208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
5413
230/1997 DEKRETUA, urriaren 14koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.ri baimena ematen diona Sociedad de Desarrollo Industrial Sortu 6 sozietatea desegin eta likidatzeko, eta, ondorioz, deuseztatzeko.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.1 atalean honako hau esaten da: «Nolanahiko Baltzuak sortarazteko baimena, (.......), Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta enpresa arduralaritzaz haren menpeko izango deneko Saileko Sailburuaren bateango saloz emandako Dekretoz egingo da, (......)».
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 atalean honako hau esaten da: «Baltzuak, Eusko Jaurlaritzak aurrez baimena emanda, eta bakoitzean zehaztu daitezen modutan, berariazko zuduzko izan daitezen enpresen baltzu-domuen zatiak hartu ahal izango ditu.»
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango lege-manuen Eraberritutako Idazkera onartzeari buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretoko 20.3 atalean xedatzen denez: «Herri-Baltzuak sortaraztea eta ezabatzea, eta bai Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo honen Erakundegoren-mailako Izaikiek gehiengozko partzuer-zatidun izatea galtzea ere, Jaurlaritzaren Dekretoz egin beharko dira.»
1/1988 Legegintza-Dekretoko 22. atalean xedatzen da: «Aurreko atalean esandakoaren kaltetan gabe Herri-Baltzuek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan, eurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide, eta horien aurka egon ez daitezenetan norbanako-alorreko legeak.»
Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 260-3 atalean, baltzuak ezabatzeko arrazoi lez, honako hauek ezartzen dira: «baltzuak xedetzat zituen egitekoak amaitzea, baltzuaren egitekoa ezelan ere ezin bete ahal izatea edo baltzuaren organuak geldiaraztea; ondorioz, ezinezkoa du lanean jardutea». Baltzua desegiteko, Batzar Orokorraren erabakia behar da. Edozein akziodunek eska diezaieke administratzaileei batzarrerako deia egitea, baldin eta, euren iritziz, desegiteko arrazoi legitimorik badago, lege horretako 262. atalean esandakoaren arabera.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak ( <FONT FACE="Garamond 3" ISEB<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>), 1996ko azaroaren 8an egindako Administrazio Kontseiluan, horretarako aldez aurretik deialdia egin eta nahiko kontseilarik bertan parte hartu ondoren, honako erabaki hau hartu zen ahobatez: «Sociedad de Desarrollo Industrial Sortu 6» sozietatea desegiteko, likidatzeko, eta, ondorioz, deuseztatzeko baimena Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari ( <FONT FACE="Garamond 3" ISEB<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) emateko eskabidea egitea Eusko Jaurlaritzari».
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Atal bakarra.– «Sociedad de Desarrollo Industrial Sortu 6» sozietatea desegin eta likidatzeko, eta, ondorioz, deuseztatzeko beharrezkoak diren ekintzak garatzeko baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari (<FONT FACE="Garamond 3" ISEB<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>). Sendetsi egiten dira, halaber, ildo horretan orain arte burutu diren kudeaketak.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 14an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.