Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 1997ko irailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4433

AGINDUA, 1997ko uztailaren 2koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Presondegi-Erakundeetako Kidego Teknikora eta Laguntzaileen Kidegora, gizonezkoen eta emakumezkoen eskaletan, sartzeko oposaketak prestatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Presondegietako funtzio publikoan prestaketa zientifiko eta humanistiko ona izateak duen garrantziaz jabeturik, hori baita biderik eraginkorrena giza-jokaera sektorialak integratu eta okupatuko dituen Espetxetako Adminitrazioa eratzeko, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, agindu honen bitartez, Espetxeetako Erakundeetako Kidego Teknikorako eta Laguntzaileen Kidegorako oposaketak prestatzeko dirulaguntzak arautu nahi ditu.

Ondorioz, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Helburua.

Espetxe Erakundeetako funtzionarioentzat, oposaketak prestatzeko 20 beka emateko lehiaketarako deialdia egitea da agindu honen helburua. Bekak honela banatuko dira:

Teknikarien Kidegoa:

Legelarientzat: 4 beka

Psikologoentzat: 2 beka

Laguntzaileen Kidegoa:

Gizonezkoen eskalarako: 10 beka

Emakumezkoen eskalarako: 4 beka

2. atala.– Beken zenbatekoa.

Beka bakoitzaren zenbatekoa 420.000 PTAkoa izango da, urteko. Hileroko zenbatekoa 35.000 PTA gordin izango da; hilabetea amaitu aurretik egingo da.

3. atala.– Iraupena.

Beken iraupena urtebetekoa izango da, gehienez ere. Edozelan ere, bekadunak hautaketa prozesua bukatzen duen unean amaituko da beka; ondoren jasotako diruzenbatekoak itzultzera behartuta egongo da bekaduna.

4. atala.– Betekizunak.

Honakoak dira eskatzaileen betekizunak:

a) Izangaia aurkezten den oposaketaren azken deialdian eskatutako baldintzak betetzea.

b) Auzotasun administratiboa Euskal Autonomi Elkartean izatea eta bertan etenik gabe bizi izana azken 6 urteetan; edota Aukeraketa Batzordearen aurrean nahiko errotuta dagoela erakustea.

c) Aurkezten den titulazioa lortu zenetik bost urte baino gehiago ez igaro izana.

d) Oposaketak prestatzeko, Sailak emandako beste laguntzen onura bi urte baino gehiagoan ez eduki izana.

5. atala.– Merezimenduak baloratzea.

1.– Onuradun izateko, lehentasunezko merezimendutzat, Hautaketa Batzordeak orokorrean baloratuko baititu, honako hauek hartuko dira: a) Diru beharrizanak, behar bezala egiaztatuta; 0tik 40 puntura baloratuko dira.

b) Ikasketa espedientea; 0tik 35 puntura baloratuko da.

c) Euskaraz jakitea, 0tik 8 puntura.

d) Oposaketak prestatzeko benetako interesa izatea. Jadanik ikasten hasita egoteak edo espetxeetan bitartekari moduan jardun izanak nahiz antzerako egoera batek erakutsiko dute interes hori; Hautaketa Batzordeak baloratuko du interes hori, 10 punturaino.

e) Beste merezimendu batzuk; 7 punturaino baloratu ahalko dira.

2.– Eskatzailearen ikasketa espedienteak gutxienez 3,5eko puntuazioa lortzen ez badu, baztertu egingo da besterik gabe, eta ez da beste merezimendurik aztertuko.

3.– d) eta e) idazatietan aipatutakoak, ziurtagirien bidez frogatu beharko dira, 6. atalean eskatzen diren gainontzeko agiriekin batera.

6. atala.– Eskabideak aurkeztea eta formalizatzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, agindu hau <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.

2.– Eskabideak —eredua agindu honen I. eranskinaren dago—, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 atalean agindutakoaren arabera, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Harremanetarako Zuzendaritzara (Wellingtoneko dukea 2 zk. 01010 Vitoria-Gasteiz) igorri beharko dira, behar bezala beteta, honako agiriekin batera:

a) <FONT FACE="Garamond 3" NAN <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>aren fotokopia.

b) Eskatzailearen zinpeko aitorpena, prestatu nahi duen oposaketarako azken deialdian eskatutako betekizunak betetzen dituela eta beste bekarik ez duela eta ordaindutako lanik egiten ez duela adieraziz.

c) Udal-agiria, eskatzaileak administrazio-egoitza <FONT FACE="Garamond 3" EAE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>an duela eta 4.b) atalean ezarritako epean <FONT FACE="Garamond 3" EAE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n bizi dela ziurtatzeko.

d) Eskatzailearen egoera azaltzen duen memoria.

e) Eskatzailea menpe dagoeneko lagunen egoera ekonomikoa egiaztatzeko ziurtagiria. Horretarako 1996. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren fotokopia aurkeztu beharko du.

f) Eskatzen den titulazioa lorturik duela egiaztatzeko, ikasketen espediente osoa.

g) Euskararen ezagutze-maila egiaztatzeko ziurtagiria, kasuan kasu.

Merezimendu hori aipatu eta behar adina agiri aurkezten ez bada, Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzak neurtuko du ezagutze–maila hori, beharrezko diren ariketen bitartez.

h) Bankuko datuak (II. eranskina)

3.– Eskatzaileak zein oposaketetan (Teknikarien kidegoa edo Laguntzaileen Kidegoa) parte hartu nahi duen adierazi beharko du aurkezten dituen agirietan.

