Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1997ko abenduaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

HOBETUZ
6176

DEIALDIA, Etengabeko Prestakuntzarako laguntzei buruzkoa.

HOBETUZ-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak Euskadin egin duen Etengabeko Prestakuntzarako Laguntzarako deialdiaren xedea lan egiten duten langileen lanbide prestakuntza iraunkorraren eraginkortasuna hobetzea da, enpresek dituzten eskakizunei eta langileen prestakuntzako beharrizanei hertsiki lotuta. <P ALIGN="JUSTIFY">

1997. urteko deialdiaren helburua, halaber, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan duen presentzia sendotzea da, eta, jakina, dagokion jarduteko esparrutik Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren ekonomia eta gizarte mailako bilakaeran laguntzea; horrrekin guztiarekin batera eskakizun berri horiei egokitzeko gertutu behar diren jarreren aldaketarako bultzada eraldatzailea eman behar dugu eta, aldi berean, langile bakoitzak dagokion lan-esparruan dituen erantzukizunen betebeharren ezagutzak era irauikorrean eguneratu eta garatu.

Ildo horretatik, argi gera bedi HOBETUZen helburuek eta jarduerek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren laneko osasun eta arriskuen aurrearretaren alorreko Lanbiderateko Akordioan ezarri diren gidalerroekin egiten dutela bat.

Horregatik, HOBETUZek, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko enpresen eta lantokien heziketa iraunkorrari dagokion guztian eginkizun dinamizatzailea duela dakielarik, bere egin du dagoen arauen eta gizartearen eskea; izan ere, baliabideak ekarriak ditu ahalik eta gaikuntza handienerako lagungarri direnak: guztiz gai izan beharko dute lantegietan lan-segurtasuneko eta aurrezaintzako eragile aktiboak izango direnek.

Abiaburu horiekin bat etorririk, HOBETUZ-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak 1997rako egun dagoen deialdia bultzatua du, honako oinarriok dituena:

I.– XEDAPEN OROKORRAK.


Azterketa dokumentala