249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
6372
2736/1997 ERABAKIA, azaroaren 5ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Deba Garaiko ospitaleko Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoa-atalburutzararen behin betiko izendapena Luis Roberto Estellés Marcos de León jaunaren alde egiten duena.
Zuzendari nagusiak abenduaren 2ko 1153/1996 Erabakiaren bidez dei egin zuen erakunde sanitarioetan hutsik zeuden zerbitzu hierarkizatuetako atalburuentzako lanpostuak betetzeko. <P ALIGN="JUSTIFY">
Zuzendari nagusiak uztailaren 10eko 2069/1997 Erabakiaren bidez onartu zuen lehiaketan parte hartzeko onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.
Epaimahai kalifikatzaileak izangaiek eskabide-orriaren bidez eskatutako lanpostuak, egiaztatutako meritoak eta egindako proben emaitzak ikusi ditu. Horren ondorioz, Deialdiaren 5.4. oinarriarekin bat etorriz, Osakidetzako zuzendari nagusiari bidali dio destinoak izendatzeko proposizioa, zuzendari nagusiak erabaki baten bidez eta behartze-indarrez onar dezan.
Horregatik guztiagatik, eta indarrean dagoen legediak langileriaren gainean ematen didan ahalmenaz baliaturik,
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Deba Garaiko ospitaleko Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoa-atalburu lanpostuaren behin betiko izendapena D. Luis Roberto Estellés Marcos de León jaunaren alde egitea.
ezarritakoa betez, lanpostuaren jabe egiten diren izangaiek beren lanpostua utzi beharko dute, hiru egun balioduneko epean, behin betiko Erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Lanpostua herri berean egonez gero, lehiatzaileek lanpostua utzi eta hurrengo hiru eguneko epean jabetu beharko dute lanpostu berriaz; beste herri batean egonez gero, 15 eguneko epean; beste herri eta osasun-barruti batean egonez gero, hilabeteko epean. Lanpostuaz jabetzeak zerbitzu aktibora itzultzea badakar, hilabeteko epea izango du jabetzeko, behin betiko Erabakia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.
Interesdunak eskatuz gero, zerbitzu-beharrizanek galerazten ez badute, aurreko lerroaldeko epeak luzatzea egon daiteke, beti ere luzapenak hasierako iraupenaren erdia gainditu gabe.
Lanpostuaz jabetzeko epea eta, hala egokituz gero, epe–luzapena zerbitzu aktibotzat joko dira, Erabakiaren bidez zerbitzu aktibora itzultzea dakarrean izan ezik. Ordainsariak destinoko lanpostuaren kargutan eskuratuko dira.
Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Deialdiko 5.4. eta 8. oinarrietan ezarritakoaren arabera, Erabaki honen kontra errekurtso arrunta aurkez daiteke Osakidetzako Administrazio Kontseiluan, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabete bateko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 5a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.