Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 1997ko abenduaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
6326

297/1997 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Ertzaintzaren 1997. eta 1998. urteetarako lan­baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, Ertzaintzako funtzionarioen lan-baldintzak finkatzerakoan zer-nolako partaidetza izan behar duten arautzen du; parte hartze hori, Ertzaintzako sindikatuen bidez egingo da 99. ata 103.2 ataletan ezarritakoaren arabera.

Aurreikuspen horietan jasotakoa betez eratu zen Ertzaintzako negoziazio mahaia. Egoera horretan ekin zitzaion, sindikatuekin batera, lege horretako 103. atalean adierazitako negoziaketa prozesuari. 1997 eta 1998. urterako lan-baldintzak finkatzea izan da akordio horren emaitza, ELA sindikatuarekin batera izenpetu ondoren lortutakoa, alegia.

Lege horietan jasotakoa kontutan hartuz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu behar du, adieraziz eta formalki, akordio hori, balioduna eta eraginkorra izan dadin. Onarpen hori dekretu honen bidez ematen zaio.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abenduaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Ertzaintzaren 1997. eta 1998. urterako lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartzea. Akordio hori dekretu honen eraskin lez azaltzen da.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

ERANSKINA

ERTZAINTZAREN 1997 eta 1998RAKO LAN-

BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN

AKORDIOA

AITZIN IDAZPURUA

1. atala.– Lurralde eremua.

Ituneak Euskal Autonomi Elkartean izango du indarra.

Itun hau Ertzaintzako langile hauei aplikatuko zaie:

– Ertzaintzako karrerako funtzionarioen postua betetzen dutenei.

– Ertzaintzan praktiketan diharduten funtzionarioei.

3. atala.– Denbora eremua, indarraldia eta iraupena.

Itun hau 1997ko urtarrilaren 1etik 1998ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, berariaz beste epe bat adierazten den prebisioetan izan ezik. Itun hau ordezkatzen duen itun berria indarrean jarri arte luzatuko da, berariaz eta bien bitartean.

Itun hau 1998ko urriaren 1ean denuntziatutzat joko da, modu adierazirik gabe. Hurrengo itunearen negoziaketei, egun horretatik aurrera gehienez hilabete naturaleko epearen barruan emango zaie hasiera.

4. atala.– Helburua.

Itun honen helburua Ertzaintzako langileen arteko lan-harremanak modu egokian bideratzea da.

5. atala.– Izaera.

Itun honek gutxienekoak jasotzen ditu eta zatiezina da ondorio guztietarako, itundutako baldintzek atalkako multzo bakar bat osatzen baitute. Baldintza horiek aplikatzerakoan, osotasun baten barruan, eta osotasun horren barruan uztartuak hartu beharko dira kontutan. Hortaz, ezin izango dira banaka birnegoziatu, ezta banaka aplikatu ere, gainerako atalak bazterrera utziz. Hau da, bere osotasunean bete eta aplikatu beharko da, itun honek izan ditzakeen gabeziak, hutsuneak edo anbiguetateak, hitzartutakoa betetzeko oztopo izan ez daitezen.

6. atala.– Aplikazioa.

Alderdi izenpetzaileek hitza ematen dute ituna zuzenean aplikatzeko. Xedapen hauek beste batzuekiko lehentasunez aplikatuko dira eta aurreikusi gabeko gaietan, indarrean dagoen araudia erabiliko da.

II. idazpuruaren II. atalburuan (Lizentziak eta baimenak) eta I. atalburuan ezarritakoa itun hau izenpetzen den egunetik aurrera aplikatuko dira.

Baliogabekotzat eta egin gabekotzat joko dira, itun honetan ezarritako onurei langileek egiten dizkieten ukoak.

7. atala.– Ituna Zaintzeko eta Interpretatzeko Batzorde Parekidea.

1.– Ituna interpretatu, zaindu eta aplikatzetik sortutako auziak aztertu, zaindu eta konpontzeko, Batzorde Parekide bat eratuko da. Batzorde horrek hartutako erabakiak bete egin beharko dituzte alde izenpetzaileek.

2.– Batzorde Parekideak gutxienez 4 kide eta gehienez 8 izango ditu; horietako guztiak izenpetu duten aldeen ordezkariak.

Herrizaingo Sailaren aldetik, Batzordea osatzen dutenen %50a.

Izenpetu duten Sindikatuen aldetik, Batzordea osatzen dutenen beste %50a.

Sindikatu bakoitzak hauteskunde sindikaletan lortutako emaitzen araberako ordezkari kopurua izango du.

Erabakiak hartzeko, alde bakoitzeko bokaletatik %50aren onespena beharko da.

Batzorde Parekidearen idazkariak bilkuretan gertatutakoaren berri jasoko du, hartutako erabakien agiria eginez. Fede-emaile izango da, hitz egiteko ahalmenaz baina ez botua ematekoaz. Idazkariak honako funtzio hauek ere izango ditu:

Bi aldeei aurretiaz eta behar den moduan deia egitea, Batzordearen Funtzionamendu Araudian jarritako irizpideen arabera.

Jasotako kontsulta eta eskariei sarrera emantea, eta horiek erregistratu eta Batzordeko kideen artean banatzea.

Batzordeko osakeraren berri ematea Ertzaintzako zentruei.

Onartutako akten erregistroa egitea eta hartutako akordioen ziurtagiriak egitea.

Batzorde Parekideak ondo funtziona dezan eskatzen zaion beste edozein, besteak beste, tokian tokiko lantokiarekin orokorrean zerikusirik duten erabakien egiaztagiriak lantokietako iragarki–oholetan argitaratzea.

Batzorde Parekidea osatzen dutenak prest daude ahal den heinean elkarrizketa agortzeko, Administrazioarekiko auzira jo aurretik.

Izenpetzen dutenek Batzordearen funtzionamendu-araudia zehaztuko dute. Araudi hori onartu ondoren, Ertzaintzako zentru guztietan argitaratuko da.

Itun honetan biltzen den edozein atali buruz Batzordeak egindako interpretazioetatik eratorritako irizpideak onartzeko konpromezua hartzen dute itun hau izenpetzen dutenek.

3.– Fondo sozialaren azpibatzordea: Batzorde Parekide Mistoaren barruan, osaketa paredidea duena baita ere, azpibatzorde bat osatu daiteke eta bere eskumenak Itun honen 15. atalean bilduta agertuko dira.

8. atala.– Auziak konpontzeko jardunbidea.

1.– Aurreko atalean jasotakoaren arabera, ituna izenpetu dutenek, indarrean dagoen artean ituna interpretatu eta aplikatzerakoan sortzen diren ezadostasun guztiak Batzorde Parekideari jakinaraziko dizkiote aurretiaz, Batzordeak aztertu ondoren gorabeheron inguruan erabaki bat har dezan.

2.– Batzorde Parekideak erabakirik hartu ezean, Gatazkak Erabakitzeko Borondatezko Prozedurei buruzko Konfederazioarteko Akordioetan (GEBP II) aurreikusitako bitartekaritza jardunbidea erabaliko da -Lan Harremanen Kontseiluak kudeatzen du-.

Horrela, Ertzaintzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen itun hau interpretatzetik sortzen den edozein auzi kolektibori buruz Batzorde Parekideak ez badu erabakirik hartzen, Batzordeko alderdietako edozeinek, bost eguneko epean, Lan-Harremanen Kontseiluari bitartekaritza bat hastea eskatu ahal izango dio. Beste aldea beharturik egongo da parte hartzera, federazioarteko akordio horien 11. atalean ezartzen den moduan.

Bitartekaria erabaki batez izendatuko da, eta erabakirik ezean, zozketaz. Izendapen horrek indarrean jarraituko du Batzorde Parekideko aldeetarik edozeinek batzodeari beste izendapen baterako eskabidea aurkezten dion arte. Hala ere, alde biak ados egonez gero, PRECO II-ko zerrendako beste profesional batzuk ere izendatu ahalko dira.

Alde bien erabakiz, beste gai batzuetarako adiskidetze, bitartekaritza edo arbitraia prozedurak eskatu ahal izango dira.

I. IDAZPURUA

ONURA SOZIALAK

9. atala.– Mediku azterketak.

Itun honen eraginpean dauden langileei aldizkako mediku azterketak egingo zaizkie ondoko idazatietan adierazitakoaren arabera:

a) Aldizkako mediku azterketa, arrunta eta urterokoa, norberak nahi izanez gero. Osasunarentzako kaltegarriak diren eragileak egoteagatik enpresako mediku zerbitzuaren ustez azterketa hori egitea komeni zaien funtzionarioei egingo zaie. Azterketa egitea eskatzen duen edozein funtzionariori ere egingo zaio.

b) Aldizkako mediku azterketa, arrunta eta hiru urtetik behin egitekoa, norberak nahi izanez gero: itun honen eraginpean dauden langile guztiei egingo zaie, osasunarentzako kaltegarriak diren eragileen ondorioak jasan ditzaketen ala ez kontutan hartu gabe.

c) Zerbitzu aktibora itzultzea: zerbitzu aktibora itzuli ondoren eta beste administrazio-egoeraren batean sei hilabete baino gehiago egon ondoren, mediku azterketa bat egingo da nahitaez. Zerbitzura itzultzea borondatezko eszedentzia baten ondoren izan bada, itzuli baino lehenago egingo da mediku–azterketa.

Mediku azterketa egitea borondatezkoa da, izaera orokorra duen Lege Araubidea betetzearen kaltetan izan gabe. Kasu horretan, aldez aurretik Laneko Osasun Batzordeari horren berri eman beharko zaio.

Funtzionario guztiei mediku azterketen emaitzen berri emango zaie eta, aldez aurretik, egin beharreko azterketaren edukinak, bai analitikaren aldetik bai egin beharreko proben aldetik zeintzuk diren jakinaraziko zaie.

Saileko Mediku-Zerbitzuak azterketak egin aurretik, Laneko Osasun Batzordeari jakinaraziko dio egin beharreko azterketak zeintzuk eta nolakoak izango diren. Era berean, Batzordeari emaitzen datu orokorrak emango dizkio estadistika-ikerketak egin daitezen.

10. atala.– Bizitza, istripu eta erantzukizun zibilaren asegurua.

1.– Itunean aplikatuko zaien langileek istripu-aseguru bat izango dute, honako kalte-ordainak bermatuko dituelarik:

Heriotza 3.940.000

Elbarritasun larria 6.550.000

Guztirako Elbarritasun Iraunkorra 6.550.000

Erabateko Elbarritasun Iraunkorra 9.000.000

Halaber, 1998. urtean langile hauek gaisotasun-poliza baten babesa izango dute, baldin eta Erabateko Elbarritasun Iraunkorra ematen badiote ere, polizak 9.000.000 miloiko kapitala duelarik.

Administrazioak, itun hau izenpetzen denetik hasi eta gehienez ere bi hilabeteko epean, indarrean dagoen bizitza-aseguruaren poliza eguneratuko du 3.550.000 PTAra heldu arte. Heriotza istripu bategatik gertatzen bada, heriotzagatik lehenengo idazatian aurreikusitakoari gehituko zaio.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak izenpetutako Erantzunkizun Zibilaren polizak babestuko du Ertzaintzaren langileria. Poliza hori Euskadiko Administrazio Orokorrarentzat, bere erakunde autonomiadunentzat, bertako ordezkari, langile eta beren eginkizunak direla-eta haren esanetara daudenentzat izenpetua da. Poliza horren muga 1.000 milioi pezetakoa da hirugarren bati egindako kalteengatik; 100 milioiko azpimuga dauka egindako kalteak Administrazioko langileen lanbide–erantzukizunaren ondorioz gertatzen badira.

2.– Administrazioak izenpetutako polizaren baldintzen berri idatziz emango die ertzainei.

Lanean diharduten ertzainek, aurrekontuetan jarritako izendapenen barruan, hileko soldata garbiaren %100 arteko diru-aurrerakin arruntak inongo interesik gabe hartzeko eskubidea izango dute, beti ere, langilearen eta Administrazioaren arteko hitzarmena hilaren bukaera baino lehen bukatuko dela aurrikusten ez denean. Aipaturiko diru-aurrerakinaren ordaina eskatutako hileko soldatan eman beharko da.

Era berean, hileko hainbesteko bat atxikitzen zaienek eska dezaketen diru-aurrerakinaren gehienezko kopurua soldata garbiaren %100 izango da, aipaturiko atxikipena kendu ondoren.

Aurrerakina eskaera egiten denetik zazpi eguneko epearen barruan kobratuko da.

12. atala.– Kontsumorako maileguak.

Itun honen eraginpean lanean diharduten langileek, ondoren azaltzen den araubidearen arabera kontsumo-mailegua hartzeko eskubidea izango dute Ituna izenpetzen den egunetik aurrera:

Kontsumo-mailegua, egiteko dagoen lan bati dagokion soldata aurrez ordaintzea da.

1.– Emango diren maileguak, gehienez ere, 570.000 PTAkoak izango dira. Mailegu bat emateko, laugarren idazatian premiazkotzat jotzen diren egoeretariko bat egon beharko da. Dena den, aipaturiko e), f), g), h), i), j), eta l) puntuetan aurreikusten diren kasuetan eman behar den maileguaren zenbatekoa zehaztuta egongo da, hau da, zenbateko hori gastuen ziurtagiriek zehaztuko dute, beti ere, aurrez esandako gehienezkoa kontutan harturik. Ziurtagiri horiek, premiazko beharren egiaztagiri moduan, eskabide-egileak bere eskakizunarekin batera aurkeztu beharko ditu.

2.– Mailegu hori itzultzeko epea hogeitalau hilabetekoa izango da, gehienez ere. Ez du korriturik sortuko. Nahi izanez gero, aipaturiko epea baino lehen ere itzuli ahalko da.

3.– Ezingo da beste mailegurik eman, aurrez hartutako izaera bereko betebeharrak kitatzen ez diren bitartean. Era berean, mailegu bat kitatu eta beste bat eskatu arteko denborak gutxienez sei hilabetekoa izan beharko du. Dena den, f) eta g) idazatietan azaltzen diren kasuak bateraezinak dira eta hamar urtetan mailegu bat bakarra emateko eskubidea izango dute. Maileguen onuradun direnei ez zaie borondatezko eszedentziarik emango, mailegu osoa itzultzen ez duten bitartean, behintzat.

4.– Premiazko beharrak.– Ondorengo kasu hauen ondorioz sortzen diren beharrak joko dira premiazkotzat:

a.– Eskatzailearen ezkontza.

b.– Eskatzailearen ezkontzaren baliogabetasuna, banaketa edota dibortzioa.

c.– Ezkontide edo seme-alaben heriotza.

d.– Seme-alaben ezkontza.

e.– Eskatzaileak gaixotasunen bat edota ebakuntza larriren bat izatea.

f.– Ohiko etxebizitza erostea.

g.– Banku-maileguak kitatzea, ohiko etxebizitza erosteko.

h.– Etxebizitza zaintzeko beharrezkoak eta nahitaezkoak diren obrak egitea.

i.– Lantokia dagoen herrira aldatzea bizilekua.

j.– Altzariak erostea.

k.– Ikastetxe ofizialetan ikasketak egiteko eskatzaileak ordaintzen duen matrikulak sortzen dituen gastuak.

l.– Kotxea erostea lanak eraginda.

Premiazkotzat har daitezkeen antzerako beste kasu batzuk.

Langileen Alorrak txartzat ematen dituen eskakizunen berri emango zaio aldian-aldian Batzorde Parekideari.

5.– Izapideak

A.– Eskaera.

Mailegurako eskabidea aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, hori sortarazi duen egintzaren egunetik hasita. Dena den, kasu berezietan, sortarazi duen egintzaren eguna baino hilabete lehenago egindako maileguen eskakizunak ere onartuko dira, beti ere, eskakizunarekin batera mailegua eskatu eta bi hilabeteko epean gastuen egiaztapenak aurkeztuko duela hitz emanaz. Konpromezu hori ez betetzeak berehala mailegua kentzea lekarke.

B.– Emateko sistema.

Mailegua ematea eta itzultzea Administrazioak zuzenean bideratuko du edo finantza entitateek, Administrazioarekin egindako hitzarmenen bidez.

6.– Karrerako funtzionario diren ertzainentzat kreditua 950.000 PTArainokoa izan daiteke, itzultzeko 24 hilabeteko epea izanik eta ohiko etxebizitzan edozein obra egiteko izan daitekeela. Mailegua itzultzeko epea 36 hilabetera luzatuko da 4. puntuko f), h) eta l) idazatietan adierazten diren kasuetan.

Kreditu hauek kitatzeko ordaindu beharreko zenbatekoa guztira ezingo da izan dagokion lantaldearen lansari-multzoaren %4a baino gehiago. Multzo horretan ez da kontutan hartuko Gizarte Segurantzaren kostua —Eusko Jaurlaritzaren konturakoa da—. Kreditua bertan behera aurrez uzten den kasuetan, gutxienez sei hilabete pasa beharko dira beste kreditu bat eskatzeko, kasu berezietan izan ezik. Batzorde Parekideak aztertuko ditu kasu horiek.

Ezkontideari buruz egindako aipamenak lagun minari buruzkoak ere izan daitezke, elkarbizitzaren egiaztagiria aurkeztu beharko delarik.

13. atala.– Borondatezko erretiroagatiko primak.

Langileek borondatezko erretiro–prima baterako eskubidea dute —ondoren azaltzen dira kopuruak— baldin eta: a) borondatezko erretirorako behar den adina bete baino gutxienez hiru hilabete lehenago eskatzen badute, eta b) kasuan kasu, eska daitekeen aurretiazko izapidearen erantzuna jakin eta hilabeteko epean baliatzen badira eskubide horretaz.

Nolanahi ere, ekonomia-ondorioak borondatezko erretiroaren adina betetzean hasiko dira.

Hileko kopurua erabakitzeko, goian azaldutako baldintzaren bat betetzen ez duten funtzionarioei nahitaezko erretirorako urtebete gutxiago falta zaiela usteko da, adina betetzen duen egunean erretira daitekeen kasuetan izan ezik, eska daitekeen aurretiazko izapidea gorabehera.

Primaren zenbatekoa ondorengo eskalaren arabera aterako da, beti ere urteko lansari gordinei begira:

Adina Hileko kopurua

60 urte edo gutxiago 15 hileko

61 urte 12 "

62 urte 9 "

63 urte 6 "

64 urte 3 "

14. atala.– Langileentzako beste onura batzuk. 1.– Enplegatu publikoentzat osagarrizko pentsioen sistema bat antolatzea komenigarria da, bai gerora, erosteko ahalmena bermatzeko, bai inbertsiorako erabili daitekeen aurrezkia sortzeko.

Aipatutakoaren arabera, ertzainentzat pentsio osagarrien sistema ezarri ahal izateko azterlana eta elkarrizketak hastea erabaki dute bi aldeek.

2.– Ertzainen ibilgailu partikularrek terrorismoa dela-eta kalterik izaten badute, kalteak Herrizaingo Sailak subentzionatuko ditu, hain zuzen ere, salketa balorea eta erabilera balorearen artean dagoen aldea, ibilgailu kaltetu bakoitzeko gutxienez 100.000 ptako dirulaguntza ziurtatzen delarik. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak eta Herrizaingo Saileko Terrorismoak Kaltetutakoei Laguntzeko Bulegoak izapideak egin eta ordaindu ondoren egingo da subentzioa. Perito Tasatzaileen Kolegio Profesionalak egingo du peritazioa. Batzorde Parekideari subentzio horien berri emango zaio.

3.– Sailak antolatzen dituen euskara-ikastaroak ez diren beste batzuetara lan-orduz kanpo joaten diren langileei matrikula ordainduko zaie, matrikularen ordainketaren agiria eta ikastaroari buruzko Euskaltegiaren ziurtagiria aurkeztu ondoren.

Gastu hauen ordainketaren zenbatekoa eskuratzeko aurreko mailaren gainditu izana egiaztatu beharko du, edo bestela, ikastaroan zehar asistentzia eta aprobetxamendu egokia izan duela egiaztatzen duen Euskaltegiaren agiria aurkeztu beharko da.

30.700.000 PTAko diru-fondoa osatuko da atal honetan jasotako laguntzez gain, langileei idazpuru honetan adierazita ez dauden bestelako onurak emateko, eta ohiz kanpoko beste zenbait gauzetarako; aldi berean, lanbide–hobekuntzarekin zuzeneko zerikusia duten ikasketak egiteko eta B-2 edo C-1 gida-baimenaren baliokidea berritzeko.

