Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
5418

236/1997 DEKRETUA, urriaren 14koa. Honen bidez Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentruan (HTZ-CPT) egiten diren hainbat ekintza eta Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko zenbait irakasle lanpostu bateragarriak direla deklaratzen da, interes publikoko arrazoiak tarteko.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen bateraezintasunei buruz abenduaren 26an onartuko 53/1984 Legearen 3.1. atalaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio zehaztea lege horren eragin esparruan dauden langileek zein kasutan bete dezaketen (interes publikoko arrazoiak tarteko) beste lanpotu bat sektore publikoan.

Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrua ( <FONT FACE="Garamond 3" HTZ-CPT<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) Kultura Sailaren administrazio zerbitzua da, nortasun juridikorik gabea, eta bere helburua, besteak beste, hau da: maila handiko kirolariak prestatzea, kontrolatzea eta beren jarraipen medikoa egitea, eta etorkizunean kirolari oparoak izan daitezkeen gazteak bilatzea eta beren jarraipen medikoa egitea.

Ekainaren 29ko 11/1988 Legearen bidez Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea sortu zen (<FONT FACE="Garamond 3" SHEE-IVEF <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>). <FONT FACE="Garamond 3" SHEE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> izaera administratiboa duen erakunde autonomiaduna da, Kultura Sailari atxikitakoa. Berezko nortasun jurdikoa du eta erabateko ahalmena dauka, besteak beste, heziketa fisikoko titulazio akademikoa lortu ahal izateko behar diren ezagupenak eta heziketa emateko, bertan hirugarren zikloa, indarrean dagoen legearen arabera, heziketa fisikoko tituludunen hobekuntza eta espezializazioa nahiz alor horretako ikerketa zientifikoa ere sartzen direla, hala badagokio.

1997ko otsailaren 4an lehen dokumentu konbentzionala izenpetu zuten Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeak (<FONT FACE="Garamond 3" SHEE-IVEF<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) eta Euskal Herriko Unibertsitateak <FONT FACE="Garamond 3" UPV / EHU <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, ondotik etorriko zen atxikipenaren prestakuntza eta lehen fase modura. Agiri horren bosgarren klausulak dioenez, <FONT FACE="Garamond 3" SHEE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k zera bermatu beharko du: berak kontratatzen dituen irakasleek indarrean dagoen legediak Unibertsitate Fakultateetako irakasleei eskatzen dien ikasketa ezagupenak edukitzea eta ikastetxeen atxikipenari buruz indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten baldintzak betetzea.

Horrenbestez, <FONT FACE="Garamond 3" UPV / EHU<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ra atxikitzeak honako hau eskatuko du: <FONT FACE="Garamond 3" SHEE-IVEF <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ek hainbat betekizun eta baldintza betetzea unibertsitatearen eskakizunei erabat egokitzeko. Betebehar horietara egokitze aldera, beraz, erakunde horretako irakasleen benetako beharrak eta beren ikasketa-planen onarpena ezarri beharra dago, baina aurretik beharrezkoa da irakasgaiak emateko gai diren profesionalen lankidetzarako bidea ematen duen arau bat ezartzea, egoera honen aldi baterakotasunaz ohartematen duena.

Horiek guztiak horrela izanik, bada, eta bateraezintasunei buruzko aipatutako legearen 3. eta 9. ataletan ezarritakoaren arabera, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Atal bakarra.– Interes publikoko arrazoiak direla bide, 1997/1998 ikasturtean honako jarduketa hauek bateragarriak izatea, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 3.1. atalean ezarritako ondorioetarako eta bertan finkatutako baldintzekin:

– Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentruko ( <FONT FACE="Garamond 3" HTZ-CPT<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) zientzia biomedikoen laborategiko arduradun lanpostua eta Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko (<FONT FACE="Garamond 3" SHEE-IVEF <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) Anatomia Mintegietako irakasle lanpostua (zientzia biomedikoak).

– Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentruko ( <FONT FACE="Garamond 3" HTZ-CPT<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) arduradun mediko lanpostua eta Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko ( <FONT FACE="Garamond 3" SHEE-IVEF<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) Lokomozio-aparatuaren Anatomia Funtzionaleko irakasle lanpostua (zientzia biomedikoak).

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Dekretu hau Euskal Herriko Aginaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 14an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala