191. zk., 1997ko urriaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ataungo Udala
4986
AKORDIOA, ezkontzarik gabe elkartzen diren bikoteentzako Udal Erregistroa sortzen duena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Udal Batzarrak, 1996ko azaroaren 6an egindako bilera berezian, ezkontzarik gabe elkartzen diren bikoteentzako Udal Erregistroa sortzeko hasierako erabakia hartu zuen. Baita hori arautuko duen Araudia ere.
Erabaki horren berri eman eta hogeita hamar egunez jendaurrean egon ondoren, ohar nahiz erreklamazioak aurkeztu ez direnez gero, 1997ko uztailaren 9ko behin-betiko onarpenarekin batera 3. atala indarrean dagoen ordenamendu juridikora egokitu delarik, hona hemen Araudiaren testua:
Bikote hauek, ezkontzarik gabeko elkarketa osatzen dutenak, eta bertatik sortzen diren familiek, ezkontza bidezko elkarketek eta beren familiek jasotzen duten babes sozial, ekonomiko eta juridiko berbera jaso beharko lukete; horrela bermatuko baita, hain zuzen ere, begirunea eta gorago aipatu diren funtsezko oinarriak, hots, hiritar guztiek duten nortasunaren garapenerako eta berdintasunerako eskubidea.
Konstituzioaren araberako babes hau, oinarri berberak aintzat harturik, sexu berekoek osatutako elkarketa egonkor eta afektiboei ere eskaini behar zaie, berezko joera sexualak sexu bereko beste pertsona batekin bizitzera daramatzan pertsona horiek orain arte baztertzera eta kriminalizatzera bultzatu izan duten zentzurik gabeko gaizki-ikusteak gainditu ondoren, gure antolamendu juridikoak egoera hori ezertarako aintzat hartu ez badu ere.
Esandakoarekin bat dator Europako Legebiltzarra eta, ondorioz, sexu-aukerak direla eta, bereizketarik ez egiteko eskatzen du eta sexu berdineko pertsonek osatutako bikoteak ezkontzarekin berdintzeko erregua egiten du (A3-0028/94).
Ezkontzaz kanpoko elkarketei, sexu berekoak nahiz desberdinekoak izan, legeek eta epaileek eman dieten erantzuna, ahula, zalantzaz betea, osotasunik gabekoa eta zatikakoa izan da eta, askotan, kontraesanez betea. Egoera honek, hainbat eta hainbat herritarri erabateko babes falta ekarri dio, bai eta injustizia itzelak ere, zibil, administrazio, fiskal, gizarte eta penal mailan.
Konstituzioak eskatzen duen berdintasunaren eta askatasunaren erantzule botere publiko guztiak dira, eta horrenbestez, dagozkien lege-xedapenak ematen ez diren bitartean, eta aplikazio analogikoaren edo gure garaiko errealitate sozialarekin bat datorren interpretazio juridikoaren kaltetan izan gabe (Kode Zibileko 3. eta 4. art.), bidezko dirudi, udal administrazioaren esparru mugatuan bada ere, berdintasuna bultzatu eta ezkontzaz besteko elkarketen bidez, nahiz elkarketa eratzen duten pertsonek sexu berdinekoak edo desberdinekoak izan, eratutako familien babes sozial, ekonomiko eta juridikoa bermatuko duen baliabide juridikoa eskaintzea.
Horretarako, Araudi hau onartu dugu:
<FONT FACE="Garamond 3" ATAUNGO UDALEKO ELKARTZE ZIBILEN UDAL ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA
FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO ARAUAK.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> I.– Erregistroaren azalpena eta izaera.
1. Artikulua.– Ataungo Udaleko Elkartze Zibilen Udal Erregistroak izaera administratiboa du, eta aipatutako arauak eta bere garapenean izango diren gainontzeko xedapenak izango dira araubide.
Bertan ezkontzaz besteko bi pertsonaren arteko elkarbizitza-elkarketen eraketak inskribatu ahal izango dira, aipatutako arauetan ezartzen diren baldintzei eta moduari jarraituz.
II.– Erregistroan sartzeko aukera duten herritarrak.
2. Artikulua.– Erregistroan inskribatzeko aukera izango dute, ezkontzaz besteko bi pertsonaren arteko elkarbizitza eratu duten bikoteek, baita biak sexu berekoak badira ere.
Ezkontzaz besteko elkarketako kideetako batek gutxienez, Ataungo Udalerrian erroldatua egon beharko du.
III.– Inskribapenaren ondorioak.
3. Artikulua.– Ataungo Udalak bere aginpideko gaietan onartu dituen edo onartuko dituen izaera administratiboa duten betebehar eta eskubide berdinak izango dituzte ezkontza bidezko elkartzeek nahiz Elkartze Zibilen Udal Erregistroan inskribatuta dauden ezkontzaz kanpoko elkarbizitzako elkarketak, bai sexu berdinekoak bai desberdinekoak.
IV.– Agertzea eta inskribatzeko kontutan hartu beharreko zirkustantziak.
4. Artikulua.– Bikote bakoitzaren lehenengo inskripzioa, bikotea osatzen duten bi kideak Erregistroaren ardura duen udal langilearen aurrean agertuz egin beharko da. Horrela, beraien arteko ezkontzaz besteko elkarbizitza-elkarketa aitortzeko.
5. Artikulua.– Ondorengo kasu hauetan ezkontzaz besteko elkarbizitza-elkartea ez da inskribatuko.
a) Bietako bat adinez nagusia ez balitz, eta ez balitz emantzipatu.
b) Bien artean odolkidetasuneko ahaidetasuna balego, edota adopzioz zuzenean ahaide edo odolez bigarren mailako ahaide albotikoak balira. c) Bietako batek gaitasun eza aitorturik balu.
d) Bietako batek, erregistroko arduradunak erraz somatzeko moduko gaitz psikikorik balu. Kasu honetan gaitasunari buruzko medikuaren txostena aurkez daiteke, hain zuzen ere ezkontzaz besteko elkarbizitza-elkarketa baimentzeko.
6. Artikulua.– Bikote bakoitzaren inskripzioko lehenengo idazpenean, beraien elkarketari buruzko gertaera eta gora-beherak jaso daitezke. Era berean, elkarketa kideen arteko harreman pertsonalak nahiz ondareari buruzkoak arautzen dituzten kontratu eta hitzarmenak ere inskribatu ahal izango dira, hitzez-hitzezko transkripzioz.
Aurreko idazatian jasotako edukinak bikotearen geroko agerpenetan inskribatzeko erabili ahal izango dira.
V.– Elkarketaren amaiera edota iraungipena.
7. Artikulua.– Elkartzearen amaiera edota iraungipenari dagozkion anotazioak, kideetako baten eskariz egitea nahikoa izango da.
VI.– Erregistroaren erantzukizuna.
8. Artikulua.– Erregistroa Udaleko Idazkaritza Nagusiaren menpe egongo da.
VII.– Erregistroaren gauzatzea: liburu nagusia eta xehetasun liburua.
9. Artikulua.– Erregistroa Liburu Nagusi baten bidez gauzatuko da eta aurreko artikuluetan aipatutako inskripzioak jasoko dira bertan. Liburuaren orriak mugikorrak izango dira eta bere zenbakia eta zigilua eramango dute. Liburua, zabaltze eta itxierari dagozkion eginbideen bidez hasi eta amaituko da.
10. Artikulua.– Bikote bakoitzaren lehenengo izen emateak oinarrizko inskripzio izaera izango du, horretaz gain gerora sor daitezkeen bestelako idazpenak liburu nagusian jasoko dira.
11. Artikulua.– Erregistroak ere xehetasun liburu bat izango du eta bertan, abizenen araberako ordenari jarraiki, bikoteei eragin diezaieketen xehetasunak liburu nagusiko zein orrialdetan jasotzen diren zehaztuko da.
VIII.– Ziurtagirien igorpena eta intimitatearen babesa.
12. Artikulua.– Erregistroan bere izena ematen duten pertsonen eta ahaideen intimitatea bermatzeko, ez da idazpenen edukiaren publizitaterik egingo. Elkartzearen kide batek, Epaiek edo Justizi Auzitegiaren eskariz izan ezik eta Erregistroko arduradunak luzatutako ziurtagirietan.
13. Artikulua.– Egiten diren inskripzioak eta eskatzen diren ziurtagiriak dohainik izango dira.
<FONT FACE="Garamond 3"
AZKEN XEDAPENA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Arau hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunean sartuko dira indarrean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu beharko dira.
Ataun, 1997ko irailaren 23a.
Alkateak.
AITOR AUZMENDI ASURABARRENA.