Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1997ko abuztuaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4195

ERABAKIA, 1997ko abuztuaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamendurako zuzendariarena, «Etxaniz Fundaziorako (Ibarra-Gipuzkoa) zubia eta alboko bidea izeneko lanak burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur hartutako erabakiz, lan hori esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Prozedura irekia izango da eta lehiaketa bidez esleituko da.

<FONT FACE="Garamond 3"

OINARRI-ARAUAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Xedea.– Aipatutako lanak egitea.

Orotariko aurrekontua.– Hirurogeita zortzi milioi zazpiehun eta hamabi mila berrehun eta berrogeita bost (68.712.245 PTA) pezeta.

Behin-behineko fidantza.– Ez da eskatzen.

Behin-betiko fidantza.– Bi milioi zazpiehun eta berrogeita zortzi mila laurehun eta laurogeita hamar (2.748.490 PTA) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– G taldea, 6 azpitaldea, e kategoria.

Kontratuaren iraupena.– Hiru hilabete.

Lehiatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Betekizunen plegua eta gainerako agiriak Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzan (Wellingtongo dukearen hiribidea 2-2, Lakua II eraikina, Vitoria-Gasteiz) edo Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kaleko 13-5, Donostia-San Sebastián) egongo dira ikusgai eskaintzak aurkezteko epeak dirauen bitartean

Lehiatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan azaltzen dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian, Wellingtongo dukearen hiribideko 2-2an, Lakua IIan, Vitoria-Gasteizen, 1997ko irailaren 4ko 13:30ak arte.

Eskaintzarako eredua.– Pleguaren eranskinean agertzen dena. Eskaintzak agertarazteko tokia eta eguna.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan, Wellingtongo dukearen hiribideko 2ko behean (2 gela), Lakua IIan, Vitoria-Gasteizen, 1997ko irailaren 5eko 10:30ean.

Presatasuna.– Gaur hartutako erabakiz berehala egin beharrekotzat jotzen dira espediente honi dagozkion izapideak.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abuztuaren 1a.

<FONT FACE="Garamond 3" Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,

JUAN IGNACIO IZETA BERAETXE.


Azterketa dokumentala