7. atala.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzak eskatzaileek aurkeztutako agiriek zerbait falta dutela ikusten badu, gehienez ere hamar eguneko epea emango die akatsak zuzentzeko. Eskatzaileak eskatutakoa aurkezten ez badu epe horretan, eskabidea artxibatu egingo zaio, besterik gabe.

8. atala.– Izangaiak hautatzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, izangaiak aukeratzeko proposamena jarraian aipatzen direnek edo horiek ordezko gisa jarritakoek osatuko duten batzordeak egingo du:

Lehendakaria:

– Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendaria.

Bokalak:

– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaria.

– Euskal Autonomi Elkartean dauden Presondegietako zuzendariak.

– Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendari jauna.

Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Harremanetarako Zuzendaritzako teknikari bat izango da idazkari, zuzendariak izendatuta.

2.– Hautaketa Batzordeak izangaiei dei egin diezaieke elkarrizketa egiteko, bai eta informazio osagarria eskatzeko ere.

3.– Hautaketa batzordeak onartutako baremoaren arabera aukeratuko dira izangaiak. Baremoarekin bat baloratuko dira eskatzaileek aurkeztutako merezimenduak. Erabakiak gehiengoz hartuko dira; berdinketarik izanez gero, lehendakariaren botuak ebatziko du.

4.– Hautaketa batzordeak, hautatutako izangaien zerrendarekin batera, 20 ordezkoen zerrenda proposatuko du, amaitzeagatik, uko egiteagatik, ez betetzeagatik, sortutako ezintasunagatik edo beste zerbaitegatik onuradun izaera galtzea gertatzen bada; 1. atalean ezarritako proportzioa gordeko da. Dena delako egoera hori 1998ko apirilaren 30a baino lehenago gertatu beharko da.

5.– Lehentasunezko baremoaren arabera lortutako puntuen hurrenkerari jarraituz egingo da 20 ordezkoen zerrenda.

6.– Deialdi honetako bekaren bat hutsik geldituz gero, ordezkoen zerrendako lehenengoari emango zaio ordezkatuari gelditzen zitzaion denborarako, hirugarren atalean ezarritako epera arte.

Dena dela, laguntza hori ekitaldiko aurrekontuaren diru baliabideen menpe egongo da.

9. atala.– Bekak esleitzea.

1.– Hautaketa Batzordearen proposamena azterturik, Justizi sailburuordeak erabakiko du deialdia, aukeratutako izangaiak, ordezkoa eta, baleude, hutsik gelditutakoak adieraziz.

2.– Erabakia 1997ko azaroaren 15a baino lehenago emango da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Aipatutako epean berarizko erabakirik izan ezean, eskabideak ezetsitzat joko dira. Erabaki horren aurka, zeinak ez baitu administrazio bidea agortzen, errekurtso arrunta aurkeztu ahalko zaio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epearen barruan.

10. atala.– Beken baldintzak.

1.– Bekaren onuraldiak dirauen bitartean ezin da bestelako bekarik izan, ez eta ordaindutako zerbitzurik egin ere.

2.– Oposaketa prestatzeko, helburu horrekin ematen diren ikastaroetara joan beharko da derrigor.

11. atala.– Onuradunaren betebeharrak.

1.– Beka onartzea deialdi honetako arau guztiak onartzea dakarkio onuradunari; zehazki, 10. atalean adierazitako egoeren berri ematea.

2.– Helburu horrekin emango diren prestaketa-ikastaroetara erregulartasunez eta probetxamenduz joatea.

3.– Hautaketa saioen hurrengo deialdi ofizialean egingo diren azterketak egitea.

4.– Deialdi honetako edozein baldintza bete gabe uzteak emandako beka galtzea ekarriko du eta, ondorioz, dirua itzuli egin beharko da, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta hurrengo ataletan ezarritakoaren arabera (1992ko otsailaren 7ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>).

5.– Beka amaitu aurretik uko egiten bazaio edo beka galtzea dakarren egoeraren bat suertatzen bada, onura galtzea dakarren egoera suertatzen den egunetik aurrera jasotzen diren diru kopuruak itzuli egin beharko dira.

12. atala.– Onuradunekiko segimendua.

1.– Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzak bekadunei segimendua egingo die bihilabetero; ondoren, Justizi sailburordeari txostena bidaliko dio. Sailburuordeak, txostenetan oinarrituta, beka jasotzeko eskubidea galdu den ala ez erabakiko du; eskubidea galduz gero, gertatu den une berean izango ditu ondorioak eta egun horretatik aurrera jasotako dirua itzuli beharko du bekadunak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

2.– Aldizka aldizka egiten den segimendua gorabehera, gerta daitezken gorabehera guztien berri eman beharko diote onuradunek Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzari.

13. atala.– Bekaren amaiera.

Bekadunak dagokion oposaketa gainditzen duenean amaituko da beka eta hortik aurrera jasotako dirua itzuli egin beharko du.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 2a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>I. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" 1. DEIALDIAREN ZEHAZTASUNAK:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

Deialdiaren izena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria..........Eguna.

<FONT FACE="Garamond 3" 2. ESKATZAILEA EZAGUTZEKO ZEHAZTASUNAK:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Izena.

<FONT FACE="Garamond 3" NAN.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala