Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
6370

311/1997 DEKRETUA, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak arautzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak arautu ziren apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren bidez. 1997ko maiatzaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 85. alean argitaratu zen dekretu hori. Geroago, dekretu horretako hutsen zuzenketa bat egin zen 1997ko ekainaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 103. alean. Honako hau esaten da bertan: Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek eta ikastetxe pribatuek, eta Goi-mailako Lanbide Heziketako institutuek 1004/1991 Errege Dekretuan eskaturiko gutxienezko baldintzak bete behar dituztela, baita, hala balegokie, Berariazko Lanbide Heziketako tituluak arautzen dituzten Errege Dekretuetan ezarritako baldintzak ere.

Lehenengo idazatian aipatzen diren Errege Dekretuetan, ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak eta Berariazko Lanbide Heziketako titulu bakoitzaren berezitasunak finkatzen direnez, alferrikakotzat jo da bigarren idazati hori.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abenduaren 23an egin zuen bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak arautzen dituen apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuko gehigarrizko xedapenetatik lehenengoa indargabetu egiten da. Bigarren idazatia.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau EHAAn argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala