Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1997ko abuztuaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4192

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 8koa, Ingurugiro Baliabideen zuzendariarena, "Urdaibaiko Biosfera Gebenalde Zaingo Batzordearen egoitzan Ingurugiro Heziketaren Azterlan Aplikatuaren Proiektua" delakoa esleitzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko apirilaren 16ko Erabakiaz hasi zen espediente hori eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1.– Iniciativas Ambientales De Euskadi erakundeari esleitzea «Urdaibaiko Biosfera Gebenalde Zaingo Batzordearen egoitzan Ingurugiro Heziketaren Azterlan Aplikatuaren Proiektua « delakoa gertatzeko lanen kontratua. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion <FONT FACE="Garamond 3" BEZ <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> barne, hamaika milioi hirurehun eta berrogeita hamar mila (11.350.000) pezetakoa da. Horretatik,sei milioi eta bostehun mila (6.500.000) pezeta sail honek 1997. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko dira eta gainontzekoa, hau da, lau milioi zortziehun eta berrogeita hamar mila (4.850.000) pezeta 1998. urterako aurrekontuen pentzutan.

2.– Enpresa horri behin-betiko fidantza jarri beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da fidantzaren diru-zenbatekoa, hau da, laurehun eta hirurogei mila (460.000) pezeta.

3.– Lizitatzaile bakoitzak eratutako fidantza baliogabetzeko baimena ematea, esleipendunarena izan ezik, horri kontratua gauzatu ondoren itzuliko baitzaio.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 8a.

<FONT FACE="Garamond 3" Ingurugiro Baliabideen zuzendaria,

ANTÓN ARAMBURU ALBIZURI.


Azterketa dokumentala