249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
6366
293/1997 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren 1997ko ekitaldiaren aurrekontuko 22230 Programan lortutako sarreren bitartez, aipaturiko programa berean kredituak bideratzeko dena.
Euskal Autonomi Elkartearen 1997ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 10/1996 Legearen bitartez, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioaren aurrekontuen gastu-egoeraz honako hau ezartzen da: ordainketa-kredituen guztizko zenbatekoa 709.878.340.000 pezetakoa da, aipatu aurrekontuen sarreren zenbatakoa berdina delarik.
Beherago zehazten diren zentroetan izandako ezbeharrak direla-eta, aseguruetxeetatik eta Aseguruen Konpentsazio-Partzuergotik sarrerak lortu dira:
· Ganeta Mendia komunikazio-Zentroa: 33.956.417 PTA
· Artzubi Mendia Komunikazio-Zentroa: 96.252.226 PTA
· Vitoria-Gasteizko Ertzainetxea: 1.383.295 PTA
· Pagolar Mendia Komunikazio-Zentroa: 2.208.436 PTA
GUZTIRA 133.800.374 PTA
Gorago aipatu diren ezbeharrak direla-eta, Herrizaingo Sailak egindako konponketen fakturak ordaindu behar ditu.
Ezbeharretarako aseguru-polizei dagozkien primak «Ertzaintza Zerbitzuan» programak ordaintzen ditu, eta faktura guztiak ordaintzeko kreditu nahikorik ez duenez, bidezkoa da kreditu hauek bideratzea.
Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu-Erregimenari buruzko legezko xedapenen testu bateratua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza-Dekretuaren 82 eta 83 ataletan ezarritakoari jarraituaz, bideratu egiten dira aipatu kredituak.
Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abenduaren 16an aztertu eta onartutakoan, eta aurretiaz Arazo Ekonomikoetarako Ordezko Batzordearen aldeko txostena dela, honako hau
XEDATU DUT:
Atal bakarra.– Euskal Autonomi Elkartearen 1997ko ekitaldirako aurrekontuan ondoren zehazten den gastu-egoeran kredituak bideratzea:
PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA
22230 621 133.800.374
Ondoren zehazten den gastu-egoeran zenbateko berdineko sarrerak lortuaz sortzen dira kreditu hauek.
PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA
22230 391 133.800.374
Goian zehazturiko ezbeharrak direla kausa eraginik izan duten instalazioetako konponketen fakturak ordaintzera destinatu beharko dira bideraturiko aipatu kredituak.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 16an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Herrizaingo sailburua,
JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.