93 Erregelamenduak (EEE), azkenekoz Batzordearen 1996ko uztailaren 30eko 1526/96 Erregelamenduak (EE) aldatu zuenak, eta 2814/90 Erregelamenduak (EEE) azkenekoz 1529/96 Erregelamenduaren (EE) bitartez aldatu zenak, jasotzen dituzte.

Azkenik, Europako Kontseiluaren 1991ko uztailaren 15eko 2328/91 Erregelamenduak (EEE), azkenekoz Europako Kontseiluaren 2387/95 Erregelamenduak (EE) aldatu zuenak, nekazaritza-egituren hobekuntzari buruzko xedapenak ezartzen ditu, bereziki Mendiko Kalte-ordain Konpentsatzaileen arauketari dagozkionak.

Hori guztia dela-eta, Autonomi Estatutuko 10.9 atalak Euskal Autonomi Erkidegoari esleitutako eskuduntza kontuan hartuz, 27/1983 Legeak Lurralde Historikoei esleitutako eskuduntzak kontuan hartuz eta, bakoitzari dagozkion eskuduntzak hobeto erabil daitezen, Estatuko Administrazio Zentralarekin koordinazio-mekanismoak ezartzeko beharra kontuan hartuz, Europako Elkartearen Erregelamenduen aplikagarritasun zuzenari kalterik eragin gabe,

Ez dira bazka-azalerak izango, berriz, Europako Elkartearen laguntzen erregimenen baten onuradun diren beste produkzio batzuetarako erabiltzen diren eraikinak, basoak, uhaskak, bideak eta azalerak. Halaber, etengabeko edo baratze laboreetarako nahiz belarki-labore jakin batzuen produktoreentzat ezarrita dagoen erregimen berbera aplikatzen zaien laboreetarako erabiltzen diren azalerak ere ez dira bazka-azalerak izango.

7. atala.– Belarki-labore jakin batzuei ordainketa konpentsatzailea egiteko sistemak.

1.– Zituen, olio-landareen, proteaginosoen eta ehungintzarako ez den lihoaren ordainketa konpentsatzailea produktore guztientzat izango den «sistema orokor» baten bitartez edota produktore txikientzat baino izango ez den sistema sinplifikatu baten bidez burutuko da.

2.– Ordainketa konpentsatzaileak sistema orokorraren bitartez eskatzen dituzten produktoreek lursailak erretiratu egin beharko dituzte, 9. atalean xedatutakoaren arabera.

3.– Produktore txikiak izango dira, eta beraz sistema sinplifikatua erabiltzeko aukera izango dute, eurek zitua produzitzen duten eskualdearen bataz besteko errendimenduaren arabera, 92 tona zitu produzitzeko beharrezko den besteko azaleragatik nahiz azalera txikiagoagatik ordainketa konpentsatzaileak eskatzen dituztenak.

8. atala.– Gutxieneko azalerak.

1.– Erregimen orokorraren barruan, ordainketa konpentsatzaileak eskatu ahal izateko gutxieneko azalera 0,3 hektareatakoa izango da labore talde bakoitzerako. Ondorio horietarako, labore taldeak honakoak izango dira: zituak, olio-landareak, proteaginosak, ehungintzarako ez den lihoa eta erretiratua.

2.– Sistema sinplifikatuaren barruan, ordainketa konpentsatzaileak eskatu ahal izateko gutxieneko azalera 0,3 hektareatakoa izango da aurreko atalean aipatu diren labore talde multzo osorako.

9. atala.– Lursailen erretiratzea.

1.– Erregimen orokorraren arabera ordainketa konpentsatzaileak eskatzen dituzten belarki-laboreen produktoreek lursail bat erretiratu behar dute derrigorrez. Lursail hori eskatutako ordainketa konpentsatzaileen xede den azaleraren %5 izango da.

Borondatezko izaeraz, produktoreek horrez gain azaleraren beste %5 gehiago erretiratu ahal izango dute beren borondatez.

2.– Erretiratutako azalerak, ustiategi berean, eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan zehar landutakoak izan beharko dira, behar bezala justifikatutako kasu berezietan salbu. Ondorio horietarako honako kasuak egongo dira justifikatuta: instalatu berria, oinordetza edo oinordetza-paktuagatik ustiategia handitu izana, herrilurren banaketa, denbora baino lehenagoko lan-uzteak, aurreko urteetan trukaketetarako utzitako ustiategiko etxaldeak berreskuratzea eta azpiegituretako hobekuntzen nahiz administrazio publikoek bultzatutako landa-antolamenduko planen eraginez ustiategian egondako aldaketak.

3.– Erretiratutako azalerak horrela egon beharko dira 1998ko urtarrilaren 15etik abuztuaren 31ra bitarte eta bertan, kontserbazio-lanak egingo dira, baldintza agronomiko onetan mantentzea bermatzeko. Mantenimendurako honako praktika hauetako bat erabiliko da:

a) Lugorri sistema tradizionala.

b) Lurlantze minimoa.

c) Tratamendu herbizida baimendua (ez hondakinezkoa).

d) Landare estaldura, zulaketa edo sasi garbiketa bidez.

Lehenengo lana 1998ko ekainaren 1a baino lehen egin beharko da eta behar hainbat alditan errepikatuko da, landarediak, izurriak, gaitzak, belar gaiztoak eta suteak jasatea saihesteko.

4.– a) Errendimendu jakin bat duen eskualde batean, ordainketa konpentsatzailearen eskabide bakoitzarekin erretiratze aitorpen bat aurkeztuko da; honek, gutxienez, eskualde berean landutako hektarea kopuruaren erretiratze aitorpena izan behar du.

b) Aurrekoa kontuan hartu gabe, lursailen derrigorrezko erretiratzea guztiz edo partzialki egin ahal izango da:

– lehorreko eskualde batean, lehorrekoak eta ureztatuak deituriko produkzio-eskualdeetan kokatutako ustiategia bada, eta

– beste etekin-eskualde batean, erretiratuko den azalera landutakoen ondoan dauden etekin-eskualdeetan kokatuta badago.

Erretiratu beharreko azalera dagokien eskualdeen arteko etekin-diferentziaren arabera egokitu beharko da eta, inolaz ere, ez dira erretiratuko derrigorrezko erretiratzean aurreikusitako hektareak baino gutxiago.

c) Era berean, produkzio-eskualde batean erretiratu beharreko azalerak gehienez 2 hektarea dituenean, proportzionaltasun printzipioa errespetatzetik salbuetsirik gera daiteke.

10. atala.– Lurzatien datuak.

1.– «Azalera» laguntzak lortzeko aurkezten diren eskabideetan, interesatuek beren ustiategiko lurzati guztiak sartu eta identifikatuko dituzte.

2.– Horretarako, nekazaritzako lurzati bakoitzaren kasuan, hau titular bakar batek labore mota bakar bat lantzen duen lursailaren etengabeko azalera dela ulertuz, ondoko datuak adieraziko dira:

a) Azalera, kokalekua eta katastroko erreferentziak.

Azalerak, bai katastrokoak bai ereindakoak, bi dezimalekin hektareatan edota zenbaki oso baten bidez areatan adieraziko dira.

b) Landutako espeziea eta, dagokionean, erretiratze-mota eta/edo lugorri mota.

c) Koltzaren eta garri gogorraren barietate landua, hau alde tradizional batean lantzen denean.

d) Ustiaketa sistema: lehorreko lurrak edo ureztatze-lurrak. e) Erretiratutako lurzati bakoitzeko eta elikadura-erabilera ez den beste erabilera baterako landutako lehengai bakoitzeko:

– Lehengaiaren espeziea eta barietateak.

– Espezie eta barietate bakoitzeko aurreikusitako etekina. Produkziotik erretiratu ez diren lursailei dagokienez ere datu berberak adierazi beharko dira, ustiategi berekoak izanik, espezie edo barietate berarekin landuta badaude.

f) Txandakakoa ez den lur-erretiratzea jasan duten lurzatien kasuan, elikadurarako ez diren urte anitzeko laboreak badituzte, laborea, zikloaren iraupena eta bere uztarentzat aurreikusitako aldizkakotasuna adieraziko dira.

g) Dentsitate-faktorea kalkulatzeko bazka-azalera gisa konputatutako nekazaritzako lurzatiak.

h) Alde behartsuetan ardi- eta ahuntz-azienden hazkuntzarako erabiltzen den azalera

i) Lehorketa artifizialaren bitartez nahiz eguzki lehorketaren bitartez, deshidrataziorako erabiltzen diren bazken produkzioa.

11. atala.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa. <P ALIGN="JUSTIFY">«Azalera» laguntzak lortzeko eskabideekin batera ondoko dokumentazioa aurkeztuko da:

a) Erretiratutzat aitortutako nekazaritzako lurzati bakoitzaren krokisa, erretiratutako azalera lurzati katastral bat edo batzuk baino txikiagoa denean.

b) Aitortutako lugorri-indizea dagokion merkataritza-indizea baino 10 puntu txikiagoa den kasuetan, eskabidearen oinarri diren praktika agronomikoen dokumentazio bidezko justifikazioa.

c) Azalera ureztatuentzako eskatzen diren ordainketa konpentsatzaileen kasuetan, dagozkien katastroko zedulak eta/edo lurzati horiek ureztatzeko urak eman direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

d) Erabilera komuna duten bazka-azaleren kasuan, jabeak honako hauek aurkeztuko ditu lurzati bakoitzeko: larre kolektiboaren azalera osoa egiaztatzen duen dokumentazioa, dagokion kanpainan larre hori erabiltzen duten azienda larri unitateen kopuru eraginkor osoa, abeltzain indibidualen artean nola banatuta dauden eta azienda horiek larre kolektiboetan igarotzen duten denbora.

1.– Nekazaritzako ustiategien titularrek gorago adierazitako moduan eta epean aurkeztutako «azalera» laguntzen eskabideen aldaketak aurkeztu ahal izango dituzte, 1998ko maiatzaren 15a baino lehen, ondoko kasuetan:

a) Foru organo eskudunak aitortutako hutsegite material nabarmena.

b) Behar bezala justifikatutako titular aldaketa.

c) Dagokion laguntza-erabileran edo laguntza-erregimenean izandako aldaketa. Labore batetik bestera aldatzea edo lur-erretiratzetik laborera aldatzea onartuko da, baina ez laboretik lur-erretiratzera aldatzea. Halaber, ez da onartuko sistema batetik bestera aldatzea (nahiz orokorra nahiz sinplifikatua).

2.– Laguntza eskabide batean lurzatiak gehitzeari dagokionez, berriz, justifikatutako kasuetan baino ez da onartuko, justifikatutzat honakoak hartzen direlarik: heriotza, ezkontza, salerosketa edo errentamenduko kontratua egitea.

Produkziotik edo bazka-azaleretatik erretiratutzat aitortutako lurzatien kasuan beharrezko izango da, gainera, dagoeneko halakotzat aitortuta dauden lurzatiei gehitu nahi zaizkien lurzatiak aurretiaz beste produktore batek egindako eskabidean sartuta egotea eta eskabide hori behar bezala zuzenduta egotea.

3.– Foru organo eskudunak azalera bat «azalera» laguntza jasotzeko eskabidetik baja ematea baimendu dezake, aurreko puntuan aipatutako dataren ondoren ere. Kasu honetan, aldaketa idatziz jakinarazi beharko da foru organoak aipatutako lurzatietan eragina duten administrazio-kontrolen emaitzak jakinarazi baino lehen edo dagokion ustiategiaren ikuskapen bat antolatu baino lehen.

13. atala.– Elikadurakoak ez diren erabileretarako lursailen erretiratzea.

1.– Ordainketa konpentsatzaileei heldu nahi dieten lur erretiratuak nagusiki elikadurakoak ez diren erabileretarako produktuen fabrikaziorako lehengaiak lortzeko erabili ahal izango dira, agindu honetan eta aipatutako Europako Elkartearen erregelamenduan araututako baldintzetan.

2.– Erretiratutako lurretan landu ahal izango diren lehengaiak Europako Elkartearen araudian jasota daudenak dira, eta beren azken erabilera nagusia bertan jasota dauden produktuetako bat edo batzuk lortzea denean bakarrik landu ahal izango dira.

3.– Lur erretiratuetan landutako lehengaiari buruzko kontratu bat sinatuko da, produktore eskatzailearen eta jasotzailearen edo lehen eraldatzailearen artean, lehengai hori erein aurretik, aipatutako araudian ezarritako moduan. Kontratu horretan espeziea, barietatea eta lurzati bakoitzaren errendimendu aurreikuspena adieraziko dira. Aurreikusitako errendimendua ezin izango da koltzarentzat 1.500 Kg./Ha-tik beherakoa eta ekilorearentzat 1000 Kg./Ha.-tik beherakoa izan.

4.– Erregimen honek ondoko baldintzak eta egoerak inplikatuko ditu eskatzailearentzat:

a) Eskatzaileak, «azalera» laguntzak jasotzeko eskabidean, dagokion Foru Aldundiaren organo eskudunari aurkeztuko dizkio agindu honetako 10. atalaren 2. azpiataleko e) eta f) hizkietan adierazitako datuak, alegia dagokien lehengaiak landuko diren lurzatiari buruzkoak.

b) Eskatzaileak bildutako lehengai guztia dagokion jasotzaileari edo lehen eraldatzaileari eman beharko dio.

c) Eskatzaileak «azalera» laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu ondoren, alderdi kontratatzaileek kontratua aldatu edo deusezten badute, honek ondoko baldintzak betetzen baditu bakarrik izango du konpentsazioa erreklamatzeko ahalmena:

– eskatzaileari dagokion foru organo eskudunari aldaketa edo deuseztapena jakinaraziko zaio, beharrezkoak diren kontrolak egin ahal izateko,

– jakinarazpen hori «azalera» laguntza jasotzeko eskabide-aldaketarentzat ezarritako epearen barruan egingo da, hots, 1998ko maiatzaren 15a baino lehen, eta

– aldaketaren helburua ez da izango jatorrizko kontratuak barne hartzen duen lursailaren azalera handitzea.

Hala ere, aurrekoa kontuan hartu gabe, eskatzaileak jasotzailea kontratuan adierazitako lehengaiaz hornitu ezin badu, kontratua aldatu edo deuseztatu ahal izango da. Azken kasu honetan, aldez aurretik eskatzaileari dagokion foru organo eskudunari eta Nekazaritza Zuzendaritzari jakinaraziko zaie, beharrezkoak diren kontrol-neurriak ezartzeko. Konpentsazio-eskubideari eusteko, eskatzaileak berriz ere lugorrian utzi beharko ditu dagokien lur guztiak, foru organo eskudunak baimendutako baliabideak erabiliz, kontratutik kanpo geratu den lehengaia saldu, eman edo erabiltzeko aukerarik gabe.

d) Eskatzaileak dagokion foru organoari espezie eta barietate bakoitzeko bildu duen lehengaiaren kalitate osoa aitortuko dio, eta aipatutako lehengaia eman dion alderdiaren identitatea egiaztatuko du.

5.– Jasotzaile edo, dagokionean, lehen eraldatzaile izan nahi duen pertsona fisikoa edo juridikoa, agindu honetan jasotako ondorioetarako, ondoko baldintzei eta egoerei lotuta egongo da:

a) Bere nahia idatziz adierazi beharko dio Nekazaritza Zuzendaritzari, identifikazio-datu guztiak eta baita prezioei eta eraldaketaren koefiziente teknikoei buruzkoak ere aurkeztuz,

b) Kontratuaren 4 ale aurkeztu beharko ditu, euskarri magnetikoan, honako epe hauetan:

– Uztailaren 1a eta abenduaren 31a bitartean, azken hori barne, ereingo diren lehengaien kasuan, urte horretako abenduaren 31ren ondoren ez.

– Urtarrilaren 1a eta ekainaren 30a bitartean, azken hori barne, ereingo diren lehengaien kasuan, 3. atalaren lehenengo lerroaldian jasota dagoen «azalera» laguntza aurkezteko ezarrita dagoen egunaren ondoren ez.

c) Jasotzaileak edo lehen eraldatzaileak, hori alderdi kontratatzailea izan ala ez izan, Nekazaritza Zuzendaritzari jaso duen lehengaiaren kantitatea jakinaraziko dio, guztiaren ardura hartuz, eta espezieak eta barietateak adieraziko dizkio, bai eta lehengaia eman dion alderdi kontratatzailearen izena, abizenak, helbidea eta eman dion tokia ere.

1998ko azaroaren 15a baino lehenago jakinarazi beharko da esandakoa.

d) Kontratua behar bezala beteko dela bermatzeko, «azalera» laguntza eskatzeko azken eguna baino lehen, jasotzaileek edo lehen eraldatzaileek berme bat aurkeztu beharko dute, hain zuzen, hektareako 250 ecuren produktua, kontratuaren xede diren erretiratutako azalerekin bidertuta. Berme hori Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusian aurkeztuko da, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Kontratua atal honetako 4. puntuan jasotako baldintzetan aldatzen edo deuseztatzen bada, utzitako bermea murriztu egingo da azaleraren murriztapenaren arabera.

e) Lehengaia jasotzaileari edo, dagokionean, lehen eraldatzaileari eman ondorengo bigarren urteko uztailaren 31n edo lehenago egingo da produktuaren eraldaketa.

6.– a) Jasotzaileek edo eraldatzaileek erregistroak egingo dituzte, bertan gutxienez Europako Elkartearen erregelamenduak ezarritako datuak jasotzeko.

b) Nekazaritza Zuzendaritzak ikuskapen fisikoez eta dagozkien merkataritza-agirien azterketez osatutako kontrolak egingo ditu eta,

jasotzaileak edo lehen eraldatzaileak bere gain hartutako betebeharrak bete egin dituela egiaztatzean, utzitako bermeak itzuliko zaizkio.

14. atala.– Olio-landareak (koltza, ekilorea eta soja).

Olio-landareei berariaz dagozkien ordainketa konpentsatzaileak jaso ahal izateko produktoreek honakoak bete beharko dituzte: – Egiaztatutako haziak erabiltzea honako gutxiengo dosiekin: Laborea Lehorreko lurra Ureztatze-lurrak

Ekilorea 2,5 4,5

Koltza 6,0 9,0

Soja - 90,0

– Lurzati berean bi urte jarraian olio-landare espezie berbera ez errepikatzea.

– Honako agindu honetako 6. atalaren 1. eta 2. azpiataletako azaleren baldintza orokorrak betetzea.

– Ekilorea eta soja ereiteko azken eguna 1998ko maiatzaren 31a izango da.

15. atala.– Ehungintzarako ez den lihoaren eta kalamuaren azaleren aitorpena.

1.– Ehungintzarako lihoaren eta kalamuaren produktoreek, 1998rako produkzio horietarako dauden laguntzak eskatu nahi badituzte, azaleren aitorpen bat aurkeztu beharko dute honako agindu honetako 2. eta 4. ataletan xedatutakoaren arabera eta 3. ataleko 1. azpiatalean aipatutako epearen barruan. Bertan, ehungintzarako lihoa eta kalamua ereindako lurzati guztiak zehaztu beharko dituzte.

2.– Azaleren aitorpenean ustiategian ehungintzarako lihoa edo kalamua ereinda dauden edo ereiteko asmoa dagoen lurzati guztien zerrenda agertu beharko da, behar bezala identifikatuta, bakoitzarentzat honakoa adieraziz:

a) ereindako azalera, hektareatan eta areatan.

b) landatutako espeziea, barietatea zein den adieraziz.

c) erabilitako hazi kopurua, hektarea bakoitzeko kilogramotan.

d) Ereindako eguna.

3.– Ehungintzarako lihoa eta/edo kalamua barne direla, azaleren aitorpena aurkeztu duten nekazaritza-ustiategietako titularrek aukera izango dute, 1164/89 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, ehungintzarako lihoari eta kalamuari eragiten dieten azaleren aitorpenaren aldaketa aurkezteko, 1998ko maiatzaren 15era arte. Aldaketa horretan, jatorrizko aitorpenarekiko egondako aldaketak eta, ereindako azalera eta benetan ernetutakoa bat ez datozenean, azken azalera hori azaldu beharko dira.

4.– Esandakoa gorabehera, aitorpenaren aldaketa aipatutako egunen ondoren eta beranduen jota 1998ko maiatzaren 31a baino lehenago eginez gero, azalera bakoitzeko laguntzaren bi heren emango dira.

5.– Azaleren aitorpena aurkeztu duten ehungintzarako lihoa eta kalamuaren produktoreek, uzta bildu ondoren, laguntza eskabide bat egin beharko dute, Batzordearen 1164/89 Erregelamenduan (EEE) ezarritakoaren arabera.

III. ATALBURUA.– ABELGORRI ARREN PRIMA

BEREZIAK.

16. atala.– Onuradunak eta ezaugarriak.

1.– Prima bereziaren onuradunak izango dira, beren ustiategietan abelgorri arrak izanik, hori eskatzen duten produktoreak.

2.– Prima abere bizientzako eskatuko da, gehienez:

a) zikiratu gabeko abelgorri arren bizitzan behin, edo

b) zikiratutako abelgorri ar bakoitzaren bizitzan bi aldiz, – lehenengoz, 8tik 20 hilabetera bitartean,

– bigarren aldiz, 21 hilabete bete ondoren.

Adin-tarte horietako bakoitzak, gehienez, laguntza jaso dezaketen laurogeita hamar abere izango ditu urteko eta ustiategi bakoitzeko. 17. atala.– Baldintzak.

1.– Prima jasotzeko eskubidea izateko, produktoreak abelgorri arrak ustiategian eduki beharko ditu gutxienez bi hilabeteko aldian, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Prima eskabidearen xede diren abereak identifikaturik eta erregistraturik egon beharko dute, abelgorrien identifikazio eta erregistroari buruzko 820/97 Erregelamenduan (EE), Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1984ko abenduaren 17ko aginduan, gero 1993ko otsailaren 2ko Aginduak aldatu zuenean, eta otsailaren 9ko 205/1996 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Era berean, 1984ko abenduaren 17ko Agindu horretan araututa dauden abeltzaintzako derrigorrezko saneamendu kanpainetatik eratorritako exigentziak ere bete egin beharko dituzte.

3.– Zezenketarako behi-aziendei dagokienez, hauek identifikatuta egon beharko dute, zezenketarako behi-azienden abeltzaintzako ustiategien eta zezenketen erregistroa arautzen duen uztailaren 27ko 181/1989 Dekretuan, uztailaren 21eko 210/1992 Dekretuak aldatu zuenean, eta zezenketarako behi-azienden jaiotza erregistroan xedatutakoaren arabera.

18. atala.– Dentsitate-faktorea.

1.– Prima bereziaren laguntza jaso dezaketen abereen kopuru osoa ustiategi bakoitzeko abereen dentsitate-faktore baten ezarpenak mugatuko du.

Dentsitate-faktore hori, eskabidean aitortzen den eta bertan mantendutako abereak elikatzeko erabiltzen den ustiategiko bazka-azaleraren araberako azienda larri unitate kopuruaren (ALU) bidez adierazten da.

Dena dela, produktoreak dentsitate-faktorearen aplikaziotik salbuetsita geratuko dira, beren ustiategian duten eta faktore hori zehazteko kontuan hartu behar den abere kopurua 15 ALU baino txikiagoa denean.

2.– 1998. urterako dentsitate-faktorea hektarea bakoitzeko 2 ALUtan ezarri da.

3.– Ustiategiaren dentsitate-faktorea zehazteko ondokoa kontuan hartu beharko da:

a) Prima eskabidearen xede diren behi ume-hazleak, bai eta 1998. urteko primarako eskatu diren abelgorri arrak, eta ardi eta ahuntzak. Era berean, kontuan hartuko dira 1998/1999 aldirako produktoreari erreferentzia indibidual gisa esleitu zaion esne kantitatea produzitzeko beharrezkoak diren esne-behiak.

b) Horrela lortutako abere kopurua ALUtan adierazteko, ondokoa beteko da:

– Zezenak, behi ume-hazleak eta esne-behiak: 1,0 ALU.

– 6 hilabetetik 2 urtera bitarteko abelgorri arrak: 0,6 ALU. – Ardiak: 0,15 ALU.

– Ahuntzak: 0,15 ALU.

c) Bazka-azalera.