Batzorde Parekideak, edo hala badagokio Fondo sozialeko azpibatzordeak, erabakiko du galera ekonomikoa zenbatekoa izan den eta zein kopurutik gora erantzungo den dirulaguntzak emanez; hala nola, lehentasunak zeintzuk diren eta fondoaren erabilerarako arauak finkatuko ditu.

Banaketa hurrengo urtearen lehenengo hilabetean egingo da urte honetako azaroaren 30a baino lehen jaso diren eskaera guztiak bildu ondoren, premia larria dutenak izan ezik; horiek lehenago aztertuko dira eta Batzorde Parekidearen oniritzia beharko dute.

Gizarte Asegurantzak edo bestelako prebisio-sistemaren batek eskainitako mediku- edo farmazi-asistentziapeko tratamendu edo ebakuntzak ez dira Fondo Sozialaren bidez finantziatuko, oso arazo larriren bat ez bada; horrelakoetan Batzorde Parekide Mistoari dagokio baloratu eta erabakitzea.

II. IDAZPURUA

URTEKO LANALDIA

LANALDIA, LIZENTZIAK, BAIMENAK ETA

OPORRAK

I. ATALBURUA

LANALDIA

16. atala.– Lanorduak.

1.– Bere izaera bereziagatik, polizi-lana zerbitzu publikoa denez, itun honen esparruan dauden langileek lan–zerbitzu iraunkorrean egon behar dute eta, beraz, bete beharreko funtzioen beharren arabera, ordutegi, lanegunetako ordu, nahiz egutegiari dagokienez, beren lan-baldintzak aldatu egin daitezke.

2.– Aurreko puntua gorabehera, itun honen esparruan sartzen diren langileentzat 1.674 benetako lanordutako lanaldi normalizatua ezarri da 1997rako eta 1.672 lanordu 1998rako.

3.– Zikloak, rutinak, horien egiturak, txandak, kadentziak, ordutegiak, errefuertzo edo erretenak, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 103. atalean adierazten den mahaian urteroko azken hiruhilabetekoan negoziatuko dira.

4.– Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan aparteko orduak denontzat ezabatu egin direnez, atzeratu ezinezko arrazoiren bategatik, ezarritako egutegiko orduetatik kanpo, lan egin beharra izanez gero, gehiegizko ordu horiek hurrengo urteko lehenengo hiruhilabetekoan hartu beharko dira eta ezin bada, hurrengo urteko lan-ordutzat joko dira gehiegizko ordu horiek. Hala ere, gehiegizko metaketarik gerta ez dadin, urteko lanorduaz gain hainbat ordu gehiago egingo direla aurreikusten bada, ordu libreak edo opor egunak hartu ahal izango dira. Horretarako, Herrizaingo Sailak zortzi astetik behin, ertzain bakoitzak pilatu dituen orduen berri emango du, ordu horiek arautzeko. Lanordu edo lanegunak arautu ahal izateko, idatziz eskatu beharko dira bakoitzak pilatu dituen ordu kopuruaren berri izaterakoan. Ertzainak erabakiko du, jai egun horiek noiz hartu -beti hurrengo 8 asteko epearen barruan-, eta idatziz jakinarazi. Zerbitzua dela eta, ezin badira jai egun horiek hartu, beste zortzi asteko epea irekiko da.

5.– Ohiko lanegun arruntaren gehienezko iraunpenari dagokionez, ez dira kontutan hartuko hondamendiei aurrea hartzeko edo hondamendiek eragindako ezbeharrei eta bestelako kalteei, nahiz ohiz kanpoko eta premiazko gertakariei aurre egiteko sartutako orduak.

6.– Ertzaintzaren lan-antolaketa edozein izanda ere, lanaldi baten bukaera eta hurrengoaren hasieraren artean, 12 orduko atsedena izango da gutxienez. Honez gain, aste batetik bestera, 48 orduko atsedena izango da gutxienez, errefuertzoko astean izan ezik, honetan 20 orduko atsedena izango baitute.

7.– Indarrean dagoen egutegia, Herrizaingo Saileko eta sindikatuetako ordezkarien artean hitzartutakoa da, 1995eko otsailaren 28ko Erabakian ezarri dena (1995eko martxoaren 17ko EHAA), 1996ko martxoaren 28ko Erabakian (1996ko apirilaren 19ko EHAA) eta 1996ko abenduaren 27ko Erabakian (1996ko urtarrilaren 17ko EHAA) ezarri dena.

8.– Kadentziak.

Kadentziak lehenik bolondresen artean aplikatuko dira. Horrelakorik ez badago, aplikagarri den atal edo taldeko langile guztien artean, errotazioz eta berdintasunez egingo dira.

Errotazioei eta berdintasunari eta bolondresei begira, urte naturala hartuko da denbora mugatzat.

Aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen, atal edo talde bakoitzean aplikatuko diren kadentziak erabakita egongo dira. Nolako kadentzia den eta zenbat ertzainei eragingo dien zehaztuko da eta doakienei jakinarazi egingo zaie

Ertzain bakoitzari egokitutako kadentzia zehatz-mehatz errespetatuko da. Zerbitzuan guztiz ez ohiko beharrak egoteagatik unitate-buruak kadentziaren bat aldatu egin beharko balu, bere goragoko buruari proposatu beharko dio baimena eskuratzeko.

Aldaketaren bat izanez gero, doakienei jakinaraziko zaie, arrazoia adieraziz.

17. atala.– Benetako lana.

1.– Benetako lantzat, benetako sarrera ordua eta benetako irteera orduaren artean igarotakoa joko da, beti ere, ezarritako ordutegiarekin bat badator, ordutegi hori zerbitzuaren beharrengatik luzatu ez bada, behintzat.

Zerbitzua luzatuz gero, lanorduak ordu-erdiko zatikitan zenbatuko dira. Lehenengo ordu-erdia ez da zenbatuko harik eta luzapenaren hamaseigarren minutua igaro arte.

2.– Gaueko lana

Gauean egindako lantzat honako hau hartuko da: 22:00etatik edo 23:00etatik (sartzeko ordua kontutan izanda) 06:00ak edo 07:00ak arte egindakoa. Gainerakoa egunez egindako lantzat hartzen da.

3.– Asteburuko lana.

Asteburuetako lantzat hartuko da larunbateko 6:00 edo 7:00etatik hurrengo asteleheneko 6:00 edo 7:00ak arte egindakoa.

4.– Jaiegunak.

Urtearen hasieran Lan Sailak zehazten dituenak izango dira

jaiegunak.

18. atala.– Lanegunak ez direnetan egindako lana.

1.– Ezarritako lan-egutegian aldaketaren bat egon delako Zerbitzuaren beharrak direla-eta, ondoko kasuren bateko atseden denbora hartzeko eragozpenik balego:

– Lan-zikloaren egitura

– Denbora indargarria edo ordu falta

– Oporrak

Ondoko laukietan ageri da, lan egindako orduei aplikatuko zaien indize zuzentzailea:

1. LAUKIA

TXANDA DENBORA ORDAINA

GOIZEZ 1 1,25

ARRATSALDEZ 1 1,25

GAUEZ 1 1,50

ASTEBURU EDO 1 1,75

JAIEGUNETAN

2. LAUKIA

TXANDA DENBORA ORDAINA

GOIZEZ C x 1

ARRATSALDEZ C x 1

GAUEZ C x 1

ASTEBURU EDO C x 0,75

JAIEGUNETAN

2.– Zenbaketa lan-egutegiaren aldaketa egiten denean egingo da.

3.– Urteko lanordu kopurua gaindituko duela aurreikusten denean bakarrik hartu ahal izango da ordain hori.

4.– 1. eta 2. laukietako indize zuzentzaileak ez zaizkie erantsiko epaitegietara joateagatik lan-ordu moduan zenbatutakoei, -kasu horretan 30.3.1 atala aplikatuko da-, ez eta laneguna luzatzen duten orduei ere. Kasu horretan aurreko atala aplikatuko da.

5.– Ertzain bati lan egin beharrik ez duen batean dei egiten bazaio, kilometro-gastuak ordaindu egingo zaizkio.

19. atala.– Oporrak

Ertzainek, lan egindako urte oso bakoitzeko, gutxienez hilabeteko oporrak hartzeko eskubidea dute, edo lanaldia txikiagoa bada, horren araberako oporraldia. Lan-zikloak hilabeteekin bat ez badatoz, oporraldia ezin izango da 172 ordu baino gehiagokoa izan. Lanaldi zatituan lan egiten duten langileen oporrak 22 lanegunekoak izango dira.

Oporraldia ondoko irizpideen arabera hartuko da:

1.– Oporrak uda-sasoitik kanpo hartzen badira, sekzio eta talde bakoitzean lan egiten duten langileetatik %10ak baino gehiagok ezin izango dute oporraldia batera hartu. Hortaz, oporrak hartzeko baimenak mugatu ahal izango dira, eta uda–sasoian hartzen badira, ezin izango dira % 20tik gora izan. Hala ere, sekzio edo talde bakoitzeko beharrizanen arabera, ezarritako portzentaia horiek aldatu egin ditzake unitate-buruak.

2.– Beharrezkoa da oporraldi guztiaren eskaera martxoaren 31 baino lehen egitea. Halere, beranduago oporrak hartzeko data aldatu egin daiteke, hilabeteko lehentasunez eskatuz gero.

Ertzain batek oporrak ez baditu ezarritako epean eskatzen, ez du lehentasunik edukiko oporrak hartzeko, beraz, Unitatean libre dauden egunak zehaztuko zaizkio.

3.– Oporrak idatziz eskatu, eman edo ukatuko dira. maiatzaren 10a baino lehen erantzunik jasotzen ez bada, eskatutako opor-egunak onartu egin direla ulertuko da. Erantzuna ezezkoa bada, arrazoiak eman beharko zaizkio eta zein egun har ditzakeen jakinarazi beharko zaio ertzainari.

4.– Lantoki bakoitzean, ertzain bakoitzak hartutako oporren kontrola egingo da. Dena dela, zentru edo unitate guztietako langileei udako oporrak hartzeko aukera emango zaie.

5.– Oporrak apirilaren 15a baino lehen hartu nahi izanez gero, gutxienez 15 egun lehenago eskatu beharko dira, eta astebeteko epean baiezko nahiz ezezkoaren berri eman beharko zaio doakionari.

6.– Orokorrean, oporraldia gutxienez astebetekoa izango da; halere, egun gutxiagoko baimenak ere eman daitezke.

7.– Baimenak ematerakoan oporrak hartzeko eskaerek lehentasuna izango dute, gehiegizko orduak direla-eta egun libreak hartzeko eskaeraren aurrean.

8.– Errefuertzoko astea oporraldia emanda dagoenean zehaztuko da. Oporraldia baino lehenagoko, tarteko edo geroagoko aste libreetan ertzainak ezin izango dira lanera deitu, oso kasu berezietan ez bada. Udan, bi (2) aste -segidan izan gabe- eskatuz gero, haietako baten aurreko edo ondoko aste bat besterik ez da emango.

9.– Sekzio edo talde bereko langileen artean, oporrak hartzeko garaian interes berdinak badaude, lehentasunak honela erabakiko dira:

9.1.– Lehenik, aurreko bi urteetan eskatutako egunetan oporrak hartu ezin izan zituztenek izango dute lehentasuna.

9.2.– Ondoren, aurreko urtean eskatu zuten egunetan oporrik hartzerik izan ez zutenek.

9.3.– Aurreko urtean eskatutako oporren inguruko zehaztasunik ez izanez gero, aurreko urtean oporretarako hartutako egun berak eskatzen ez dituztenek izango dute lehentasuna.

9.4.– Lehentasun eta interes berdinak direnean zozketaz erabakiko da.

10.– Udako eta neguko oporrak batuta, oporraldirako zehaztutako orduak baino gehiago badira, errekuperatu egin beharko dira (indize zuzentzailerik gabe). Ordu horiek unitate-buruak finkatuko ditu, opor-eskaerari erantzuterakoan.

Aitzitik, orduak eskas edo faltan badira, ertzainak berak egingo du eskaera, noiz hartuko dituen esanez, beste oporrekin batera.

11.– Uda-sasoia ekainaren lehenengo astelehenean hasiko da eta irailaren 30ean bukatuko.

12.– Uda-sasoian 2 asteko oporraldia hartu daiteke XL, X edo X-X erakoa, eta uda-sasoian hartzen ez den astea, uda-sasoitik kanpo hartuko da.

13.– Oporraldian zehar, gaixotasun edo istripuren bat izanez gero, oporraldia eten egingo da. Gora-behera horiek iragan ostean, oporraldia betetzeko eskubidea edukiko du. Medikuak egindako alta–agiria aurkeztu beharko du dagokion lantokian.

14.– Zerbitzu-beharrizanak direla-eta, ertzainari opor-egunak aldatu zaizkiola jakinarazten zaionetik oporrak hartzeko egunera arte 15 egun baino gutxiago badaude, aldaketak eragin dizkion gastuen ordaina jasotzeko eskubidea du, aurrez hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztuz gero, Bidai Agentzien Araudiko legeri araupetzailearen arabera.

15.– Era berean, oporraldia hasi eta gero Herrizaingo Sailak edo lantokiko arduradunak oporraldi hori etengo balute, etetze horren ondorioz sortutako gastuak Herrizaingo Sailak berak hartuko lituzke bere gain.

16.– Talde Mugikorreko unitateak edukiko duen oporraldia irizpide hauen arabera zehaztuko da:

1.– Urteko oporren ordu kopurua guztira 172koa izango da.

2.– Urteko oporren orduak, ahal izanez gero, uda-partean hartuko dira, hau da, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean.

3.– Oporraldien zati bat hiru aste jarraian hartuz hartuko da hilabete horietan, erreteneko aste bat eta beste bat lan/entrenamendurako sartu beharko direlarik.

4.– Oporren gainontzeko aldia uda-partetik kanpo hartuko da; egunak jarraian hartu beharko dira, urteko oporraldien guztirako orduak bete arte.

5.– Dena den, uda-parteko oporraldietan hau bermatuko da: da–parteko oporraldietako asteen aurreko, bitarteko edo ondorengo zerbitzurik gabeko aldietan, unitateko kideei ezingo zaie lanerako deirik egin, oso kasu berezietan izan ezik.

6.– Uda-partetik kanpo, oporrak onartzea, ematea edo baimentzea mugatu egin ahal izango da aldi berean oporretan daudenen kopurua unitateko langileen %15etik gorakoa izan ez dadin eta uda-partean %25etik gorakoa izan ez dadin.

Hala ere, unitateko beharren arabera, ehunekoak goratu egin ahal izango ditu Unitateko buruak.

Oporrak hartzeko eskabidea:

1.– Eskabide osoa 1997ko apirilaren 16a baino lehen egin beharko da.

Ez bada epe horretan egiten, lehentasuneko aukera galduko da eta orduan Unitateko buruak zehaztuko ditu opor-egunak.

2.– Lehentasunezko hurrenkera hau izango da:

1.a.– Hiru aste jarraian hartzea.

2.a.– Gainontzekoa.

3.– Oporaldietan bat-egiteak gertatuz gero eta mugatzat jarritako ehunekoa gaindituz gero, hauek edukiko dute lehentasuna:

1.a.– Aurreko urtean, eskatu zituzten opor-egunetan oporrik hartu ez zituztenek.

2.a.– Aurreko urtean hartutako oporren zehaztasunik ez badago, lehentasuna edukiko dute aurreko urteko opor egunekin bat ez datozen egunak eskatzen dituztenek.

3.a.– Zozketa.

II. ATALBURUA

LIZENTZIAK ETA BAIMENAK

20. atala.– Lizentziak eta baimenak.

1.– Itun honen esparruan dauden langileek ordaindutako lizentziak hartzeko eskubidea izango dute, arrazoiak eta denbora, hauek direla: a.– Gaixotasun edo istripuagatiko lizentzia.

b.– Haurdunaldi, erditze eta edoskitzeagatiko lizentzia.

c.– Aitatasunagatiko lizentzia.

d.– Adoptatzeagatiko lizentzia.

e.– Norberaren nahiz ahaideen ezkontzagatiko lizentzia.

f.– Ahaideen gaitz larri edo heriotzagatiko lizentzia.

g.– Ezinbestean bete behar diren herri-mailako edo bakoitzaren eginkizunak betetzeko lizentzia.

h.– Ohiko etxebizitza utzi edo aldatzeagatiko lizentzia.

i.– Bataio eta Jaunartzeetara joateko lizentzia.

j.– Langile edo sindikatuen ordezkatze lanengatiko lizentzia, Euskal Herriko Administrazioak Ertzaintzako funtzionarioentzat araupetutako eran.

2.– Halaber ondoren zehazten diren baimenak ere eman ahal izango dira, horretarako ezartzen diren arauekin batera. Honako hauek dira:

a.– Gorputz, adimen eta zentzumenezko minusbaliatuak edo adinez txikiak zaintzeko baimena.

b.– Lanpostuko eginkizunekin zuzeneko zerikusia duten lanbide hobekuntzarako ikasketak egiteko baimena.

c.– Lanpostuko eginkizunekin zuzeneko zerikusirik ez duten ikasketak egiteko baimena.

d.– Mediku kontsulta, tratamendu eta araketak egiteko baimena.

e.– Zientzia, teknika, lanbide, elkargo, elkarte edo sindikaritzazko gertakarietara joateko baimena.

f.– Norberaren eginbeharretarako baimena.

3.– Baimenak ematea Segurtasun sailburuordeari dagokio, baimena hartzen duen langilea lanean ez egoteak zerbitzuari eraginik ez ekartzeko, beharrezko neurriak hartzearen kaltetan gabe.

4.– Lizentzia eskatzea eskatzailearen eskubide pertsonala denez gero, lizentzien ebazpena ezingo da atzeratu eta ezetsi, beti ataleko buruari jakinarazi egin beharko zaion arren —egoera berezietan izan ezik— eta ondoren justifikatu egin beharko direlarik.

5.– Urteko lanorduak zenbatzerakoan, lizentzia-egun bakoitza benetako lanari dagokion denbora errealekoa izango da. Lizentzia eta baimenak hartzeko bakarrik, urteko egun guztiak laneguntzat joko dira, opor-egunak izan ezik.

6.– Administrazio Autonomoko Itunean lizentzia edo baimenen gai honen inguruan egin daitekeen aldaketa oro Batzorde Parekide Mistoaren aurrean azaldu beharko da, honek proposamena Herrizaingo Sailera eraman dezan eta han onartu ondoren, itun honetan ezar dadin.

Ezkondurik gabeko bikote egonkorrek ezkondutakoen eskubide berak edukiko dituzte, egoera hori egiaztagirien bidez ziurtatu beharko dutelarik.

21. atala.– Lizentzia eta baimenen arteko bateraezintasuna.

Ugatzaldiagatiko etena eta gorputz, adimen eta zentzumenezko minusbaliatuak edo adinez txikiak zaintzeko, lan ordutegia murriztearen artean dagoen bateragarritasunaren kasuan ezik, aurreko atalean adierazitako lizentzia edo baimen bat baino gehiago ezingo dira batera hartu. Legezko oporraldian ezingo da ordaindutako lizentzia edo baimenik hartu.

22. atala.– Lanpostuan birsartzea.

Lizentzia edo baimenaren epea amaitu ondoren, langilea bere lanpostura itzuli beharko da lehenbailehen eta lanera ez etortzea justifikatu beharko du; bestela, diziplina-zigorrari erantzun beharko dio.

23. atala.– Gaixotasun edo istripuengatiko lizentzia.

1.– Ertzainek, gaixoaldia edo istripua dela-eta beren lanak behar bezala ezin badituzte bete, eta hori osasun sorospeneko zerbitzuek egindako bajaz egiaztatzen bada, lizentziarako baimena edukitzeko aukera izango dute mediku-alta jasotzen duten arte, eta Administrazioarekin duten loturak indarrean jarraitzen badu.

