Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 1997ko irailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
4434

AGINDUA, 1997ko uztailaren 18koa, Herrizaingo sailburuarena, indarkeriazko ekintzetan kalte pertsonalak jasan dituzten biktimei giza-laguntza eta laguntza psikologikoa ematea sustatzen duten erakundeentzako dirulaguntzetarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Egitarauan jasotako neurriak aplikatzea kudeatzen du Herrizaingo Sailak, hain zuzen, Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Bulegoaren bitartez. Abenduaren 19ko 522/1995 Dekretuan daude ezarrita aipatu laguntza-egitarauko neurriak.

Egitarau hau ondoren zehazturiko helburua duten neurriek osatzen dute. Helburua: Euskal Autonomi Elkartean, indarkeriaren biktimek, pertsona fisikoek zein juridikoek, jasaten dituzten kalte pertsonalak eta materialak arintzekoa.

Indarkeriaren fenomenoak eragiten dien pertsonengan sorturiko behar materialei erantzuteko, aurrerapausu handia ekarri du egitarau honetan zehazturiko neurriak aplikatzeak. Baina idarkeriaren eragina izan dutenek, batez ere, kalte pertsonalak izan dituztenek, ageriko dituzte zirkunstantzia eta kondizionante psiko-fisiko bereziak; eta hau dela-eta, errekuperazioa eta integrazio soziala lortzearren, garrantzitsutzat jotzen da giza-laguntza eta laguntza psikologikoa.

Eta testuinguru honetan, indarkerizko ekintzetan eragina jasan dutenei laguntza integrala eta pertsonalizatua ematearren, Administrazioak egiten duen ahaleginarekin batera beharrezkoa da ondoko hau ere: borondatez eta malgutasunez, zeregin honetan diharduten erakundeen ahalegina.

Eta hori dela-eta, nahi den jarduera integratzailea gauzatzearren, erakunde horiek dituzten behar ekonomikoak kontutan harturik, aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa gehituaz, Herrizaingo Sailak aurreko deiladiarekin hasitako lanarekin segitzea ebatzi du, eta hori deialdi berri batez egingo da. Delako deialdi berria: indarkeriazko ekintzek kalte pretsonalak eragin dizkieten biktimei laguntza psikologikoa eta giza-laguntza emateko egintzak sustatzea helburutzat duena.

Ondorioz,

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1. atala.– Helburua.

1.– Idarkeriazko ekintzek kalte pretsonalak eragin dizkieten biktimei eta hauen familiakoei giza-laguntza eta laguntza psikologikoa eman eta irabazte-xederik ez duten erakundeek Eusko Jaurlaritzaren laguntzak jaso litzakete, jaso ere Herrizaingo Sailaren bitartez. Bada, aipatu laguntzok arautzea du helburu agindu honek.

2.– Agindu honetan zehazten diren laguntzak jasotzeko, indarkeriazko ekintzek kalteak eragin dizkieten lagunek ohiko bizilekua Euskal Autonomi Elkartean beharko dute izan.

3.– Egitarauek eta jarduerek 1997.en urtean izango dute hasiera. Edozelan ere, jarduera edo egitarau hauen iraupena ez da izango, sekula ere, urte batetik gorakoa, eta agindu honen 6.1 atalean aipatzen den agindua argitaratzen denetik aitzina kontatuko da urtebeteko epe hori.

2. atala.– Zuzkidura ekonomikoa.

1.– Egitarau honetarako zuzkidura ekonomikoa zazpi milioi (7.000.000) pezetakoa da, eta aukeraturiko eskaeren artean banatuko da.

2.– Edozelan ere, eskatzaile batek proiektu bat baino gehiago aurkez dezakeela kontutan hartuta, aukeratuko proiektu bakoitzari eman ahal izango zaion diru kopurua ez da izango, sekula ere, milioi bi bostehun mila (2.500.000) pezetatik gorakoa.

3. atala.– Eskatzaileak.

Legez eratuta, eta irabazte-xederik ez duten pertsona juridikoek pribatuek eska ditzakete agindu honetan zehazten diren laguntzak. Baina, beti ere, giza eskubideak defendatzen dituztelarik, idarkeriazko ekintzek kalte pretsonalak eragin dizkieten biktimei eta hauen familiakoei laguntza ematea sustatzen badute.

4. atala.– Eskaerak aurkeztea eta formalizatzea.

1.– Deialdi honetan parte hartzeko, agindu honen I. eranskinean agertzen den eredu mormalizatuaren arabera beteriko eskaerak aurkeztu beharko dituzte interesatuek. Eskariak aurkeztu behar direneko lekua: Herrizaingo Sailaren Lege Araubideko Zuzendaritzaren Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Bulegoa. Eskariak era honetan aurkeztuko dira: nork berak eskutan entregatuz edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legean ezarritako baliabideren bat erabiliaz.

2.– Eskeidazkiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, hau da, agindu hau indarrean jartzen denetik harakoa.

3.– Eskeidazkiari ondoren zehazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:

a) Eskaera sinatzen duenaren <FONT FACE="Garamond 3" NAN<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>en fotokopia.

b) Eraketa aktaren, estatutuen eta erregistroko inskripzioaren kopia.

c) Erakundearen izenean honen obligazioak bere gain hartzeko gauza dela ziurtatzen duen eskudun organoaren ziurtapena, organoa erakundeko izango da.

d) Proiektuaren memoria ondoko hauek zehaztuaz: helburua, metodologia, nortzuk hartuko dituen, biktimei laguntza emango zaieneko lekua, funtzio honetan jardungo duten profesionalak, eta jarduera gauzatzeko ordutegia eta egutegia (aurreikusitakoak).

e) Proiektua burutzeko beharrezkoa den aurrekontu zehaztua, eta proiektua finantziatzeko beste bitartekorik balitz, euron gaineko zehaztasunak ere erantsi beharko dira.

f) Identifizikazio fiskalerako kodearen fotokopia, salbu Euskal Autonomi Elkarteko administrazioren baten indemnizazio edo subentziorik jaso badu.

g) «Hirugarren interesatuari buruzko datuen alta» deritzon eredu normalizatuaren originala, hots, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eredua, zeina Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Bulegoan eskuragarri izanen baita. Eredu hori, Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Bulegoan jaso ahal izango da. Bestalde aipatzekoa da, eredu hori banketxe egokiak eta eskatzaileak sinatu behar dutela, salbu eta Euskal Autonomi Elkarteko administrazioren baten indemnizazio edo subentziorik jaso badu eskatzaileak.

h) Zergekiko oblizagazioetan kitoan dagoela ziurtatzen duen ziurtagiri eguneratua, administrazio egokiak emana.

4.– Aurreko deialdian, atal honetako a), b), c), f) eta g) idazatietan eskaturiko agiriak aurkeztu dituen elkarteren bat badago, elkarte horrek ez ditu aurkeztu beharko idazatiotako agiriak.

5.– Burututako jarduerei dagokienez, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztiak aurkeztu beharko dira, hain zuzen, agindu honetan zehazten den legez.

5. atala.– Eskariak aukeratzea.

1.– Batzorde Tekniko Ebaluatzailearen erabakiaren bitartez eginen da laguntzak emateari buruzko proposamena. Aipatu batzordea, Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Egitaraua arautzen duen abenduaren 19ko 522/1995 Dekretuaren 27. atalean dago ezarria.

2.– Subentzioen zenbatekoa ezarri eta eurok emateko, eskarietan ondoren zehazten diren baldintzak betetzea baloratuko da (baldintzok eurokin dituzten portzentaien arabera baloratuko dira):

a) Proposaturiko egitaraua edo jarduera garatuko deneko eremuan, entitate eskatzailearen kaudimena, estabilitatea eta jarraipena (%20). b) Bakea lortzeko, delako entitateak bortxazko aterabiderik ez duela erabiliko zehazten duen konpromezu argi eta erabakiorra, aterabideokiko gaitzespen espresuarekin (%10).

c) Proposaturiko jarduera edo egitarauak hartuko duen lurralde-erremua (%20).

d) Proposatzen den jardueraren originaltasuna eta egitarauak eta jarduerak burutuko diren lekuan euron antzekorik ez izatea (%10).

e) Jarduerak edo egitarauak onerako eragin diezaieken pertsona kopurua, kalkulatzen dena (%20).

f) Proiektuan parte hartuko duten boluntarioak zenbat diren, eta bai kobratuta zenbatek parte hartuko duten ere (%10).

g) Proiektuarekin jarraitzeko azaltzen den borondatea (%10). 6. atala.– Erabakia.

1.– Aurreikusitako laguntza ekonomikoak ematearena Herrizaingo sailburuak ebatziko du, agindu honen 4.2 atalean aurreikusitako epea amaitzen denetik harako hiru hilabeteko epearen barruan. Deialdi hau ebazten duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da. 2.– Hartarako ezarritako epearen barruan ez balitz emango aipatu erabakia, eskaria edo eskariak ez lirateke onartuko.

7. atala.– Onuradun entitateen obligazioak.

1.– Onuradun entitateek subentzioak hartzearekin batera agindu honetan ezarritako arau guztiak onartu behar dituzte, eta bai itzulketen erregimenarekin lotuta dauden bermeak ere, hau da, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoak.

2.– Onuradun erakunde bakoitzak obligaziozko izango ditu ondoko hauek:

a) Buruturiko jarduera edo egitarauari buruzko memoria zehatz bat prestatzea.

b) Egindako gastuen justifikante originalak edo konpultsatuak aurkeztea.

c) Agindu honen helburu diren egitarauek hartzen dituztenei, Herrizaingo Sailaren lankidetzaren berri emateko konpromezua, lankidetza hori Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Egitarauaren barruan gauzatuko dela zehaztuaz.

d) Proiektu subentzionatuak burutzeko ezarritako epearen barruan, proiektuok finantziatzeko ezein subentzio edo laguntza eman izana jakinaraztea.

8. atala.– Ordaintzeko era.

Ordainketa bitan gauzatuko da subentzioa. Lehenengoa esleituriko kopuruaren %75ekoa izango da, eta subentzioa ematea ebatzi bezain laster egingo da; eta gainontzeko %25ari dagokiona, memoria eta buruturiko egitarauari dagozkion gastuen justifikanteak aurkezterakoan egingo da.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 18a.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

I. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" DIALDIARI BURUZKO DATUAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

Deialdia egiten duen saila: Herrizaingo Saila

Deialdiaren izena

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Zenbakia Data

<FONT FACE="Garamond 3" <P ALIGN="JUSTIFY">

ESKATZAILEAREN IDENTIFIKAZIOARI BURUZKO DATUAK:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

Izena <FONT FACE="Garamond 3" IF <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k ........................................

Helbidea Telefonoa ...........................

Herria Herrialdea ...........................

Banketxea

Sukurtsala Kontuaren <FONT FACE="Garamond 3" ZK. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala