Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 1997ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4863

ERABAKIA, 1997ko abuztuaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamendurako zuzendariarena, "Donostia-San Sebastiángo Urumea Ibilbideko 1. loteari dagokion bidea hiritzeko lan osagarriak" esleitzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Aipatutako espedientea hasi denez, eta horretarako onartu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– «Donostia-San Sebastiángo Urumea Ibilbideko 1. loteari dagokion bidea hiritzeko lan osagarriak» Ferrovial, S.A. erakundeari esleitzea. Aurrekontu orokorra, dagokion <FONT FACE="Garamond 3" BEZ <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> barne, hogeita lau milioi bederatziehun eta berrogeita hamasei mila berrehun eta hogei (24.956.220) pezetakoa da eta sail honek 1997. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da.

2.– Industri Zergaren Lizentzia Fiskalari dagokionez, honakoa jakinarazten da: kontratista esleipendunak lanak egiten diren lurraldean bertan egon beharko du matrikulatuta.

3.– Enpresa horri behin-betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabaki hau jakinarazi eta 15 eguneko epean. Finantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, bederatziehun eta laurogeita hamazortzi mila berrehun eta berrogeita bederatzi (998.249) pezetakoa.

4.– Erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta, gehienez ere, 5 egun balioduneko epearen barruan bete beharko da zuinketaren agiria.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abuztuaren 1a.

Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,

JUAN IGNACIO IZETA BERAETXE.


Azterketa dokumentala