2.– Lizentzia horiek Administrazioak kontrolatu ahal izango ditu egokia iruditzen zaion eran. Horretarako:

Administrazioak, enpresako Mediku-zerbitzuak egindako azterketa bidez, enplegatuaren osasun egoera ezagutu, segimendua egin eta egiaztatu ahal izango du, behar duen laguntza emateko eta guztiz eta ahalik eta azkarren osatzeko. Aldi baterako lanerako ezintasuna duten langileek, lehenengo egunetik empresako Mediku-zerbitzuak deituz gero bertara joan beharra daukate, desplazamenduagatiko gastuak ordaintzeko eskubidearen kaltetan gabe. ALE egoerako 21. egunetik aurrera, inolako arrazoirik eman gabe kontsulta horietara azaldu ezean, osagarrizko ekonomia-laguntzak gal ditzake, doakionari aldez aurretik idatziz entzunaldia eginda.

3.– Aldi baterako lanerako ezintasuna gaixotasun edo istripu baten ondorioz badator, langileek beren lansariaren %100a jasoko dute 12 hilabetez. Epealdi hori 6 hilabetez luzatu ahal izango da epe horretan langileari alta eman ahal diotela aurreikusten bada. Behin 12 hilabete igarota, denbora-osagarria luzatzeko beharrezkoa izango da bajaren adierazpen agiriarekin batera mediku-txosten bat aurkeztea, non doakionaren ondoezak eta lanerako ezintasuna zehaztearekin batera, ondorengo sei hilabeteko epean osatuta egongo daitekeela ere adieraziko duen.

Aurreko lerroaldian aipatutako mediku-txostena Osasun Zerbitzu Publikoari dagokion medizu-zerbitzuek formalizatuko dute. Baja lan-istripu edo lan-gaisotasunaren ondorioz hartutakoa bada, mediku-txostena lan-istripu eta lan-gaisotasunetarako Mutuak formalizatuko du.

Salbuspen gisa, 18 hilabeteko gehienezko epealdia amaitu ondoren, eta epe horretan funtzionarioak Ezintasun Iraunkorraren mailarako eskaria egin badu, aurreko lerroaldian ezarritako diru-kopurua jasotzeko eskubidea izango du. Eskubide hori Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ebazpenean ezartzen diren Ezintasun Iraunkorraren ekonomia–ondorioen aurreko egunerarte luzatuko da.

4.– 1998an zehar ertzainen artean ematen den lan–absentismoari buruzko ikerlan bat egingo da. Lan horretan, gaixotasun edo istripuetatik eratorritako lanera ez agertzeko arrazoiak aztertuko dira absentismoa gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izateko.

5.– Gaixotasun edo istripuagatiko lizentzia-aldian zehar, langileak bere kontura edo beste norbaitentzat lanik egiten badu, aurreko idazatian ezarritako diru-kopurua jasotzeko eskubidea galdu egingo du eta arrazoi horregatik oker jasotako diru kopurua hilabeteko epean itzuli egin beharko dio Administrazioari, diziplina–espedientea egitearen kaltetan gabe.

6.– Gaixotasun edo istripu-aldia behar bezalako arrazoirik gabe luzatzen duen langileak, beste erantzukizun batzuez gain, diziplina erantzukizuna izango du, besteak beste, eta bigarren idazatian ezarritako diru-kopurua jasotzeko eskubidea galduko du.

24. atala.– Haurdunaldi, erditze eta edoskitzeagatiko lizentzia.

1.– Zerbitzu aktiboan jarraitzea aukeratuz gero, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko emakume langileek haurdunaldi eta erditzeagatik dagokien lizentzia gozatzeko eskubidea dute, 17 astetara mugatutako iraupenez, edo 19 astetara bizkiak izaten badira; denbora hori doakionak nahi bezala goza ahal izango du, beti ere, sei hilabete erditze-egunaren ondoren berehala hartu beharko direla. Ama hilko balitz aitak erabili ahal izango lituzke egun horiek seme-alaba zaintzeko. Lizentzia aldi guztia amaitu ondoren, emakume langileak bere lana normaltasunez egitea galerazten dion koadro klinikoa badauka, amatasunagatiko baja hartuko du, horretarako behar diren izapideak bete ondoren.

Bai amak eta bai aitak lan egiten badute, amak amatasunagatiko baimena hastean, aitak ere lizentziaren azken lau asteak hartzea izango du, beti ere aste horiek etenik gabe eta baimenaldiaren amaieran hartzen badira, aitak baimen hori hartzerakoan ama lanera itzultzeak bere osasunerako kaltea suposatzen duen kasuetan izan ezik.

2.– Era berean, emakume langileak lanaldia ordubetez laburtzeko eskubidea du; denbora hori lanaldiaren hasieran edo amaieran egin daiteke 10 hilabete baino gutxiagoko seme-alabari titia edo biberoia emateko. Biberoia emateko, lanaldia laburtzeko eskubidea aitak ere erabil dezake, honek eskatu eta arrazoitu ondoren. Ama langilea dela eta lizentzia gozatzeari uko egiten diola edo lizentziaz ezin dela baliatu erakutsi beharko du.

Emakume langileak aukeran edukiko du aurreko idazatian adierazten den lizentziaz baliatzea edo haurdunaldi, erditze eta edoskitzeagatiko lizentziengatik dagozkion egunak metatuz ateratzen den denboraldiaz baliatzea.

Langileak hamar hilabeteko baino gutxiagoko seme-alabaren edoskitzeagatik ematen diren orduak metatu egin ditzake benetako laneko hamalau egunetan.

1.– Erditze kasuan aitak hiru egun jarraian hartzeko lizentzia izango du jaiotze-egunetik hasita. Larunbat, igande eta jaiegunak ez dira honetarako kontatuko, ertzainak egun horietan lan egin behar badu eta egunak hartzea erabakitzen ez badu, behintzat.

2.– Erditzean amak edo umeak arazorik edukitzen badute, edo aitaren ohiko etxebizitzatik 150 km baino gehiagora gertatzen bada erditzea, kasu bietan bi lanegun gehiago hartzeko eskubidea edukiko du. Amaren kuadro-klinikoan arazotzat joko da zesarea.

26. atala.– Adoptatzeagatiko lizentzia.

Adoptatzerakoan, langileak, aita zein ama izan, umea administratiboki edo judizialki etxean hartzen duten egunetik edo erabaki judizial bidez adopzioa gauzatzen den egunetik hasi eta, dena dela, umea etxeratzen den egunetik hasi eta 16 asteko lizentzia edukiko adoptatutako haurra 9 hilabetetik beherakoa bada, eta eta 6 astekoa 9 hilabete baino gehiago baina 5 urte baino gutxiago baditu. Horretarako beharrezkoa izango da beste edozelako ordaindutako lanei uztea. Lizentziaren egunak aita eta amaren artean banatu daitezke, beti ere, bien artean, kasuan kasuko, 16 aste edo 6 asteko muga hori gainditu gabe.

Lizentzia hau hartuko duen langileak agiri bidez egiaztatu beharko du bere ezkontideak edo lagun minak uko egiten diola lizentzia honi, hau ere funtzionarioa edo langilea bada.

27. atala.– Norberaren edo ahaideen ezkontzagatiko lizentzia.

1.– Norberaren ezkontzagatik langileak 20 eguneko lizentzia edukiko du eta ezkontza ospatu baino lehenago edo geroago hartu ahal izango du, ezkontz-eguna epealdi horren barne delarik.

Lizentzia hau oporraldiarekin, aurretik nahiz atzetik, lotu daiteke, 15 egun aurretik zerbitzuko buruari adierazi beharko zaiola. Horrek emango du baimena, zerbitzuari kalterik ez zaiola egiten eta oporrei buruzko arauak betetzen direla uste badu.

2.– Ezkondu gabe, elkarbizitza egonkor bati (ezkontzarik gabeko elkarketak) ekiten dioten bikoteek ere lizentzia hori hartzeko eskubidea dute. Horretarako, bikote hori bizi den udalerriko udalak egindako elkarbizitze-egiaztagiria edo Elkarketa Zibilen Udal Erregistroko egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Akordio honek indarra hartzen duenez geroztik elkarrekin bizitzen hasi diren funtzionarioak bakarrik balia daitezke lizentzia honetaz.

Lizentzia hau berriz hartzeko, aurrekoaren ondoren sei urte pasa beharko dira, eta ez da emango, bi kideak berak baldin badira.

Ezkondu gabeko bikotea bada, egiaztagirian ageri den data lizentziaren epealdiaren barruan sartuko da.

3.– Ezkontza ertzainaren guraso, aita-amaginarreba, neba-arreba, suhi-errain, seme-alaba, iloba edo aiton-amonena denean egun bateko lizentzia edukiko du ospakizun egunean. Ertzainaren etxebizitzatik 150 km baino urrunago ospatzen bada hiru egun izango ditu.

28. atala.– Ahaideen gaitz larri edo heriotzagatiko lizentzia.

1.– Ertzaintzako funtzionarioek kasu hauetan honako eskubide hauek dituzte:

a.– Ertzainaren guraso, aita-amaginarreba, anai-arreba, koinatu-koinata, iloba edo aiton-amonaren heriotzagatik hiru (3) eguneko lizentzia, gertatu eta segidan hartu beharrekoa. Hildakoa seme-alaba, senar-emazte edo lagun mina bada, bost egun izango dira, heriotza gertatu ondoko 10 egunen barruan hartu beharko direnak.

b.– Ertzainaren guraso, aita-amaginarreba, anai-arreba, koinatu-koinata, iloba edo aiton-amonaren justifikatutako gaitz larriagatik 2 eguneko lizentzia —jarraian hartzekoak edo ez— gaixotasuna hartzen denetik hamabost egunen barruan hartzekoak, gaixoa ospitalean dagoen bitartean. Lizentziarako arrazoia ezingo da desbideratu, hau da, lizentzia ez da atseden hartzeko, gaixoa zaintzeko baizik. Gaixo dagoena seme–alaba, senar-emazte edo lagun mina bada, lizentzia bost egunekoa izango da, epea aurreko kasuko bera izango delarik.

2.– Aurreko puntuan jasotako ahaideen justifikatutako gaitz larriaren kasuetan, langileak epealdi berdineko beste lizentzia bat hartzeko eskubidea edukiko du, lehenengo lizentzia amaitzen denetik 30 egun pasatu ondoren, baldin eta lehenengo lizentziarako egon ziren arrazoiak iraunez gero.

3.– Aurrekoen ondorioetarako, gaitz larritzat joko dira 48 ordutik gorako ospitaleratzeak.

4.– Egun bakarra hartu ahal izango da seme-alaba, senar-emazte edo lagun minari ebakuntzaren bat egin behar badiote, nahiz eta horretarako ospitalizatu beharrik ez izan.

29. atala.– Ezinbestean bete behar diren herri-mailako edo bakoitzaren eginkizunak betetzeko lizentzia.

1.– Langileek ezinbestean bete behar diren herri-mailako edo bakoitzaren eginkizunak betetzeko behar duten beste denbora izango dute, beti ere lanordutik kanpo egiterik ez badago.

2.– Dena dela, itunearen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira ezinbestean bete behar diren herri-mailako edo bakoitzaren eginkizuntzat: a) Epaitegi, komisaldegi, gobernu zibil edo militarreko zitazioak, militar eta arma-ikuskapena, NAN, pasaporte, egiaztagiri eta erroldaratzeak erakunde ofizialetan. Eskribautza mailako eginkizun eta izapideak ezinbestean bete behar diren herri-mailako edo bakoitzaren eginkizuntzat hartuko dira atal honetako ondorioetarako, baldin eta interesatuak joan behar duen eguna eskribauak jarri duela argi eta garbi badago.

b) Minusbalio psikiko nahiz fisikoren bat duen odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko 2. mailara arteko ahaideari laguntzea, bere egoeraz izapide puntualak egitera.

c) Gida-agiria ateratzeko azterketa.

3.1.– Ertzaina izateagatik, epaiketetara joan behar izanez gero, edota azalpena edo antzekotarako deiak jasoz gero, lizentzia bost ordukoa izango da — behar bezala ziurtatuz gero, gehiago ere har daitezke—, baldin eta egun libreetan gertatzen bada.

Baldin eta epaiketako eginkizun edo izapideak, egutegia aplikatzearen ondorioz gaueko txanda egin ondorengo egunean badira eta eguna aldatzeko aukerarik ez badago, gau-txanda horri dagokion lizentzia eskatu ahal izango du. Lizentzia egun horiek urteko lanorduak zenbatzerakoan benetako bost ordu bezala hartuko dira; behar bezala ziurtatuz gero, luzatzeko aukera ere izango da.

3.2.– Benetako lanegunetan eta lanordu garaia suertatuko balitz, 1. idazatia aplikatuko litzateke. Eta lanorduetatik kanpo izanez gero, hura betetzeko behar den denbora lanegunaren luzapentzat hartuko da.

30. atala.– Ohiko etxebizitza utzi edo aldatzeagatiko lizentzia.

Langileak bere ohiko etxebizitza utzi edo aldatzeagatik 2 laneguneko baimena izango du. Hori erroldaratze-egiaztagiri edo alokairu-kontratu pribatua edo erosketa-kontratu batez ziurtatu beharko du. Lizentzia erroldatze-egunetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan hartuko da.

31. atala.– Bataio eta jaunartzeagatiko lizentzia.

Seme-alaba edo biloben bataio edo jaunartzeagatik, aitak eta amak eta aitona-amonek gertakizun egunerako egun bateko lizentzia izateko eskubidea dute, beti ere, egun hori laneguna bada.

32. atala.– Gorputz, adimen eta zentzumenez minusbaliatuak edo adinez txikiak zaintzeko baimena.

Langileak, legez jagon beharragatik, sei urte baino gutxiagoko haurrik edo ordaindutako lanik egiten ez duen gorputz, adimen nahiz zentzumenezko minusbaliaturik baldin badauka bere kontura edo gaixotasun larri eta iraunkorra edukita, berekin bizi den odolkidetasunezko 2. mailara arteko ahaiderik baldin badauka, laneguna murrizteko baimena eskatu ahal izango du. Murrizketa hori lanegunaren heren edo erdikoa izango da; lansariaren atal guztiak proportzio horretan murriztuko zaizkio.

Baimena eskatzen duen ertzainak murriztapen hori zein orduri aplikatuko zaion adierazi beharko du. Aplikazio hori ukatzerik ez dago, zerbitzuko premiarik agertzen ez den bitartean.

33. atala.– Betetzen diren funtzio edo lanpostuko eginkizunekin zuzeneko zerikusia duten lanbide hobekuntzarako

ikasketak egiteko baimena.

1.– Euskal Autonomi Elkartean zein Estatuko gainerako beste lurraldeetan dauden prestakuntzarako ikastegi ofizialetan onartuak izan diren langileei baimena eman ahal izango zaie lanpostuko eginkizunekin zuzeneko zerikusia duten lanbide hobekuntzarako ikasketak egiteko.

2.– Aipatu ikastaroetara joan ahal izateko onartu izana egiaztatu beharko da eta Segurtasun Sailordetzaren baimena izan beharko da nahitaez.

3.– Baimen honen epealdia ezin izango da ikasturteari dagokiona baino luzeagoa izan.

4.– Ikastaroak Poliziaren Ikastegiak bere programazioaren barruan antolatutako edo berarekin hitzartutakoak badira, ikastaro horietarako lizentzia ordaindu egingo zaio, eta lizentzia hori duen bitartean, urteko lanaldia betetzeari dagokionez, irizpide hauek erabiliko dira:

a.– Ikastaroen iraupena astea baino luzeagoa ez denean, orduen kontaketa egiteko, idazpuru honen lehenengo atalburuan ezarritako irizpideei jarraituko zaie.

b.– Ikastaroen iraupena astea baino luzeagoa denean, eskola-ordu bakoitzeko 7 ordu kontatuko dira. Kontaketa horrek funtzionario bakoitzaren oinarrizko egutegia ez badu gainditzen, azkenekoz esandakoa aplikatuko da.

34. atala.– Betetzen diren funtzio edo lanpostuko eginkizunekin zuzeneko zerikusirik ez duten ikasketak egiteko baimena.

Langileek lanpostuko eginkizunekin zuzeneko zerikusirik ez duten ikasketak egiterakoan, behar besteko baimena izango dute ikastetxe ofizial edo homologatuetan azterketak egiteko eta azterketa bakoitzeko, deialdi arrunt zein berezia izan, egun bat emango zaie. Egiaztagiria aurkeztu beharko dute beti. Azterketa egunaren aurreko gauean langileak gaueko txanda egin behar izatea gertatuz gero, gaueko txanda hori ez egiteko baimena izango du. Azterketa-tokia egilearen etxebizitzatik 150 km baino urrunago badago, baimena bi egunez luzatuko da. Baimen hau ordaindu egingo da.

35. atala.– Mediku kontsulta, tratamendu eta azterketak egiteko baimena.

Langileek eskubidea dute lanegun barruan mediku kontsulta, tratamendu eta azterketak egitera joateko baimena izateko, horietara joan izana ziurtatuta egonez gero eta zentru horietan bestelako kontsulta ordurik ez bada langileak lanordutik kanpo joan ahal izateko.

Iraupena, orokorrean, lau ordukoa izango da gehienez, kasu berezietan izan ezik, zeinetan behar den moduan egiaztatu beharko den. Baimena lehentasunez eskatzen bada, langileak egun osoa har dezake, lau ordu zenbatuko zaizkiola baimen gisa.

Baimen hori ordaindu egingo da.

36. atala.– Sindikatu-izaerako talde-ekitaldietara joateko baimena.

1.– Langileei baimena eman ahal izango zaie sindikatu-izaerako talte-ekitaldietara joateko. Horretarako, zerbitzuko beharrak hartuko dira kontutan eta Segurtasun Sailordetzaren baimena eduki beharko da aldez aurretik.

2.– Baimena ertzainaren ekimenez eskatzen bada, ez da inolako kalte-ordainik emango, kontzeptu bategatik ere ez, ez dieta, bidaia, egonaldi edo izena emateagatik ere, interesatuaren kontura izango dira. Baimen hau ordaindu egingo da.

37. atala.– Norberaren eginbeharretarako baimena.

1.– Ertzaintzan lan egiten duten langileek norbere eginbeharretarako baimena eskatu ahal izango dute. Ez da ordainduko eta metatuz, ezingo da izan bi urtetan hiru hilabete baino luzeagoa.

Baimena ikasketa ofizialak burutzeko eskatzen denean, dena batera eta urtean hiru hilabete jarraian hartzeko baimenak eman daitezke.

2.– Baimen hau ematea Zerbitzuko beharren menpean egongo da. 3.– Baimen hau ezin zaie praktikatan dauden ertzainei eman. 4.– Baimen honen iraupenak oporraldia murriztuko du proportzionalki.

5.– Lizentzia eta baimenen markoan azaltzen ez diren norbere beharrengatik, ertzain batek egun libre bat hartu nahi badu, unitate-buruak aztertuko du zerbitzuan eragozpenik sortzen duen ala ez, eta baimena ematerakoan, bertan adieraziko du zein egunetan errekuperatuko duen, edo beste ertzain batekin trukaketa egiteko baimena emango dio. Dena dela, lanegunen artean ezarririko atsedenaldiak (12 ordukoak) kontuan izan beharko dira. Honegatik ez da oporraldian murrizketarik egingo.

III. IDAZPURUA

ERTZAINTZAREN LANSARIEI BURUZ

I. ATALBURUA

ARAU OROKORRAK

38. atala.– 1.– 1997rako Akordio honen esparruan sartzen diren langileen lansariak Ertzaintzako funtzionarioen lansariei buruzko abenduaren 16ko 298/1997 Dekretua eta berori garatuz burutu eta onartuko den Herrizaingo sailburuaren Aginduaren ondorioz etorriko dira.

Ertzaintzaren egitura finkatzen duen Herrizaingo sailburuaren 1997ko uztailaren 28ko Aginduaren aldibaterako xedapenarekin bat (abuztuaren 8ko EHAA, 150 zk.)1997rako finkatutako lanpostuen egiturari dagokionez, Ertzaintzako funtzionarioen 1997ko lansarien egokitzapena Ertzaintzaren egiturako dibisio, unitate, sail, talde, eta zerbitzuetan Ertzaintzako efektiboen banaketa onartzeko den Herrizaingo sailburuaren 1997ko urriaren 30eko Aginduan (azaroaren 6ko EHAA, 213 zk), finkatutako lanpostu egituraren arabera egingo da.

Horretako, Herrizaingo sailburuak Kidegoko egiturako plazen baliokideak zein diren zehaztuko ditu:

3.– Ertzaintzako funtzionarioen lansarien egokitzapenak, atal honen 1. puntuan ezarritakoaren arabera egingo denak, 1997ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Horrela bada, lanaldi etenagatiko plusa esleituta duten lanpostuek, GJT (Gau, jai eta txanda) plusa esleituta duten lanpostutzat hartuko dira.

Era berean, efektiboen banaketa onartzeko Aginduan (azaroaren 6ko EHAA, 213 zk.) agertzen diren lanpostu batzuk bi kategoriatara zabalik dauden; kasu horietan, gorengo kategoriako osagarri berezi orokorra aplikatuko zaie.

Musika-bandako zuzendari- eta musikari-lanpostuek ere, osagarri berezi orokorra izango dute, lehenengoak 1.708.000 PTAkoa, eta bigarrenek 1.524.000 PTAkoa.

4.– Aintzinatasunagatik honakook izango dira 1997rako lansarien zenbatekoak:

GRUPO A 6.381

GRUPO B 5.168

GRUPO C 4.635

GRUPO D 3.724

5.– 1998rako lansariak, 1997koak bezalakoak izango dira 2,1 puntu erantsita.

6.– 1998ko 1. eta 2. mailako euskarako plusak egungo zenbatekoaren laurdenean (1/4) irentsiko dira 1998, 1999 eta 2000. urteetan, 2001eko urtarrilaren 1ean desagertzen diren arte.

7.– Ordainketa-kontzeptu guztiak 14 hilabetetan banatuko dira,O.B.S (Osagarri berezi singularra)izan ezik; azken hau 12 hilabetean banatuko da.

39. atala.– Zerbitzu-eginkizuna.

1.– Zerbitzu-eginkizunak Poliziari buruzko Legearen 72. atalean ezarritakoak izango dira.

2.– Derrigorrezko zerbitzu-eginkizunek bakarrik emango dute ekonomia-konpentsaziorako eskubidea eta Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituenak izango dira.

3.– Derrigorrezko zerbitzu-eginkizun bat lanpostu huts bat betetzeko ematen bada eta lanpostu horretako soldata jatorrizkoa baino apalagoa bada, langileak jabetzan duen lanpostuari dagozkion ordainketak jasoko ditu.

4.– Herrizaingo Sailak Batzorde Parekide Mistoari, batzordeko kideek eskatuz gero, zerbitzu-eginkizunen inguruko alderdien berri emango dio, besteak beste: unitate berrietako lanpostuak betetzeko oinarriak, lehendik zeuden unitateetan sortzen diren lanpostu berriak, horietan jarduteko behar diren merituak, etab.

II. ATALBURUA

AURREIKUSPEN SOZIALA

40. atala.– Bigarren iharduera, adinagatik.

Euskal Herriko Ertzaintzako funtzionarioek lanerako adina betetakoan bigarren iharduerako egoerara pasa daitezke Eusko Legebiltzarreko Legeak maila bakoitzerako zehazten duen moduan.

Gaur egun oraindik gai horri buruz ezer arauturik ez egon arren, Ekonomia-Fondo bat sortu beharra ikusten da, sortuko den egoera berriari era ordenatu batean erantzuteko eta administrazio-egoera horretara pasako diren ertzainei ordainsaria emateko.

Hori dela eta, 1998an hasiera batean 300.000.000 PTAko fondoa sortzeko konpromezua hartzen da. Bere funtzionatzeko sistema Sindikatuei eta Mahai Parekideari aurrez eskatuko zaien txosten batean finkatuko da.

IV. IDAZPURUA

LAN-OSASUNA

41. atala.– Lan-Osasuneko Batzordea.

Lan-osasunerako jokabide egokia hartu, horri eutsi eta hobetzeko eta kontutan hartuz Herrizaingo Sailaren menpe dauden Ertzaintzaren zentruek dituzten lan-baldintzak, beharrezkoa da Lan-Osasuneko Batzorde bakarra eratzea.

Lautik zortzira kide eduki ditzake batzordeak. Ertzaintzak ordezkotzarik handiena duten sindikatuek eta eta Herrizaingo Sailak izendatuko dituzte, erdi bana.

Lehendakaria eta idazkaria Herrizaingo Saileko ordezkarien artean aukeratuko dira.

42. atala.– Batzordeak horretan eman behar duen denbora.

Batzordeak eginkizunetan emandako denbora guztia, ondorio guztietarako, lanordu arrunten barruan sartuko da, jarduera horretarako hitzartutako sistemaren arabera. Dena dela, denbora horil erabiltzeko baimena eman beharko du unitateko buruak.

43. atala.– Batzordearen eginkizunak eta helburuak.

Lan-Osasuneko Batzordeak bere eginkizuna eguneroko lana eginez beteko du eta bere helburuak honako hauek izango dira:

1.– Azterketa lana, laneko istripuez nahiz gaixotasunez. bai Laneko istripu eta gaixotasunak aztertzeko lana. Lan horren bidez ondorengo helburu hauek lortu nahi dira:

a.– Arrisku-iturburu nagusiak zeintzuk diren eta nondik datozen jakitea (istripu gehienekin ustez zerikusia duten makina, tresna eta langaiak eta istripu gehienak zer lanetan izaten diren adieraziz).

b.– Ertzaintzan, lanen arabera izaten diren gaixotasun eta istripuen izaera eta garrantzia ezagutzea.

c.– Tresneriaren eta langaien azterketa egiteko zenbaterainoko beharra dagoen adieraztea.

d.– Ekintzen Antolakuntza ezegokia edota zaharturik gelditu diren prozesuak eta ihardupideak erabiltzeagatik sortzen diren arriskuak ezagutzea.

e.– Langileek dituzten ohitura txarrak ezagutzea, horiek zuzentzeko.

f.– Segurtasun neurrien ondorioen etengabeko azterketen bidez, segurtasun egitarauaren aurrerapenaren azterketa objetiboa egitea.

g.– Ertzaintzaren espezialitate edo funtzio bakoitzerako mediku–azterketa bereziak proposatzea; mediku-azterketa horiek lanorduen barruan egingo dira.

2.– Gaurkotze-lana: argitaratzen diren lan-osasunerako neurrien, tekniken eta arauen berri xehetasun guztiekin eman beharko da.

Eginkizun, hauek egin beharko dituzte:

a.– Administrazioaren aldizkako txostenak, eta lan-osasunaren arloan Eusko Jaurlaritzak egiten dituen gomendioak aztertu eta horien ardura izatea.

b.– Estatistiken eta indizeen berri emango duten aldizkarien eta aldizkako informazio-sistemen sorrera bultzatzea.

3.– Informazio-lana: lan hori lantalde, azpi-lantalde eta jagoleen proposamenaren bidez egingo da eta beraiek burutuko dute. Ondorengo ekintza hauen berri emango dute, ahal dutenean behintzat:

a.– Zabalkunderako bilerak egitea.

b.– Segurtasuna bultzatzea.

c.– Kartelak eta erakusketak.

d.– Arreta egitarau batera zuzentzeko egiten diren ekintza trinkoak.

e.– Ikastaroak eta frogak.

4.– Lan-osasuneko Batzordeak araudi bat antolatuko du Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea oinarri hartuta.

egitea.

1.– Bisualizazio pantailekin lan egin behar izaten duten langileek eskubidea edukiko dute lan horretan hastean mediku azterketa bat egiteko eta gero urtero aldizkako mediku arakaketa bat egiteko. Azterketa horretan arreta berezia hartuko da begietako, aparailu motorreko eta psikologia arazoak antzemateko.

2.– Lan-Osasuneko Batzordeak Bisualizaio Pantailez baliatu behar duten lanpostuen egoera zainduko du, bereziki ezaugarri ergonomikoak (pantailak non kokatuta dauden, mahaiak eta aulkiak nolakoak diren...) eta haien baldintza anbientalak (argia, egurasketa eta ozentasuna) nolakoak diren.

3.– Pantailekin lan egiteagatik sintomaren bat agertzen bada, lanpostuaren ikerketa berezi bat egingo da, eta baita mediku azterketa bat ere. 4.– Lana oso-osoan bisualizazio pantailak erabiliz egiten baldin bada, lanpostu hori zehatz-mehatz aztertuko da eta, Lan-Osasuneko Batzordeak txostena egin ondoren, behar diren neurri zuzentzaileak ezarriko dira, horien artean atseden hartzea eta eginkizunez aldatzea. Batzordeak eratu eta hilabeteko epean, batzorde horiek azterketan ateratako emaitzak ikertu beharko dituzte eta hori egiteko egitasmoa burutu.

Dena dela, Lan-Osasuneko Batzordeari dagokio segimendua eta kontrola egitea, aurreko idazatietan esandakoa betetzen den ikusteko.

V. IDAZPURUA

EUSKALDUNTZE ETA ALFABETATZEA

prozesuari dagokionez ekainaren 10eko 133/1997 Dekretua —uztailaren 8ko 170/1997 Dekretuaren bidez hutsen zuzenketa egin zen— aplikatuko da. Aipaturiko Dekretu horren xedea honako hau da: Ertzain guztiek beren eginkizunetarako behar duten euskara-maila lortzeko plan bat onartzea, Euskal herritar guztien hizkuntz eskubideak normaltasunez errespetatu ahal izan ditzaten.

VI. IDAZPURUA

LEGE-AHOLKULARITZA

46. atala.– Lege-Aholkularitza.

1.– Herrizaingo Sailak ertzainei lege-aholkularitza emango du, beti ere, haiek ertzain moduan eta dagokien funtziotan badihardute, nahiz eta eskatutako lege aholkua lanorduetatik kanpoko jokabideren bati buruzkoa izan.

2.– Lege-aholkularitzaren helburua eraginkorra izan dadin, Herrizaingo Sailak arlo horretan emandako barne-arauak, nahiz horiek garatzeko ematen dituenak aplikatuko dira. Adibidez 003 zenbakizko PAVean, «Delitoa edo arau haustea egin izana leporatzen zaien Ertzaintzako kideak defendatzeko artezpide praktikoak», adierazitakoa.

VII. IDAZPURUA

KIROL-LAGUNTZA

47. atala.– 1.– Herrizaingo Sailak Euskal Autonomi Elkarteko udalekin hitz egiteko konpromezua hartzen du, herri horietako kiroldegiak erabili ahal izateko eta, horrela, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzako kideek forma fisikoa mantendu dezaten.

2.– Herrizaingo Sailak helburu horrekin, udal kiroldegiei dagokien urteko kuotaren %70eko dirulaguntza emango du, beti ere, ertzainaren bazkide-kuota norbanakoena bada.

Halaber, Herrizaingo Sailak ehuneko berean, beste diru zenbateko bat emango du, udal kiroldegietako urteko kuotaren batazbestekoaren parekoa, udal kiroldegirik ez dagoen herrietan kiroldegi pribatuetara joan beharrak dakartzan gastuei aurre egiteko.

Ertzaina talde-kuota baten barnean badago, erabakitako dirulaguntzaren %70a, proportzioz kasuan kasuko ertzainari dagokion kuota-zatiari aplikatuko zaio, guzti hori talde–kuota norbanako kuotaren berdina ez denean, zeren kasu horretan, aurreko lerroaldean ezarritakoa aplikatuko da.

POLIZIARI BURUZKO LEGEAREN 103. atala.

NEGOZIAZIO-MAHAIA

Aipatutako atalean ezarritako aferen inguruan aritzeko, bi aldeek mahai hau iraunkorra izan dadin nahi dute eta orain dagoen moduan osaturik geldituko da.

I. ERANSKINA

Uniformea emateko sistema.

A) Sistema hau Herritarren Segurtasuneko Unitate uniformatu guztietan aplikatu daiteke. Sistema honen arabera, ertzain bakoitzari bere zereginetan oinarrituta emango zaio jantzi-sorta. Jantziak eta kopuruak ondoko eraskinean adierazten dira.

Ertzainak bere ohiko lana betetzeko eskuratzen duen jantzi–sorta nahikotzat jotzen da beti, bere lanpostuaren arabera. Gainera, kontutan izan behar da, ertzain askok urteetan zehar emandako jantzi sailtxoa pilatuta dutela. Hitzarmen Kolektiboetan azaltzen diren urteroko lote eta kadentzien arabera kendu egiten da jantziak ematea, eta ordez, ondoren aipatzen diren artikuluak, behar diren beste, entregatuko dira:

1.– Polizi lanetan ari dela, ertzainari ustekabean jantzia hautsi bazaio, eta urratua ez bada.

2.– Jantziak koipez, odolez, azidoz edo beste zerbaitez zikindu bazaio, eta mantxak, normalean etxeetan erabili ohi diren produktuez garbitzerik ez dagoenean.

3.– Taila Ertzainaren egungo gorpuzkerarekin bat ez datorrenean.

4.– Erabileraren erabileraz, jantzia nabarmenki hondatu denean.

5.– Modeloa aldatu denean edo uniformeari pieza berriren bat erantsi zaionean.

6.– Jantzia egiterakoan egindako akatsak direnean.

7.– Uniformearen pieza edo osagarriren bat galdu denean, polizi–buruak aurrez txosten eta oniritzi eman ondoren.

8.– Ertzain eskatzailearen haurdunaldiagatik denean.

9.– Galoi edo sorbalda-babesak, mailaz aldatzeagatik edo praktiketan, ordezko edo gaitu izendatzeagatik denean.

10.– Aldi baten buruan, berriro lanean hasten denean.

11.– Batzorde Parekideak aztertu eta baloratu beharreko beste arrazoiengatik denean.

1. eta 6. puntuetan ageri diren kasuetan, jantzia berritzeko ordurarte erabilitakoa itzuli egin beharko da.

PROZEDURA

Herrizaingo Sailak ofizioz emango die, ertzaintzako kide berriei, euren zereginaren arabera, jantzi-sorta bana.

Jantzi-sortari jantzi berriren bat gaineratu edo sortako jantziren bat aldatuz gero ere, jantzi berria ematea ofizioz egingo da.

Bestelako kasuetan, ertzain eskatzaileak eskaera-orria bete eta ELATeko buruari bidali beharko dio. Honek, aztertu ondoren eta tailak egiaztatu ondoren, Biltegi Nagusira bidaliko du eskaera. Gero, barruko postaz iritsaraziko zaio eskatutakoa eskatzaileari.

Eskatzaileak jantzia egiaztatu eta jaso duelako agiria izenpetu ondoren, ELATeko buruak dagokion jantzia emango dio. Kasuak hala eskatzen duenean, eskatzaileak jantzi berdina entregatu beharko du berria hartu aurretik.

Ertzainek erabili gabe izan ditzaketen jantziei -zahartu direlako, taila desegokiak direlako edo gortetzeko tokirik ez dutelako- irtenbidea ematearren, jantzi horiek bildu eta erreziklatzeko prozedura bat antolatuko da, baldin eta entregatu nahi badituzte.

B) Uniformea ez den jantziagatiko ordaina.

Urtean sei hilabate baino aldi luzeagoz, lanean aritzeko normalean uniformea ez den jantzi mota bat erabiltzea behar duten langileei eta krimena edo jokua ikertzen aritzen direnei Administrazioak, urtero eta behin bakarrik, 47.000 PTA emango dizkie, eskolta zerbitzukoei izan ezik.

ERTZAINAREN OINARRIZKO JANTZIAK

KONTZEPTUA KOPURUA

PRAKA URDINAK. GIZONEZKOA (Negua) 1

PRAKA URDINAK. GIZONEZKOA (Uda) 1

PRAKA URDINAK. EMAKUMEZKOA

PRAKA-GONA. EMAKUMEZKOA 1

ANORAK GORRIA. GIZON-EMAK. 1

GOMAZKO ZOLADUN ZAPATAK. GIZON. PARE 1

PHILIPS ZOLADUN ZAPATAK. GIZON. PARE 1

GOMAZKO ZOLADUN ZAPATAK. EMAK. PARE 1

PHILIPS ZOLADUN ZAPATAK. EMAK. PARE 1

BOTA LUZEA. GIZON-EMAK. PARE 1

ALKONDARA URDINA ML. GIZON-EMAK. 3

ALKONDARA URDINA MC. GIZON-EMAK. 3

TXAPELA EZKUTUDUNA. GIZON. 2

TXAPELA EZKUTUDUNA. EMAK. 2

GERRIKO BELTZA. GIZON-EMAK. 1

LARRUZKO ESKULARRU BELTZA. GIZON-EMAK. PARE 1

JERTSE GORRIA. GIZON-EMAK. (Negua) 1

JERTSE GORRIA. GIZON-EMAK. (Uda) 1

TXAKETA GORRIA. GIZON-EMAK. 1

ISTILUEN AURKAKO KASKOA. GIZON-EMAK. 1

TRAJE-ZIRA. BI PIEZA. GIZON-EMAK. 1

BABES ZURIA. GIZON-EMAK. 1

LARRUZKO BABES-UHALA. GIZON-EMAK. 1

KATIUSKAK. GIZON-EMAK. 1

LARRUZKO GERRIKO ZURIA. GIZON-EMAK. 1

BETEGAILU ZORROA. ZURIA. GIZON-EMAK. 1

ESKU-BURDIN-ZORROA. ZURIA. GIZON-EMAK. 1

PISTOLA-ZORROA. ZURIA. GIZON-EMAK. 1

AEROSOL-ZORROA. ZURIA. GIZON-EMAK. 1

TAHALI BABESERAKO. ZURIA. GIZON-EMAK. 1

PASADOREDUN BELARRIA. GIZON-EMAK. 1

TORLOJOAK GERRIKORAKO. GIZON-EMAK. 6

PISTOLARI EUSTEKO GOMA. GIZON EMAK. 1

BANDOLERA PISTOLARENTZAT. GIZON-EMAK. 1

PLAS. BARRUKIDUN SORBALDA BABESA. GIZON-EMAK. 2 JOKU SORBALDA-BABES PLASTIFIKATUA. GIZON-EMAK. 1 "

BULAR-PLAKA. GIZON-EMAK. 1

IDENTIFIKAZIO KARTERA.GIZON-EMAK. 1

ESKU-BURDINAK. GIZON-EMAK. 1

TXISTUA. GIZON-EMAK. 1

JOKU ISLADATZAILEA. GIZON-EMAK.

OIHALEZKO EZKUTU ARRUNTA. GIZON-EMAK. 3

OIHALEZKO EZKUTUA (PAINUZKOA). GIZON-EMAK. 2

GALTZERDI BELTZAK. GIZON. 3 PARE

PANTYAK 3 PARE

BUZO ERREGAITZA (HERRITARREN SEGURTASUNA) 1

99/12/31 baino lehen ertzain guztiei piskanaka

banatuko zaie buzo erregaitz bana.

MOTORDUNEN JANTZIAK ERREPIDEETARAKO

KONTZEPTUA KOPURUA BERRITZEA

GORDAILU BOLTSA 1

BOTA LUZEA ERREPIDEETARAKO PARE 1

BUZO-ZIRA 1

KASKOA 1

BOTAK ESTALTZEKOA PARE 1

NEGUKO ESKULARRUAK PARE 1

UDAKO ESKULARRUAK PARE 1

BARRUKO ARROPA TERMOISOLATZAILEA JOKU 1

LARRUZKO JAKA 1

LARRUZKO PRAKAK 1

PASAMONTAINA. 1

PERKINS LEPODUN JERTSE GORRIA 1

BETAURREKOAK PARE 1

GORDAILUA ESTALTZEKO BOLTSA 1

ERTZAIN HAURDUNAREN JANTZIAK

KONTZEPTUA KOPURUA BERRITZEA

HAURDUNENTZAKO PITXIA 1

HAURDUNENTZAKO ALKANDORA 2

JERTSEA/PUNTUZKO JAKA 1

MOTORDUN LANDA-PATRUILEN JANTZIAK

KONTZEPTUA KOPURUA BERRITZEA

MOTOKROSS-BOTAK PARE 1

MOTOKROSS-KANGURO URDINA 1

KASKOA 1

BEROKI GORRIA 1

PRAKA URDINAK 1

MOTOKROSS-GERRUNTZEA 1

BETAURREKOAK PARE 1

ESKULARRUAK PARE 1

LANERAKO GALTZAK 1

MOTXILA 1

ERDIRAINOKO BOTA - KAÑA PARE 1

GERRIKO BELTZA BELARRIDUNA 1

PISTOLA-ZORROA RIÑONERA BELTZA 1

BETEGAILU-ZORRO BELTZA 1

ESKU-BURDIN ZORRO BELTZA 1

GORDAILUA BABESTEKO BOLTSA 1


Azterketa dokumentala