246. zk., 1997ko abenduaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bilbo Handiko Eskualdeko Uren Partzuergoa, Hornidura eta Osasunbidea
6328
IRAGARPENA, "Nerbioi-Ibaizabal tarteakagailua, UnibersitateaAreatza tarteunean barnesarturiko Eraldaketen Trazaketarako Proiektuaren Okupazioaren Aurreko Aktak egiteari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egiteari buruzkoa.
Bilbo Handiko Uren Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak 1997ko uztailaren 15ean hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onartu zen «Nerbioi-Ibaizabal tarteakagailua, Unibersitatea-Areatza tarteunean barnesarturiko Eraldaketen Trazaketarako Proiektua» egitasmoa, zeinak partzialki garatzen duen Saneamendurako Sistema Orokorra sartzeko Bilbo eta Eskualdeko Hiri Ordenamendurako Plan Orokorra sartzeko Bilbo eta Eskualdeko Hiri Ordenamendurako Plan Orokorraren aldarazpen partziala.
Aipatu proiektua eta, halaber, beronek ukitutako ondasun eskubideen zerrenda Jendaurreko Informazioaren izapidearen pean jarri ziren aurretiaz, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerakoetan aurrikusitako ondoreetarako.
Azaroaren 11an 259/1997 Etxebizitza, Ingurugiro Lurralde Antolamendurako Sailaren Dekretuaren bitartez, aipatu proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak premiaz eskuratu beharrezkotzat jo ziren, Bilbo Haundiko Eskualdeko Ur Hornikuntza eta Saneamendurako Partzuergoak aurretiaz hala eskatu ondoren. Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari atxikiz aipatzeke ulertzen da aipatu ondasun eta eskubideak eskuratzeko beharrizana.
Berori betez, Uren Partzuergoak ondoko zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titular guztiei dei egitea erabaki du, adierazitako egun eta orduan, eta aurretiaz dagokion Udaletxeari aurkeztutakoan, finken kokapenaren arabera, ukitutako ondasunen Okupazioaren Aurreko Aktak egiteari ekin dakion.
Interesatu guztiek, bai eta ukitutako ondasunen gaineko edonolako eskubide edo interesen titularrek ere, eurek nahiz behar bezala baimendutako pertsonek ordezkaturik, titulartasuna benetakotzen duten agiriak (eskritura publikoak, pribatuak, egiaztagiriak, Jabetza Erregistroko informazio idaztoharrak, e.a) eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu behar dituzte, egokitzat jotzen badute bere perituak eta notaria euren pentsura eraman ditzaketelarik.
Atzematearen Aurretiko Aktak 1998ko urtarrilaren 14an jasoko da. Titular bakoitzari lekua eguna, eta ordua zehaztuko dituen zedula igorriz jakinaraziko zaio jasotze-ordena, era berean DDLren Legeko 52. artikuluan ezarritako gainerako iragarpenak ere egindo dira.
Udal titular daukaten finken jabari publikoko ondasun jitea dela eta, horieri dagozkien Okupazioaren Aurreko Aktak deskriptiboak izango dira.
Halaber, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen Araudiaren 56.2 art.an xedatutakori atxikiz, interesatuak eta, ondasun-eskubide edo ekonomi interesen titularrak izanik ere argitaratutako zerrendan agertzen ez diren pertsonek Bilbo Handia Eskualdeko Uren Partzuergoan - San Vicente kalea-8, Albia Eraikina I-4 solairua, 48001 Bilbo-egoki deritzen hauteresti guztiak idatziz azaldu ahal izango dituzte, ondasun eta eskubideak zerrendatzean gertatu ahal izan diren akatsak zuzentzeko ondorioetarako soilik.
Bilbao, 1997ko abenduaren 3a.
IDAZKARI NAGUSIAK.
1.– «NERBIOI-IBAIZABAL TARTEKAGAILUA, UNIBERTSITATEA-AREATZA TARTEUNEAN BARNESARTURIKO ERALDAKETEN TRAZAKETARAKO PROIEKTUA».
OKUPAZIOAREN AURREKO AKTERARAKO DEIALDIA. BILBAOKO UDALERRIA. «MODIFICACIÓN DEL TRAZADO DEL PROYECTO DEL INTERCEPTOR NERVION-IBAIZABAL, TRAMO UNIVERSIDAD-ARENAL».
CONVOCATORIA A ACTAS PREVIAS A LA OCUPACIÓN. TERMINO MUNICIPAL DE BILBAO
UKITUTAKOA / AFECCIÓNDEIALDIA / CONVOCATORIA
FINKA PLANOA POLIGONOA LURSAILA TITULARRA ETA HELBIDEA ETENGABEKO JABARIA ALDI BATERAKO HILABETEA EGUNA ORDUA UDALA
ZORTASUNA OKUPAZIOA
FINCA PLANO POLÍGONO PARCELA TITULAR Y DOMICILIO SERVIDUMBRE PLENO OCUPACIÓN MES DÍA HORA AYUNTAMIENTO
PERMANENTEDOMINIO TEMPORAL M.L. M.2
BI-7/1 3 —- —- AYUNTAMIENTO
DE BILBAO
PLAZA ERNESTO
ERKOREKA, 7
48007 BILBAO
& # 9 ; Y/O 25 250 —- 335 URTARRILA 14 12:30 BILBAO CDAD. DE PROPIETARIOS ENERO
PLAZA DE LA SALVE, N.º 2
48007 BILBAO