Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
5427

ERABAKIA, 1997ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, Bilbaoko Peñascal auzoko Peñascal Bidea kalean 102tik 104ra eta 144tik 146ra bitarteko etxebizitzetako eta Iturrigorri Bidea kalean, 21etik 37ra bitarteko eta 39tik 42ra bitarteko etxebitzitzetako atarteak konpontzea deritzen obrak egiteko lehiaketarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, egun honetan hartutako erabaki batez, esleitzeko espedienteei hasiera ematea onartu du; esleipenarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko era lehiaketa. Hona hemen

<FONT FACE="Garamond 3"

OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Xedea.– Aipatu obrak kontratatzea.

Orotariko aurrekontua.– Berrogeita hemeretzi milioi zortziehun eta hirurogeita hamabi mila bostehun eta hogeita hiru (59.872.523) pezeta.

Behin-behineko fidantza.– Milioi bat ehun eta laurogeita hamazazpi mila laurehun eta berrogeita hamar (1.197.450) pezeta.

Behin betiko fidantza.– Bi milioi hirurehun eta laurogeita hamalau mila bederatziehun eta bat (2.394.901) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– Sailkapen hau eskatuko da: C taldea, 7 azpitaldea eta d kategoria.

Kontratuaren iraupena.– Gauzatzeko epea 6 hilabetekoa izango da.

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainerako agiriak eskaintzak aurkezteko epearen barruan ikusgai egongo dira Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Bizkaian duen lurralde ordezkaritzan (Gran Vía, 85, 7. solairua, Bilbao).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan dago zehazturik.

Eskaintzak aurkeztea.– 1997ko azaroaren 13ko 13:30ak arte, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian (Wellingtongo Dukearen hiribidea, 2, 2. Lakua II).

Eskaintza eredua.– Aipatu pleguaren eranskineko ereduaren araberakoa.

Eskaintzak irekitzea.– 1997ko azaroaren 14ko 11:30etan, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren lokaletan (Wellingtongo Dukearen hiribidea, 2, behea, 4. gela, Lakua II).

Urjentzia.– Espediente hau berehala izapidetzekoa dela deklaratu du egun honetako erabakiak.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 15a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.


Azterketa dokumentala