191. zk., 1997ko urriaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4985
212/1997 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko 1998rako Lan Egutegia onartzeko dena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi Estatutuaren 12. atalak eta Langileen Estatutuaren Testu Bateratua onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege-Dekretuko 37. atalak ezartzen dutenaren arabera, Jaurlaritza honen eskumena da Euskal Autonomi Elkartean 1997an izango diren jai eta lan egunen egutegia zehaztea, beti ere, urtean 14 jaiegunetako muga errespetatuz.
Ondorioz, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. ataletan, zein indarrean dauden, eta abenduaren 21eko 1561/1995 Errege Deketuaren indargabetze xedapen bakarrean xedatutakoarekin bat etorriz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak Lan Harremanetako Kontseiluari irizpena eskatu ondoren proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko irailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Mila bederatziehun eta laurogeita zortzigarren urteko igande guztiak eta jarraian aipatzen diren egunak jaieguntzat joko dira lan ondorioetarako. Egun horiek ordainduak izango dira eta ezin izango dira errekuperatu. Hona hemen igandeez gaineko jaiegunen zerrenda: Urtarrilaren 1a, Urte Berri Eguna.
Urtarrilaren 6a, Errege Eguna.
Martxoaren 19a, San Jose eguna.
Apirilaren 9a, Osetegun Santua.
Apirilaren 10a, Ostiral Santua.
Apirilaren 13a, Bazko Garizumako astelehena.
Maiatzaren 1a, Langileen jaia.
Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
Abuztuaren 15a, Abuztuko Ama Birjina.
Urriaren 12, Espainiako Festa Nazionala.
Abenduaren 8a, Ama Birjinaren Sortze Garbiaren eguna.
Abenduaren 25a, Eguberri Eguna.
2. atala.– Aipatutakoez gain, gehienez beste bi jaiegun ordaindu eta errekuperaezin ere hartu ahal izango dira herriko jaietan. Egun horiek Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko lurralde ordezkariek zehaztuko dituzte, dagokion udalak proposamena egin ondoren, eta Lurralde Historikoko gainontzeko udalerriekin batera edo aparte hartu ahalko dira.
Dekretu hau argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, udalek proposamenak formulatu eta dagokien Lurralde Ordezkaritzara igorriko dituzte.
<FONT FACE="Garamond 3"
AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari eskumena ematen zaio Dekretu honetan xedatutakoa aplikatzeko eta burutzeko eman beharreko xedapenak emateko.
Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko irailaren 30ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Justizi, Ekonomi, Lan
<FONT FACE="Garamond 3" eta Gizarte Segurantza sailburua,
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>FRANCISCO EGEA GARCÍA