4.– Atal honetako 1. puntuan aurreikusitako ALUen gehienezko kopurua ondoko kalkuluaren arabera zehaztuko da:

gehienezko ALU kopurua = (bazka-azalera jakin bat x 2) - (EB x 1 + AA x 0,15)

izanik:

a) gehienezko ALU kopurua: prima berezia eta behi ume-hazleen prima jasotzeko eskubidea duen gehienezko ALU kopurua.

b) bazka-azalera jakin bat: administrazioaren kontrolen ondorioz organo eskudunak aitortutako edo baliozko egindako bazka-azalera edo, dagokionean, kontrolean egiaztatutako bazka-azalera. Agindu honetan ezarritakoa betez murriztua.

c) EB: 1998/1999 aldiaren hasieran produktoreari erreferentzia indibidual gisa esleitutako esne kantitatea produzitzeko beharrezkoak diren esne-behiak. Kantitate hori kalkulatuko da, produktorearen erreferentzi kantitatearen eta 4.300en arteko gehiegitzaz ateratako zatidura osoaren bitartez. 4.300eko zifra hori Europako Elkartearen erregelamenduak estaturako kilogramotan ezarri duen batezbesteko esne etekina da. Hala ere, produktoreak esne kontrolaren ziurtagiri ofizial bat aurkezten badu eta bertan bere ustiategiko batezbesteko etekina agertzen bada, 4.300 kg. ordez zifra hori erabili ahal izango da.

d) AA: 1998ko merkaturatze-kanpainarako dagokion prima-eskabidearen xede diren ardi eta ahuntzen kopurua edo produktoreak titular gisa dituen ardi eta ahuntzen prima eskubideen kopurua, hau txikiagoa denean. 19. atala.– Murrizte-faktorea.

Prima eskatu duten eta horretarako eskubidea izateko baldintzak betetzen dituzten animalien kopurua Espainiako Estatuarentzat bermatutako gehienezko muga baino handiagoa baldin bada, prima jaso dezaketen produktore bakoitzaren abere kopurua muga horretaraino murriztuko da proportzionalki. Murrizketa hori, prima jaso dezaketen produktore bakoitzaren animaliei aplikatuko zaien murrizte-faktore baten bidez adieraziko da.

20. atala.– Administrazio dokumentua.

1.– 805/68 Erregelamenduaren (EE) 4. ter atalak ezarritako administrazio dokumentua foru organo eskudunak abeltzainari emango dio abereari belarritakoa jartzeko unean.

2.– Aipatutako administrazio dokumentua prima eskatzen den bakoitzean aurkeztu beharko da, eguneratzeko, eta erakunde eskudunaren eskuetan egongo da atxikitze-aldiak irauten duen artean. Hau amaitu ondoren, interesatuak eskatzen badu, erakunde eskudunak administrazio dokumentu hori itzuliko dio produktoreari, bertan abere-primei dagokienez aberea zein egoeratan dagoen adieraziz.

3.– Abereak dokumentu hori bizitza osoan eraman behar du eta luzatu zuen agintaritzari itzuliko zaio aberea hil ondoren.

21. atala.– Primaren zenbatekoa.

1.– Abere bakoitzeko primaren zenbateko bateratua horretarako Elkartearen Arautegian ezarritakoa izango da.

2.– Gainera, produktoreek zenbateko osagarri baten onura jaso ahal izango dute, zenbatekoa horretarako Elkartearen Arautegiak ezarritakoa izango delarik:

a) Abere dentsitatearen faktorea 1,4 ALU/Ha. baino txikiagoa denean, edo

b) Abere dentsitatearen faktorea 1 ALU/Ha. baino txikiagoa denean.

a) eta b) azpiataletan zehaztutako zenbateko osagarriak ezin izango dira inola ere pilatu.

3.– Produktoreek, dentsitate-faktorea kalkulatzeko kontuan hartu behar diren beren abereen kopurua 15 ALU baino handiagoa ez bada, 2. lerroaldian aipatutako zenbatekoaren onura jaso ahal izango dute, baldin eta bazka-azaleraren aitorpena aurkeztu badute, agindu honen 2. atalburuan ezarritakoa betez.

4.– Zenbateko osagarriak primaren behin-betiko ordainketarekin batera ordainduko zaizkie horretarako eskubidea duten produktoreei..

IV. ATALBURUA.– BEHI UME-HAZLEEN PRIMA.

22. atala.– Definizioa.

1.– Agindu honen ondorioetarako, behi ume-hazletzat hartuko da haragi-arraza batekoa izanik edo arraza horietako batekin egindako gurutzatze batetik sortua izanik haragi produkziorako txahal-hazkuntzan erabiltzen den behi-talde batekoa den behia, bai eta baldintza berberak betetzen dituen eta behi ume-hazle bat ordezkatzen duen biga umeduna ere.

Behi ume-hazle baten ordez biga umedun bat jartzen denean, produktoreak hori gertatu eta hurrengo hamar eguneko epean jakinarazi beharko du, betiere atxikitze-aldiaren barruan.

2.– Ez dira haragi-arrazatzat hartuko ondoko behi-azienden arrazak:

a) Angler. Rotvieh (Angeln)-Rod dansk maelkerace (RMD).

b) Ayreshire.

c) Armoricaine.

d) Bretonne Pie-noire.

e) Fries-Hollands (FH), Fran&ccedil;aise pie noire (FFPN), Friesian-Holstein, Holstein, Black and White Friesian, Red and White Friesian, espaniar Frisiarra, italiar Frisiarra, Zwartbonten van Belië/Pie noire de Belgique, Sortbroget dansk maelkerace (SMD), Deutsche Shwarzbunte, Shwarzbunte Milchrasse (SMR).

f) Groninger Blaarkop.

g) Guernsey.

h) Jersey.

i) Kerry.

j) Malkeborthorn.

k) Reggiana.

l) Valdostana Nera.

23. atala.– Onuradunak eta ezaugarriak.

1.– Behi ume-hazleen primaren onuradun izango dira prima eskubide indibidualak esleiturik dituzten eta txahal-hazkuntzan erabiltzeko behi-talde baten jabe diren produktoreak, hala eskatzen badute eta ondoko egoeretako batean badaude:

a) Eskabidea aurkezten duten egunean ustiategitik ateratako esnerik edo esnekirik ez saltzea.

b) Esnea edo esnekiak saldu arren, hau ustiategian bertan zuzenean egindako salmenta izatea.

c) Esnea edo esnekiak saldu arren eta hau ustiategian bertan zuzenean egindako salmenta ez izan arren, 1998/1999 aldiaren hasieran saltzeko erreferentzia indibidual gisa 120.000 kilogramoko edo gutxiagoko kantitatea esleiturik izatea, dagokionean, salmenta zuzena barne.

2.– Aurreko azpiatalean aurreikusitako kasuan, prima eskabide baten xede izan daitezkeen behi ume-hazleen kopurua ez da izango haragi-produkziorako txahal-hazkuntzan erabiltzen diren behien kopurua baino handiagoa, ez eta produktoreari erreferentzia gisa esleitutako kantitatea produzitzeko beharrezkoak diren esne-behien kopuruari kendu ondoren ateratzen den kopurua baino handiagoa ere.

Horretarako, eskabidea aurkezteko unean produktorea erreferentzia gisako kantitatearen emakidarako izapideak egiten ari bada, alderdi hori justifikatu eta dagokion kantitatea jakinarazi beharko dio agintaritza eskudunari ahal bezain laster.

24. atala.– Identifikazioa, erregistroa eta saneamendua

1.– Prima eskabidearen xede diren behi ume-hazleak identifikaturik eta erregistraturik egon beharko dute, abelgorrien identifikazio eta erregistroari buruzko 820/97 Erregelamenduan (EE), Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1984ko abenduaren 17ko aginduan, gero 1993ko otsailaren 2ko Aginduak aldatu zuenean, eta otsailaren 9ko 205/1996 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Era berean, 1984ko abenduaren 17ko Agindu horretan araututa dauden abeltzaintzako derrigorrezko saneamendu kanpainetatik eratorritako exijentziak ere bete egin beharko dituzte.

2.– Era berean, prima eskabideen xede diren behiek Euskal Autonomi Erkidegoko Lurralde Historiko desberdinetako Foru Aldundien Erregistroan izena emanda egon behar dute.

25. atala.– Dentsitate-faktorea.

Laguntza jaso dezaketen behien kopuru osoa, era berean, ustiategi bakoitzeko abere-dentsitatearen faktorearen aplikazioak mugatuko du 18. atalean xedatutakoaren arabera.

26. atala.– Beste baldintza batzuk.

1.– Produktoreek, gutxienez, prima eskabidearen xede diren behi ume-hazleen kopuru bera mantendu beharko dute ustiategian gutxienez sei hilabeteko aldian, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita.

Hala ere, esleitutako prima eskubideen jakinarazpenak eskatutako kopurua baino txikiagoa aipatzen duenean, konpromezu hori esleitutako eskubide kopuruaren berdina den abere-kopuruarentzat bakarrik mantenduko da, kopuru hori hurbilena den zenbaki osora gehiegitzaz biribilduz.

2.– Aurreko lerroaldian ezarritako aldian prima eskabidearen xede diren ustiategiko abereen kopurua murrizten bada, prima eskabidea jaso duen organo eskudunari idatziz jakinaraziko zaio, gertatutakoa ezagutu eta hamar asteguneko epean, arrazoiak adieraziz eta, dagokionean, justifikatuz.

27. atala.– Primaren zenbatekoa.

1.– Abere bakoitzeko primaren zenbateko bateratua horretarako Elkartearen Arautegian ezarritakoa izango da.

2.– Gainera, produktoreek zenbateko osagarri baten onura jaso ahal izango dute, zenbatekoa horretarako 1998.erako Elkartearen Arautegiak ezarritakoa izango delarik:

a) Abere dentsitatearen faktorea 1,4 ALU/Ha. baino txikiagoa denean, edo

b) Abere dentsitatearen faktorea 1 ALU/Ha. baino txikiagoa denean.

a) eta b) azpiataletan zehaztutako zenbateko osagarriak ezin izango dira inola ere pilatu.

3.– Aurreko lerroaldian aurreikusitakoa betetzen duten produktoreek, dentsitate-faktorea kalkulatzeko kontuan hartu behar diren beren abereen kopurua 15 ALU baino handiagoa ez bada, puntu horretan aipatutako zenbatekoaren onura jaso ahal izango dute, baldin eta bazka-azaleraren aitorpena aurkeztu badute.

4.– Zenbateko osagarria primaren behin-betiko ordainketarekin batera ordainduko zaie horretarako eskubidea duten produktoreei.

V. ATALBURUA.– ARDIEN ETA AHUNTZEN PRIMA

28. atala.– Onuradunak eta primak jaso ditzaketen animaliak.

1.– Primaren onuradun izango dira ardi eta ahuntz produktoreak, bai eta horien elkarteak ere, prima indibidualetarako eskubideak badituzte.

29. atala.– Produktoreak eta elkarteak.

1.– Agindu honen ondorioetarako, ardi eta/edo ahuntz produktoretzat hartuko da pertsona fisikoa edo juridikoa den abeltzain indibiduala, gutxienez hamar ardiren hazkuntzaren arriskuak eta/edo antolamendua bere gain hartzen baditu eta, mendialdeetan kokatuta dauden ustiategien kasuan, 75/268/EEE Zuzentarauaren 3. ataleko 3. azpiatalean deskribatutakoaren arabera, hamar ardiren eta/edo ahuntzen arriskuak eta/edo antolamendua bere gain hartzen baditu.

Aziendaren jabea produktoretzat hartuko da, ondoko kasu partikularretan izan ezik:

a) Ustiategi bakar batean aziendaren jabegoa bi pertsona fisiko edo juridikoren edo gehiagoren artean banatuta badago eta horiek, Hala ere, produktore elkarte bat osatzen ez badute, produktoretzat hartuko da hazkuntzatik ateratako produktu gehienak saltzen dituen pertsona.

36. atalean jasotako mugak artalde osoari aplikatuko zaizkio.

b) Jabeak ardi- eta ahuntz-azienda pentsio erregimenean laga badu, bera izango da produktorea.

Pentsio erregimeneko lagapentzat hartzen da produktoreak lagapen-hartzaileari azienda ematea eta horrek loditze-unea iritsi arte azienda zaindu, mantendu eta hazteko betebeharra izatea. Horren truke lagapen-hartzaileak ordain bat jasoko du.

c) Aziendaren zati baten edo azienda osoaren partzuergo-kontratuen kasuan, hauen indarrez lagapen-hartzailea hazkuntzatik ateratako produktuen salmentaren onuraduna bada, bera hartuko da dagokion zatiaren produktoretzat.

36. atalean jasotako mugak, alde batetik, lagatzailearen esku dagoen artalde osoari aplikatuko zaizkio eta, beste aldetik, lagapen-hartzailearen esku dagoen artalde osoari.

d) Produktore batentzat lan egin eta aldi berean azienda zati baten produktore ere badiren artalde bateko artzainen kasuan, 36. atalean aipatutako mugak azienda osoari aplikatuko zaizkio, jabea edozein izanik ere. Ondorio horietarako, zigorrak ezartzen bazaizkie guztiek erantzukizun bera izango dute, artaldearen zati desberdinak aparte identifikatuta ez daudenean.

2.– Produktore elkartetzat hartuko da produktoreen artean elkarrenganako eskubideak eta betebeharrak egotea eragiten duen edonolako talde, elkarte edo korporazio, baldin eta beharrezkoak diren agiriak baditu eta bere kideek hazkuntzaren arriskuak eta antolamendua pertsonalki beren gain hartzen dituztela frogatzen bada.

36. atalean jasotako mugak ezartzeko, ezin izango dira produktore elkarte bateko kidetzat hartu ondokoak:

a) beste produktore kide batekiko alokairu-menpekotasunezko lotura duten kide produktoreak, eta

b) enpresaren kapitalean edo lanean laguntzen ez duten eta etekinak dagokien bezala banatzen ez dituzten kideak.

30. atala.– Kategoriak.

Ardi-haragiaren produktoreen artean ondorengo bereizketa egingo da:

a) Arkume arinen produktoreak: ardi-esnea edo ardi-esnez egindako esnekiak merkaturatzen dituen ardi-azienden produktore oro.

b) Arkume astunen produktoreak: gainerako ardi produktoreak. 31. atala.– Aberearen egoera.

1.– Prima eskubidea izango du gutxienez behin erditu duen edo atxikitze-aldiaren azken egunean gutxienez urtebete duen ardi edo ahuntzen eme orok.

2.– Prima eskabidearen xede diren abereak identifikaturik eta erregistraturik egon beharko dute, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1988ko urriaren 3ko Aginduan, eta otsailaren 9ko 205/1996 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Era berean, 1984ko urriaren 3ko Agindu horretan araututa dauden abeltzaintzako derrigorrezko saneamendu kanpainetatik eratorritako exijentziak ere bete egin beharko dituzte.

32. atala.– Aurkeztu beharreko datuak eta agiriak.

1.– Ardi-ahutzen prima jasotzeko, ustiategiaren titularrak, datu orokorrez gain, ondorengo datuak adierazi beharko ditu bere eskabidean:

a) 29. ataleko 1. lerroaldiko b) hizkian jasotako kasuan, bere artaldearen lagapen-hartzailearen ustiategiaren identifikazioa.

Era berean, abere guztiak edo batzuk atxikitze-aldiarekin bat datorren aldi baterako laga dituzten produktoreek, utzitako abereak marka batekin identifikatu beharko dituzte eta marka horrek, gutxienez atxikitze-aldian, abere horien jatorria ezagutzea ahalbideratuko du.

b) 29. ataleko 1. lerroaldiaren c) hizkian jasotako kasuan, lagatzailearen ustiategiaren identifikazioa eta horrek lagatako ardi kopurua. c) 29. ataleko 1. lerroaldiko d) hizkian jasotako kasuan, alokairu-menpekotasuneko lotura, bai eta beste produktoreen identitatea ere.. d) 29. ataleko 2. lerroaldian definitutakoak bezalako produktore elkarteen kasuan, produktore bakoitzari esleitutako abere kopurua. Kasu horretan, eskabidea produktore kide guztiek sinatuko dute.

Era berean, prima eskabidearekin aurkeztuko diren elkartearen estatutuek edo barne erregelamenduak derrigorrez adierazi beharko dute produktoreen artean abereak banatzeko klabe bat. Klabe hori, elkartea deseginez gero, elkartearen aktiboak produktore kideen artean banatzeko moduaren klabea izango da eta ezin izango da hurrengo kanpainetan aldatu, elkartearen osaeran aldaketa garrantzitsuak dauden kasuetan salbu. Halako aldaketarik izanez gero, horiek agintaritza eskudunari jakinaraziko zaizkio prima eskabidea aurkezteko unean.

2.– Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Ikuiluaren fitxa.

b) Elkarteen kasuan, estatutuak edo barne-erregelamendua.

33. atala.– Beste baldintza batzuk.

