Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 1997ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Arabako Foru Aldundia
4847

DEIALDIA, Nekazaritza-Garapenerako Zerbitzurako goi mailako teknikari baten lanpostua (Bide, Kanale eta Portuen Injeniaria) betetzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Nekazaritza zuzendariak, Nekazaritza Zuzendaritzako Nekazaritza-Garapenerako Zerbitzurako goi mailako teknikari baten lanpostua (Bide, Kanale eta Portuen Injeniaria) presaz bete behar dela ematen du aditzera.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeko 46.1 atalean zera ezartzen da, hau da, funtzionarioentzako gordeta dauden lanpostuak lehiaketa eta izendapen libreko sistemaz bete beharko direla lanpostuen zerrendetan finkatuta dagoenari jarraituz. Atal horretako 3. lerroaldean, lehiaketa dela lanpostuak betetzeko sistema normala esaten da.

Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorreko Langileentzako Plana onartzen da uztailaren 9ko Diputatuen Kontseiluaren 470/1996 Akordioaren bidez. Plan hori, giza baliabideak birrizendatzeko eta ahal den ondoen probetxatzeko bide bat da. Akordio horretako 3.3.D lerroaldean, lanpostuak betetzeko sistemen eremua murriztu egiten da eta, ondorioz, lehiaketa edo izendapen librezko deialdiak mugatu egiten dira lehenengo aldian eta, langileen plan horrek iraun dezan bitartean, Arabako Foru Aldundiko Administrazio Orokorraren eremua hartuko dute bakarrik.

Hala ere, kasu honetan, lanpostuaz jabetzeko behar diren kategoria eta tituluak izan eta Arabako Foru Aldundiko langileek ez dutela barne-deialdi honetan parte hartu nahi ikusita, bidezkoa da, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publiko guztietako langileei aukera hori eskaintzea.


Azterketa dokumentala