184. zk., 1997ko irailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4869
IRAGARPENA, "1995eko Ospitale-Alten Estatistika" argitaratu dela jakinarazteko Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) egiten duena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hona hemen Felipe Yarritu Díazek, Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak, eman duen
<FONT FACE="Garamond 3" EDIKTUA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Espedientean dagoen helbidea okerra delako, baltzu-egoitza aldatu duelako nahiz beste kausa batzuengatik, ez dugu Iraupen, S. Coop. izeneko sozietateari goian adierazitako espedienteari buruz hartutako Erabakia berariaz jakinarazterik izan. Horregatik, eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 atalean ezarritakoa betez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da ediktu hau. Aipatu sozietateari Erabaki horren edukia jakinarazten diogu jarraian:
Ikusirik likidazio-aldian dagoen Hondarribiako (Gipuzkoa) Iraupen, S. Coop. sozietateari buruzko espedientea.
Hau honela: Aitor Criado Ostolaza jaunak eta beste bik izenpetutako idatziaren bitartez Iraupen, S. Coop. sozietatearen desegitea Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko eskatu zen, eta, horretarako, 1994ko otsailaren 15ean egindako batzar orokorraren egiaztagiria ere aurkeztu zen, bazkide guztiek izenpeturik. Idatzi horri 1996ko ekainaren 24an eman zitzaion sarrera Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean.
Hau honela: Gizarte Ekonomia Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek, espedientea aztertu eta gero, erabaki-proposamena egin dute.
Kontuan izanik ezen, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeko Azken Xedapenetatik bigarrenean ezarritakoaren arabera, lege hori aplikatu behar zaiola kooperatibari, eta Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendaria dela erabakitzeko eskudun, honako atal hauetan ezarritakoaren ondorioz: Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta ihardunbideari buruzko maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretuko 1, 2 eta 3. ataletan eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena arautzen duen otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 20. c) atalean.
Kontuan izanik 189/1994 Dekretuko 67. atalean xedatutakoa ez dela bete; izan ere, atal horretan ezarrita dagoenez, sozietatea desegiteko erabakia eskritura publiko bihurtu behar da, eta eskrituran jasota egon behar dute atal horretan ezarritako betebeharrek, bai eta sozietatearen erabakien baliotasunari buruzkoek ere (Dekretuko 35 eta 36. ataletan daude ezarrita betebehar horiek).
Kontuan izanik ezen, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta iharduna egitura bateratu berrira egokitzeko, 1994ko uztailaren 21ean emandako Aginduko 1. atalean ezarritakoari jarraiki, erregistroko aurrekariak alda daitezkeela 189/1994 Dekretuaz araututako Kooperatiben Inskripzio-Liburu berrira.
Ikusirik aipatu diren legezko manuak eta oro har aplika daitezkeenak,
Gizarte Ekonomiako zuzendariak honako hau
<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– Iraupen, S. Coop. izeneko sozietatearen erregistroko aurrekariak, lehengo inskripzio-liburuko SS-833 folioan inskribaturik zeudenak, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan dagoen kooperatiben eta bestelako enpresa-taldeen inskripzio-liburuko 951 folioan eta 1 idazpenean inskribatzea. Horrela, sozietate horri inskripzio-zenbaki berria eman zaio: 93.3.833a, hain zuzen.
2.– Erabaki honen gorputzean azaldutako arrazoiengatik, aurkeztutako eskrituraren inskripzioa ukatzea.
3.– Aipatu sozietateari Erabaki honen kopia bidaltzea. Sozietateari ohartarazten diogu ezen, 189/1994 Dekretuko 29. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, akatsak konpon ditzakeela hiru hilabeteko epean, zeren epe hori amaituta espedientea iraungi egingo baita; bestela, errekurtso arrunta aurkez diezaioke Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, erabaki hau jasotzen duenetik hasi eta hilabeteko epean, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107 eta 114. ataletan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko otsailaren 17a.
Gizarte Ekonomiako zuzendaria,
FELIPE YARRITU DÍAZ.