1.– Abeltzain produktoreek prima eskabidearen xede diren ardiak eta ahuntzak ustiategian mantendu beharko dituzte, eskabideak aurkezteko azken egunetik hasita 100 egunetan zehar.

Hala ere, prima eskabidea aurkeztu ondoren, agintaritza eskudunaren aldetik esleitutako prima eskubideen jakinarazpena jasotzen duten produktoreen kasuan, eskubide horiek eskatutakoak baino gutxiago badira, esleitutako eskubide kopuruaren abere kopuru berdinarentzat bakarrik mantenduko da konpromezua. Ardi eta ahuntz produktoreen onurarako prima eskabidea artalde misto batentzat bada, murriztapena artalde hori osatzen duten espezie bakoitzeko abere kopuruaren proportzioan egingo da.

2.– Aurreko puntuan ezarritako aldian ustiategiko ardi eta ahuntzen kopurua murrizten bada, produktoreak prima eskabidea jaso duen organo eskudunari idatziz jakinaraziko dio, aldaketa gertatu eta hamar asteguneko epean, arrazoiak adieraziz eta agiri bidez justifikatuz.

34. atala.– Abereen lekualdaketa.

Trantsumantzi kasuetan eta, orokorrean, prima eskubidea duten abereak eskabidean adierazitakoa ez den beste toki batera eraman behar badira, produktoreak aldez aurretik derrigorrez idatziz jakinarazi behar dio eskabidea jaso duen foru organoari. Idazkian adieraziko dira lekualdaketa horren arrazoiak, mugimenduak zein egunetan egingo diren, lekuz aldatutako abereen kopurua eta zein etxaldetan egongo diren, aginduzko ikuskapenak egin ahal izateko.

35. atala.– Alde behartsuetako produktoreentzako prima espezifikoak.

1.– Alde behartsuetako produktoretzat hartuko da bere ustiategia horrela definitutako aldeetan duena, agintaritza eskudunak, 75/268/EEE Zuzentarauaren 3. atala betez, zehaztutakoaren arabera.

Alde behartsuetako produktore izango da baita ere, ardi eta ahuntzen produkziorako erabiltzen duen azaleraren %50a gutxienez alde behartsu horren barruan baldin badago.

2.– Prima espezifiko hori eskatu nahi duten ardi eta ahuntz produktoreek espreski adierazi beharko dute prima-eskabidean, udalerri bakoitzean ardi eta ahuntzen hazkuntzan erabilitako azalera adieraziz.

«Azalera» laguntzen aitorpena eginez gero, bertan adierazi beharko dituzte ardi eta ahuntzen hazkuntzan erabilitako nekazaritzako lurzatiak.

36. atala.– Primaren zenbatekoa.

1.– Ardi eta ahuntz bakoitzeko ordaindu beharreko primaren zenbatekoa Europako Elkartearen Batzordeak ezarritakoa izango da.

2.– Arkumen arinen produktore baten ardi primaren eta ahuntz primaren zenbatekoa, arkume astunen produktoreen ardi primari dagokionaren %80a izango da.

3.– 1323/90 Erregelamenduaren (EEE) 1. atalean aurreikusitakoa betez, alde behartsuetako produktoreen kasuan, aipatutako zenbatekoak laguntza espezifiko baten bidez osatuko dira eta zenbatekoa horretarako Elkartearen Arautegiak ezarritakoa izango da.

Laguntza horren kasuan ere, ardi eta ahuntz produktoreen onerako primari dagozkion murriztapen-irizpide berberak, produktoreentzako muga berberak, zigor berberak eta abar aplikatuko dira.

37. atala.– Kategoria astunaren beste onuradun batzuk.

1.– Agindu honetako 30. atalean xedatutakoa kontuan hartu gabe, kategoria astunari dagokion primaren onura jaso dezakete, ardi-esnea edo ardi-esnez egindako esnekiak merkaturatzen dituzten produktoreak izanik, ondoko baldintzak betetzen dituztenek:

a) Arkume arinei dagokien prima eskabidean, gutxienez, prima eskatzen den ardietatik jaiotako arkumeen %40 loditzeko eta hiltzeko asmoa dutela adieraztea.

b) Loditzea onuradunaren ustiategitik kanpo egitekotan, loditegi bakar batean eta gutxienez 45 egunetan zehar egitea.

2.– Horrez gain, produktore bakoitzak, prima eskabidea jaso zuen foru organoan eta, beranduenez ere, sail bakoitzaren loditzea hasi baino 15 egun lehenago, aitorpen espezifiko bat aurkeztu beharko du, zehazki ondokoa adieraziz:

a) loditzea egingo den tokiaren helbidea eta izen soziala

b) loditzea hasiko den eguna,

c) saila osatzen duten arkumeen kopurua

Aitorpen honekin batera loditegiaren titularraren konpromezu bat aurkeztuko da eta bertan ziurtatuko da arkumeak, titia kendu ondoren, sail bakoitzeko arkumeak gutxienez batez beste 25 kilogramoko pisua lortu arte lodituko direla, gutxienez 45 egunetan zehar. Horrez gain, konpromezu horretan ziurtatuko da loditegiaren titularra kontrol egokiak jasateko eta ondoko datuak jasoko dituen erregistro-liburu bat betetzeko prest dagoela:

a) Loditegian sartzen den sail bakoitzeko:

– sail zenbakia, arkume kopurua eta beren loditzea hasten den eguna,

– arkumeen identifikazio marka, eta

– jatorrizko ustiategia.

b) Loditegitik irteten den sail bakoitzeko:

– irteera data,

– sailaren batezbesteko pisua, eta

– sailaren osaera, sarrerako sail bakoitzari dagokion irteerako saileko arkume kopurua.

Loditegiaren titularrak konpromezu hau betetzen ez badu, 44. atalean aurreikusitako ondorioak beteko dira.

Hala dagokionean, agintaritza eskudunak loditze-instalazioak baimenduko ditu 2814/90 Erregelamendua (EEE) betez.

3.– Loditzea produktoreak berak egiten badu, honi dagokio aurreko puntuan aipatutako konpromezua hartzea, eta atal honetako 1. puntuan aurreikusitako aitorpen espezifikoarekin batera aurkeztu beharko du.

4.– Kategoria astunari dagokion prima jasoko duten ardien kopurua, lehenago aipatutako baldintzetan loditutako arkume kopuruaren berdina izango da, baldin eta kopuru hori, gutxienez, prima eskabidearen xede diren ardien %40 bada.

1998ko kanpainan loditutako arkume gisa zenbatuko dira 1997ko azaroaren 15etik 1.998ko azaroaren 14ra bitarteko aldian loditutakoak, Europako Elkartearen legediaren arabera.

5.– Lodituko diren arkume arinak markatu egingo dira, gutxienez loditze prozesuak irauten duen aldian, aberearen jatorria eta zein sailetakoa den identifikatzea ahalbideratzen duen edozein prozedura erabiliz.

VI. ATALBURUA.– KONTROLAK.

38. atala.– Kontrol-plana.

Agindu honetan jasotako laguntzak emateko baldintzak betetzen direla bermatzeko, Nekazaritza Zuzendaritzak, foru aldundiekin lankidetzan, beti ere xedapen honetan ezarritakoa bete beharko duen kontrol-plan bat ezarriko du.

39. atala.– Erabili beharreko sistemak.

1.– Foru organo eskudunak laguntzak emateko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko beharrezkoak diren administrazio-kontrolak eta tokian tokiko kontrolak burutuko ditu. Egoki denean, teledetekzio-sistemen eta satelite-irudien bitartez ere egiaztapenak egingo dira.

2.– Administrazio-kontrola, aitortutako lurzatiei eta abereei buruzko egiaztapen gurutzatuen informatika-sistema batean oinarrituko da, laguntza bikoitzak ematea saihesteko.

40. atala.– Irizpideak eta ezaugarriak.

1.– Tokian tokiko kontrolak, gutxienez, «azalera» laguntzak jasotzeko eskabideen %5eko lagin batean eta abere primak jasotzeko eskabideen %10eko lagin batean egingo dira.

Dena dela, kontrol horiek irregulartasun esanguratsurik agerian jartzen badute, urte horretan kontrol gehigarriak egin ahal izango dira eta hurrengo urtean kontrolatuko diren eskabideen portzentaia handitu egingo da.

2.– Foru organo eskudunak erabakiko ditu tokian tokiko kontrolak izango dituzten eskabide zehatzak, arriskuen analisian oinarrituz eta 3887/92 Erregelamenduaren (EEE) 6. ataleko 4. lerroaldian xedatutakoaren arabera aurkezten diren laguntza eskabideen adierazgarritasunean oinarrituz.

3.– Tokian tokiko kontrolak ustekabean egingo dira, baina ustiategietako titularrei aldez aurretik, orokorrean 48 orduko epearen barruan, abisatu ahal izango zaie.

4.– Abere primen kasuan, gutxienez, 1. puntuan aipatutako lagineko abereen gutxieneko kontrolen %50 atxikitze-aldian egingo da.

5.– Ezinbesteak bultzatutako kasuetan izan ezik, eskatzaileari datxekion arrazoi batengatik tokian tokiko kontrola egitea ezinezkoa bada, eskabidea ukatu egingo da.

41. atala.– Behi-azienden primen kontrola.

Behi-azienden prima bereziaren eta behi ume-hazleen primaren kasuan, administrazio-kontrolak egiaztatuko du prima eskabidearen xede diren abere guztiek prima hori emateko baldintza guztiak bete egiten dituztela, horretarako beren identifikazio kodeak erabiliz.

42. atala.– Arkume lodituen primen kontrola.

Era berean, foru organo eskudunek gutxienez, agindu honetako 37. atalean xedatutakoari heldu nahi dioten produktoreen arkumeak loditzen diren instalazioen %10 ikuskatuko dute.

43. atala.– «Azalera» laguntzen kontrolen ondorioak.

1.– Zehaztutako azalera «azalera» laguntzen eskabide batean aitortutakoa baino handiagoa dela egiaztatzen denean, aitortutako azalera hartuko da kontuan laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko .

2.– Aitortutako azalera zehaztutakoa baino handiagoa dela egiaztatzen bada, laguntzaren zenbatekoa kontrolean zehaztutako azaleran oinarrituz kalkulatuko da. Hala ere, ezinbesteak bultzatutako kasuetan izan ezik, zehaztutako azalerari egiaztatutako diferentziaren bikoitza murriztuko zaio, hau %3 edo 2 hektarea baino handiagoa bada eta zehaztutako azaleraren %20 baino handiagoa ez bada.

Egiaztatutako diferentzia zehaztutako azaleraren %20 baino handiagoa bada, ez da azalerari lotutako inolako laguntzarik emango.

44. atala.– Abere primen kontrolen ondorioak.

1.– Abere primen kasuan, eskabidean aitortutako abereen kopurua kontrolean egiaztatutakoa baino handiagoa dela egiaztatzen bada, dagokien primen zenbatekoa egiaztatutako abereen kopuruan oinarrituz kalkulatuko da. Hala ere, ezinbesteak bultzatutako kasuetan izan ezik, laguntzaren zenbatekoa ondoren azaltzen den bezala murriztuko da:

a) Gehienez hogei abereri dagokien eskabideen kasuan:

– eskatutako abereen eta egiaztatutakoen arteko diferentziari dagokion portzentaia murriztuko da, hau bi abere edo gutxiagokoa denean,

– egiaztatutako diferentziari dagokion portzentaiaren bikoitza murriztuko da, hau hiru edo lau aberekoa denean, eta

– diferentzia lau aberekoa baino handiagoan denean, ez da inolako laguntzarik emango.

b) 20 abere baino gehiagorentzat egindako eskabideetan:

– egiaztatutako diferentziari dagokion portzentaia murriztuko zaio, hau %5 edo gutxiagokoa denean.

– diferentzia horri dagokion portzentaiaren bikoitza murriztuko zaio, %5 baino handiagoa baina %20 edo txikiagoa denean, eta

– egiaztatutako diferentzia %20koa baino handiagoa denean, ez da inolako laguntzarik emango.

2.– hizkian jasotako eskabideen kasuan, eskatutako abereen eta kontrolean egiaztatutakoen arteko diferentziak lehenengoen artean suposatzen duen portzentaia kontuan hartuz kalkulatuko da ezarri beharreko zigorraren portzentaia.

hizkian aurrerikusitako eskabideen kasuan, berriz, eskatutako abereen eta kontrolean egiaztatutakoen arteko diferentziak bigarrenen artean suposatzen duen portzentaia kontuan hartuz kalkulatuko da zigorraren portzentaia.

Zigorra kalkulatzeko, kontrolaren unean tokian bertan dauden animaliei abeltzainak jakinarazi dituen bajak, berezko arrazoiak nahiz ezinbesteko arrazoiak eragindakoak, gehituko zaizkie. Hala ere, prima eskubidea tokian bertan dauden abereek eta ezinbesteko arrazoiak eragindako baja dutenek bakarrik izango dute.

3.– Ezinbesteko arrazoi baten ondorioz, produktoreari atxikitze-betebeharra betetzea ezinezkoa izan zaionean, ezinbesteko kasu hori gertatu den unean eta behar bezala jakinarazi ondoren, laguntza jaso dezaketen abereen prima eskubidea izaten jarraituko du.

4.– Abere taldearen bizitzako egoerei egotzitako arrazoien ondorioz, abeltzainak prima eskabidearen xede diren abereak atxikitzeko konpromezua bete ezin badu, derrigorrezko atxikitze-aldian atxikita izan dituen eta benetan laguntza jaso dezaketen abereen prima eskubidea izaten jarraituko du, baldin eta produktoreak abere horien kopuru-murriztapena egiaztatu eta hurrengo hamar laneguneko foru organo eskudunari idatziz jakinarazi badio.

5.– Ezinbesteko kasuen jakinarazpena eta dagokien frogak idatziz aurkeztu beharko dira, foru organo eskudunak eskatutako guztia betez, produktorea hori egiteko gai den unetik hasi eta hamar egun balioduneko epean. 6.– Aitortutako bazka-azaleraren eta benetan zehaztutakoaren arteko diferentzia zehaztutako azaleraren %20 baino handiagoa bada, ez dira emango, hala dagokionean, azalera horiei lotutako behi-aziendaren sektorearen primak.

7.– Behi-azienden produktoreak, beren abereetan substantzia debekatuen edo legez kanpo erabilitakoen hondakinak aurkitzen badira, prima jasotzeko eskubidetik kanpo geratuko dira. Era berean, eskubide horretatik kanpo geratuko dira beren ustiategietan baimendu gabeko substantziak edo produktuak legez kanpo dituzten produktoreak, 805/68 Erregelamenduan (EEE) aurreikusitakoaren arabera.

45. atala.– Ardi-ahuntzen primen kontrolen ondorioak.

Alde behartsuetako ardi eta ahuntz produktoreen kasuan, benetan zehaztua izan den alde behartsuetan kokatutako azaleraren portzentaia %50 baino txikiagoa denean, ez zaie ordainduko 35. atalean araututako laguntza espezifikoa: gainera, ardi primari benetan zehaztutako portzentaiaren eta %50aren arteko diferentziaren portzentaia baliokidea murriztuko zaio.

46. atala.– Arkume lodituen primen kontrolen ondorioak.

37. atalean aurreikusitako kasuan, loditutako arkumeen kopurua aitorpen espezifikoan adierazitakoa baino txikiagoa dela egiaztatzen bada, produktoreak ezin izango du kategoria astunari dagokion primaren onura jaso, ondoko ataletan ezarritakoari kalterik eragin gabe:

a) Arkume kopuruaren murriztapena artaldearen bizitzako berezko egoeren ondorioa bada, laguntza jaso dezaketen arkumeen kopuruaren arabera ordainduko da kategoria astunari dagokion prima, baldin eta murriztapen hau eta bere arrazoiak 37. atalean jasotako loditze-erregistroan adierazten badira eta, sailaren loditze-aldia amaitzean, foru organoari jakinarazten bazaizkio.

b) Murriztapen hori ezinbesteko egoerek eragina bada, egoera horiek gertatzen diren unean laguntza jaso dezaketen arkumeen kopuruaren arabera ordainduko da dagokion kategoria astunaren prima. Murriztapena eta bere arrazoiak a) azpiatalean aipatutako loditze-erregistroan adieraziko dira eta foru organoari jakinaraziko zaizkio sailaren loditze-aldia amaitzean.

c) Laguntza jaso dezaketen arkumeen kopuruaren eta, a) eta b) azpiataletan aurreikusitako kasuak baztertu ondoren, aitortutako kopuruaren arteko diferentzia % 20 edo txikiagoa denean, kategoria astunari dagokion prima ordainduko da, laguntza jaso dezaketen arkumeen kopuruaren arabera % 15 murriztuta, baldin eta, foru organo eskudunaren arabera, diferentzia hori nahita aurkeztutako aitorpen faltsu baten edo axolagabekeria larri baten ondorioa ez bada.

47. atala.– Ezinbesteko arrazoiak.

Kasu bakoitzean kontuan har daitezkeen egoera zehatzei kalterik eragin gabe, foru organo eskudunak ondoko kasuak onar ditzake ezinbesteko arrazoitzat:

a) Produktorearen heriotza.

b) Produktorearen lanerako ezintasun luzea.

c) Produktorearen ustiategiko nekazaritzako azalera zati handi baten desjabetzea, baldin eta eskabidea aurkezteko unean egoera hori aurreikusita ez badago.

d) Ustiategiko nekazaritzako azaleran eragin handia duen hondamendi natural larri bat.

e) Abeltzaintzarako erabiltzen diren eraikinen ustekabeko suntsidura.

f) Produktorearen azienda osoa edo zati bat erasatzen duen epizootia bat.

48. atala.– Aitorpen faltsua.

Dagokien erantzukizun penalei eta administratiboei kalterik eragin gabe:

a) axolagabekeria larri baten ondorioz eginiko aitorpen faltsua bada, produktorea urte horretako laguntza-erregimenetik kanpo geratuko da, eta

b) aitorpen faltsua nahita egina bada, produktorea urte horretako eta hurrengo urteko laguntza-erregimenetik kanpo geratuko da.

VII. ATALBURUA.– EBAZPENA ETA ORDAINKETA

49. atala.– Arau orokorrak.

1.– Agindu honen II., III., IV. eta V. atalburuetan ezarritako laguntzen ordainketa irailaren 26ko 425/1995 Dekretuaren bitartez osatutako organismo ordaintzaileak egingo du, Nekazaritza Zuzendaritzak horretarako ebazpen egokiak xedatu ondoren, atalburu honetan ezarritako epeak betez.

2.– Mendialderako eta alde behartsuetarako kalte-ordain konpentsatzaileak dagokion foru araudiaren arabera eman eta ordainduko dira eta, esne-behien sektoreko ustiategien kasuan, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1996ko urriaren 30eko Agindua ere betez.

3.– Eskatutako laguntza baten zenbatekoa 50 ECUkoa edo txikiagoa bada, hau ukatua izan daiteke.

50. atala.– «Azalera» laguntzen ordainketa.

1.– «Azalera» laguntzei dagokienez, foru organoek aurkeztuak izan diren eskabideei eta egindako kontrolei buruzko informazioa euskarri magnetikoan igorri ondoren, laguntza hauetarako eskubidea duten azalerak ezarriko dira dagokion Nekazaritza Zuzendariaren ebazpenean.

2.– «Azalera» laguntzen ordainketa konpentsatzaileak ondoko epeetan egingo dira:

a) Olio-landareen aleei dagozkien 1765/92 Erregelamenduan (EEE) aurreikusitako sistema orokorreko ordainketak, ondokoak kontuan hartuz egingo dira:

– Aurrerakinak, aurreikusitako erreferentzi kantitatearen %50era arte, 1998ko irailaren 30a baino lehen.

– Kantitate horren gainerako likidazioak, zenbatekoa argitaratu eta hurrengo 60 eguneko epean, argitaratzeko azken eguna 1999ko urtarrilaren 30a izango delarik.

b) Zituentzako, proteaginosoentzako eta ehungintzarako ez den lihoarentzako ordainketa konpentsatzaileak eta, hala dagokionean, gari gogorrarentzako ordainketa konpentsatzailearen gehigarria, bai eta sistema orokorreko lurrak erretiratzearen derrigorrezkotasunaren konpentsazioa, aletarako lekadunentzako laguntzak eta sistema sinplifikatua aukeratzen duten olio-landareen aleen produktore txikientzako ordainketa konpentsatzaileak ere, behin bakarrik egingo dira 1998ko urriaren 16tik abenduaren 31ra bitartean.

c) 13. atalean aurreikusita dauden elikadurarako ez diren lurrak erretiratzeagatik emandako ordainketa konpentsatzaileak egiteko azken eguna 1999ko martxoaren 31a izango da.

d) Aletarako lekadun jakin batzuentzako laguntzak, zenbatekoak argitaratu eta 60 eguneko epean ordainduko dira, argitaratzeko azken eguna 1997ko azaroaren 15a izango delarik.

51. atala.– Behi-azienden primen aurrerakinen ordainketa.

1998ko azaroaren 1etik aurrera, urteko lehenengo sai hilabetetan aurkeztutako abelgorri arren prima berezia jasotzeko eskabideei dagozkien zenbatekoen %60ko aurrerakina ordaindu ahal izango da, bai eta behi ume-hazleen prima eskabideei dagozkien zenbatekoen %60ko aurrerakina ere.

Horretarako, foru organo eskudunek onuradunen datuak bidaliko dizkiote Nekazaritza Zuzendaritzari, euskarri magnetikoan.

ordainketak.

1999ko ekainaren 30a baino lehen abelgorri arrei eta behi ume-hazleei dagozkien behin-betiko ordainketak egingo dira, hala dagokionean, ordainduta dauden aurrerakinak kenduta. Behin-betiko ordainketa horretan sartuko dira 1,4 ALU / Ha.koa edo 1 ALU / Ha.koa baino abere dentsitate txikiagoa duten produktoreei estentsifikazioagatik ordaindu beharreko zenbateko osagarria.

Horretarako, eta 1999ko apirilaren 1 baino lehen, foru organoek prima eskatu duten guztien behin-betiko datuak bidaliko dizkiote Nekazaritza Zuzendaritzari, euskarri magnetikoan.

53. atala.– Ardi-ahuntzen primak.

Ardi-ahuntzen prima ondoren azaltzen den bezala ordainduko da:

a) Foru organo eskudunek onuradunen datuak Nekazaritza Zuzendaritzari euskarri magnetikoan bidali ondoren, seihileko aurrerakinen ordainketa egingo da eta aurrerakin horietako bakoitza balioetsitako primaren %30en baliokidea izango da.

b) Primaren behin-betiko ordainketa, aurrerakinen zenbatekoak kenduta, 1999ko urriaren 15a baino lehen egingo da.

54. atala.– Ebazpenik eza.

50, 51, 52 eta 53 ataletan aipatutako epeak amaitzean dagokion ebazpena xedatu ez bada, eskabideak ez-onartutzat hartu ahal izango dira Herri Administrazioen Araubideko eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalean aurreikusitako ondorioetarako.

55. atala.– Behar ez bezalako ordainketak.

1.– Produktoreek zenbatekoak behar ez bezala jasotzen dituztenean, 3887/92 Erregelamenduaren (EEE) 14. atalean xedatutakoa betez, zenbateko horiek itzuliko dituzte ordainketatik onuradunak dirua itzuli arte igaro den denborari dagozkion legezko interesekin. Behar ez bezalako ordainketa organo eskudunaren hutsegite baten ondorioa bada, ez da inolako interesik ezarriko.

2.– Hala eta guztiz ere, ordainketa egin behar duen organoaren zuzendariak, erabaki ahal izango du, ebazpen bidez, dirua itzultzeko erabakiaren egunaren ondoren, dagokion produktoreari egiten zaion lehenengo aurrerakinetik edo ordainketatik kentzea dirua, itzuli beharrean. Halakoetan, ez da inolako interesik ezarriko ebazpena eman den egunetik aurrera.

3.– Behar ez bezalako ordainketen diru itzulketa eskatu gabe gera daiteke, zenbatekoak produktore bakoitzeko eta urte bakoitzeko 20 ECUkoak edo txikiagoak direnean.

XEDAPEN GEHIGARRIA

1985eko azaroaren 12ko Agindua, Euskal Autonomi Erkidegoko kargurako gastu-espedienteen aldez aurreko izapidea arautzen dituena betez, agindu honetan araututako laguntzen 1998ko ekitaldirako Euskal Autonomi Erkidegoko aurrekontu orokorretan behar hainbateko kreditu egokia egoteak baldintzatzen du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Nekazaritza Zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hau ezarri eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak egiteko.

Bigarrena.– Agindu honetan aurrikusita ez dauden kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa ezarriko da.

Hirugarrena.– Xedapen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartuko da. Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 16an.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala