184. zk., 1997ko irailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4855
IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da.
Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.
Bilbao, 1997ko irailaren 3a.
<FONT FACE="Garamond 3" IDAZKARIA.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
Errekurtsoaren zenbakia: 4078/97, Sekzioa: 3
Aurekezte eguna: 1997-08-12
Errekurtsogilea: Pedro García Barrueco
Egintza burutu duen administrazioa: Barakaldoko Udala
Errekurritutako egintza: Barakaldoko Udalaren 97-7-23ko Dekretua, errekurtsogilea bere eginkizunetan hiru hilabeteko epean behin-behingoz indargabetzen duena, nahiz eta oinarrizko lansariak eta, hala badagokio, familiagatiko laguntza jasoko dituen.