Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1997ko abuztuaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4190

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 8koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Sodupeko (Güeñes) 2.2.2. Poligonoan, 5.1 Alorrean 60 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektua eta burutze proiektua idazteko lanak" esleitzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz hasi zen espediente hori eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1.– Joseba Rementeria Natxitube jaunari esleitzea «Sodupeko (Güeñes) 2.2.2. Poligonoan, 5.1 Alorrean 60 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektua eta burutze proiektua idazteko lanak», hilabete bateko epean burutzeko. Kontratuaren aurrekontua, guztira, <FONT FACE="Garamond 3" BEZ<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> barne, bi milioi ehun eta berrogeita sei mila (2.146.000) pezetakoa da eta sail honek 1997 urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko dira.

2.– Esleipendunari behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Fidantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, laurogeita hamabi mila zortziehun (92.800) pezeta.

3.– Lizitatzaile guztiei, esleipendunari salbu, kitatu egingo zaie behin-behineko fidantza; hari, kontratua formalizatzen denean itzuliko zaio.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diote, legezko interesatuek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 8a.

<FONT FACE="Garamond 3" Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,,

<FONT FACE="Garamond 3" JAVIER MARÍA TELLERIA ELORZ.


Azterketa dokumentala