Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
5421

LEHIAKETA. Iragarpena, Eibarko Hezkuntza Konplexuko kafetegiko zerbitzua esleitzeko dena. (KBN C06/4/1997 esp.).

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espediente zenbakia: C06/4/1997.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Eibarko Hezkuntza Konplexuko kafetegiko zerbitzua.

b) Gauzatzeko lekua: Eibar (Gipuzkoa).

c) Gauzatzeko epea: lau urte.

d) Kontratua gauzatzeak obrak egitea dakarren adierazi: ez. 3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiapen–kanona.

Guztira: 10.000 PTA/hilabeteko.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: 50.000 PTA.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945-188931.

e) Faxa: 945-189018.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1997ko azaroaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

1) Finantza erakundearen txostena, lizitatzailearen kaudimen ekonomikoa edo finantzarioa frogatzeko.

2) Azken urtean zerbitzu edo lan bat eginda duela frogatzea, kontratuaren helburuaren antzekoa izan beharko duela. Horri buruzko kontratua aurkeztu beharko du, zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoko dituena. Bestela, frogatu egin beharko du kafetegia edo jatetxea ustiatzea bere ohiko jarduera dela.

Gaur egun kafetegi edo jatetxe baten ustiakuntzan aritzea edo lehendik aritu izana hartuko da antzeko zerbitzu lez.

3) Lizitatzaileak, Gizarte Segurantzaren Kotizazio Buletinen eta lan-kontratuen bidez, jardunaldi osoan ari den langile bat eta jardunaldi erdiko beste langile bat behintzat badituela frogatu beharko du, kontratu honen helburu diren zereginei aurre egiteko.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1997ko azaroaren 13ko 10:00ak baino lehen.

b) Eskaintzekin aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguetan eta klausula teknikoetan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2. Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, beheko solairua.

3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, beheko solairua.

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 1997ko azaroaren 13a.

e) Ordua: 12:00.

Postaz bidalitako proposamen ekonomikorik hartzen bada, 1997ko azaroaren 24ko 10:00etan irekiko dira eskaintzak.

10.– Bestelako argibideak. Ez.

11.– Iragarpen gastuak. Esleipenduaren pentzutan izango dira.

12.– Iragarpena Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali deneko eguna (hala badagokio).– Ez.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 17a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala