Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 1997ko irailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4624

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso batzuk izapideak egiteko onartu direla jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen diren administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu eta izapideak egiteko onartu direla jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1997ko uztailaren 23a.

IDAZKARIA.

Errekurtsoaren zenbakia: 3417/97, Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/07/16.

Errekurtsogilea: Euskadiko «Unión General de Trabajadores». Egintza burutu duen administrazioa: Renteríako Udala.

Errekurritutako egintza: Renteríako Udalaren 1997-05-30eko Erabakia (1997-06-16ko <FONT FACE="Garamond 3" G.A.O. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>), udal poliziaren ofizialorde lanpostu baten lehiaketa murriztuaren deialdia eta deialdiaren oinarriak onartzen dituena.

Errekurtsoaren zenbakia: 3642/97, Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/07/22.

Errekurtsogilea: Maricel Ramírez Muñoz.

Egintza burutu duen administrazioa: Estatuko Administrazioa (Barne Ministerioa).

Errekurritutako egintza: Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzaren 1997-05-13ko Erabakia, eskatutako bisatu salbuespena eta egoitza baimena ukatzea ebazten duena. Atzerritarrak espedientea. <FONT FACE="Garamond 3" BB/AT. E.V. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 989/97.

Errekurtsoaren zenbakia: 3636/97, Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/07/22.

Errekurtsogilea: José Miguel Cubillas Rey.

Egintza burutu duen administrazioa: Enkarterrietako Udalen Mankomunitatea.

Errekurritutako egintza: Enkarterrietako Udalen Mankomunitatearen ekainaren 19ko 18/1997 Dekretua. Dekretu horren bidez, egun horretatik aurrera, María Paz Lacalle Nozal eta Gregoria Peña Poza administrazio orokorreko eskalan, laguntzaileen azpieskalan bitarteko funtzionario izendatzen dira lanpostu horiek karrerako funtzionarioen bidez betetzen diren arte.

Errekurtsoaren zenbakia: 3716/97, Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/07/23.

Errekurtsogilea: José Juan Souto Feijoo.

Egintza burutu duen administrazioa: Etxebarriko Udala.

Errekurritutako egintza: Etxebarriko Udalaren uztailaren 16ko 485/1997 Dekretua, hutsegite larri baten egile erantzule izateagatik hiru hilabeteko eginkizun eta soladata etetzea eragiten duen zigorrarena.


Azterketa dokumentala