208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
5415
232/1997 DEKRETUA, urriaren 14koa, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Oñatiko Ur Jauziak, S.A. sozietatearen kapital sozialean dituen partizipazioak saltzeko erakunde horri baimena ematen diona.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskadiko Ondareari buruzko 14/1983 Legeko 49.2 atalean, zera xedatzen da, alegia, beharrezkoa izango dela Jaurlaritzaren baimena, sozietateetako kapitaletako ordezkaritza-tituluak edo obligazioak saldu ahal izateko. Ekonomi eta Ogasun sailburuak egin beharko du aurrez proposamena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 60. atalean, xedapen administratibo orokorrek eta Jaurlaritzaren akordioek Dekretu gradua izan beharko dutela agintzen da. Lehendakariak eta proposamena egitea dagokion sailburuak edo sailburuek izenpetu behar dituzte.
Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza-Kontseiluak 1997ko ekainaren 27an egin zuen bileran, erakunde horrek Oñatiko Ur Jauziak, S.A. sozietatean dituen partizipazioen akzioak saltzeko baimena ematearen aldeko akordioa hartu zuen, gero amortizatu ahal izateko. Diru zenbateko 169.342.800 PTAkoa da eta 165.000.000 PTAko nominal bati dagokio. Aurreko idazatietan aditzera eman denari jarraituz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da horretarako.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Atal bakarra.– Energiaren Euskal Erakundeak Oñatiko Ur Jauziak, S.A. sozietatearen kapital sozialean dituen akzioak saltzeko baimena ematen zaio aipatutako erakundeari, gero amortizatu ahal izateko. Salmentaren zenbatekoa, ehun eta hirurogeita bederatzi milioi, hirurehun eta berrogeita bi mila eta zortziehun (169.342.800) pezetakoa da eta ehun eta hirurogeita bost milioi (165.000.000) pezetako nominal bati dagokio.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik bertatik hasita ekarriko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 14an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.