166. zk., 1997ko irailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
4441
IRAGARPENA, Aguraingo zerbitzugunearen plan bereziaren espedienteari buruzko uztailaren 4ko 558/1997 Foru Agindua jakinarazteko dena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatuak foru agindu bat eman du eta honen bidez argitara emango da. Hona:
«Aguraingo zerbitzugunearen plan bereziaren espedientea ikusirik, zeina <FONT FACE="Garamond 3" REPSOL S.A. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>-k sustatu duen eta udalerri horretarako udalak izapidatu duen.
<FONT FACE="Garamond 3" AURREKARIAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1997ko apirilaren 14an Aldundi honetan eman zitzaion sarrera Aguraingo Udalak bidalitako idazki bati, zein Irun-Madril autobiako zerbitzugunearen plan bereziari buruzkoa den, eta honako funtsezko egitateak ondorioztatzen dira horretatik:
1.– Udalbatzak osoko bilkuran plan bereziari hasierako onarpena eman zion 1997ko urtarrilaren 30ean, eta espedientea jendaurreko erakustaldian jarri zen hilabeteko epean, iragarpena Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean 1997ko otsailaren 17an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1997ko otsailaren 18an eta El Correo Español-El Pueblo Vascon 1997ko otsailaren 7an argitaratuaz.
2.– Jendaurreko erakustaldian bi aurkapen aurkeztu ziren. Bat Amando Mugicak, epearen barruan, eta bestea María Arantza Elcoro-Berecibar Múgicak, epeaz kanpo. Udalbatzak 1997ko martxoaren 25eko bilkuran behin-behineko onarpena eman zion espedienteari eta Arabako Foru Aldundira bidaltzeko agindu zuen, bertan behin betiko onarpena eman ziezaioten
<FONT FACE="Garamond 3"
FUNTSAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Plan berezi hori Aguraingo Arau Subsidiarioetan zerbitzugunea izateko dagoen esparrua modu zehatzean ordenatzen saiatzen da. Plan hori egiteko betebeharra Arau horietatik ez ezik, Arabako Lurralde Historikoaren Errepideen 20/1990 Foru Arauaren 32. artikulutik ere badator.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoa indarreko Arau Subsidiarioekin alderaturik, planaren esparrua eta Arauetan finkatutakoa bat ez datozela ikusten da, legezko urrapen hori garrantzizkoa izanik, ordenaziotik kanpo dagoen eraikin bat duen lurzati bat alde batera utzi baita (Arauetan sartuta dagoena), zeina bidegurutze borobilari itsatsita dagoen. Eta xehetasun hori plan berezian zuzendu beharra dago.
Bigarrena.– Eta plana Planeamenduko Erregelamenduarekin alderatuz gero eta, zehatzago esanda, planeamenduaren ordenazio-helburua dela-eta kasuari aplikagarri zaizkion zati-planei dagozkien aginduekin parekaturik, espedientea ebazteko erabakiorrak diren hiru agiri zein zehaztapen falta direla ikusten da.
Lehenengoz, planean esparruaren erdia baino gehiago zehatz ordenatu gabe uzten da eta auzia konpontzen saiatzen da «lurzoruaren erabilera-plano»an «zerbitzua handitzeko zona» izeneko alde bat mugatuz.
Beste alde batetik, Arroaren Organoak eman behar duen isurketa-baimena ez da aurkeztu, derrigorrezko baldintza izanik Planeamenduko Erregelameduaren 53.5 puntuak eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduak eskatutakoaren arabera.
Azkenik, planak ez dakar hirigintzako araudirik (ordenantzarik). Iruzkinak soberan daude, hain da nabarmena horren falta.
Hirugarrena.– Aurkeztutako alegazioei dagokienez, ez dute aipatzen hirigintzaren alorrean estu sartzen den auzirik, baizik eta ustiapenari, itunei, hitzarmenei eta abarri buruzkoak, zeintzuk beste eremu juridiko batzuetakoak diren; eta, beraz, Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Sailaren eskumenekin ezin da ezer adierazi haiei buruz.
Aurrekoagatik, Diputatuen Kontseiluak 1996ko apirilaren 2an emandako 47/1996 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz, honako hau
<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Aguraingo zerbitzugunearen plan bereziaren onarpen behin betikoa geldiarazten da, eta espedientea Aguraingo Udalera itzultzen, Foru Agindu honetako funtsetan azaldu diren akatsak zuzen ditzaten.
Bigarrena.– Azaldu diren akatsak funtsezkoak dira eta, beraz, espedientea jendaurreko erakustaldian jarri beharko da berriz ere eta, aurkapenak ebatzirik, Foru Aldundira bidali behin betiko onarpena eman diezaioten.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoarenean argitaratzea.» Foru agindu hau behin-betiko ebazpena da administrazio-bidean eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomi Elkarteko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Sailean bi hilabeteko epean, hala adierazten baitu Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoaren eta Batera Administrazio Prozeduraren Legeak, 30/1992 zenbakikoak, 109. artikuluaren c) puntuan, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdizkioa arautzeko Legearen 37. eta 58. artikuluei dagokienez. Esandako epea jakinarazpen formala egiten den egunetik aurrera kontatutako da, eta epea kontatzeko modua Kode Zibilaren 5. artikuluan ezarritakoa izango da. Hori guztia oztopo izango ez dela beste errekurtsoak aurkezteko, bidezkoa dela irudituz gero.
Era berean adierazten da ezen, Foru Agindu honen kontra admnistrazioarekiko auzi-errekurtsoa egin nahi baldin bada, foru agindua eman duen organoari ohartarazi behar zaiola aurretik derrigorrean, hala agintzen baitu 30/1992 Legeak 110. artikuluaren 3. puntuan.
<FONT FACE="Garamond 3" Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro
Saileko foru diputatua,
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>JULIO HERRERO ROMERO.