Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1997ko abuztuaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4194

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 9koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Vitoria-Gasteizko 14. Etxadian Nueva Dentro kaleko 22-24-25ean eta Nueva Fuera kaleko 5-9-11-13an 15 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektu eta burutze proiektua idazteko lanak" esleitzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz hasi zen espediente hori eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1.– Xabier Sánchez Alvarez jaunari esleitzea «Vitoria-Gasteizko 14. Etxadian Nueva Dentro kaleko 22-24-25ean eta Nueva Fuera kaleko 5-9-11-13an 15 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektu eta burutze proiektua idazteko lanak», 3 hilabeteko epean burutzeko. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion <FONT FACE="Garamond 3" BEZ<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> barne, lau milioi zortziehun eta berrogeita zortzi mila zortziehun (4.848.800) pezetakoa da eta Sail honek 1997. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da.

2.– Esleipendun horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Fidantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, berrehun eta lau mila ehun eta hirurogei (204.160) pezeta.

3.– Lizitatzaile bakoitzari jarritako behin-behineko fidantza itzultzea, esleipendunari izan ezik, horri kontratua gauzatzen denean itzuliko baitzaio.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 9a.

<FONT FACE="Garamond 3" Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER MARÍA TELLERIA ELORZ.


Azterketa dokumentala