Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1997ko abuztuaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4193

ERABAKIA, 1997ko maiatzaren 13koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Beasaingo A1 Lursailean 30 etxebizitzen oinarrizko proiektua idazteko lanak gauzatzeko lehiaketarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur hartutako erabakiz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira

<FONT FACE="Garamond 3"

OINARRIAK:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Xedea.– Aipatutako lanak kontratatzea.

Orotariko aurrekontua.– Bost milioi laurehun eta berrogeita hamabi mila (5.452.000) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.– Ehun eta bederatzi mila berrogei (109. 040) pezeta.

Behin betiko fidantza.– Berrehun eta hemezortzi mila laurogei (218.080) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– Ez da beharrezkoa.

Kontratuaren iraupena.– Bi hilabetekoa izango da kontratua burutzeko epea.

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainontzeko agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen artean, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzan —Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kalea, 2, 2. solairua (Lakua II eraikina)—.

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, 2. solairuan (Lakua II eraikina), 1997ko ekainaren 12ko 13:30ak arte.

Eskaintzarako eredua.– Pleguaren eraskinean agertzen dena. Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, beheko solairuko 4. Gelan (Lakua II eraikina), 1997ko ekainaren 16ko 11:30etan.

Presatasuna.– Gaur hartutako erabakiz lehenbailehen egin beharrekotzat deklaratu dira espediente honi dagozkion izapideak.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko maiatzaren 13a.

<FONT FACE="Garamond 3" Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER MARÍA TELLERIA ELORZ.


Azterketa dokumentala