Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1997ko abuztuaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
4187

LEHIAKETA PUBLIKOA, Vitoria-Gasteizko Txagorritxuko ospitaleko Anatomia Patologikoko Laboratoriorako Anatomia patologikorako material suntsikorra eta behar den tresneriaren alokatzea kontratatzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Txagorritxuko ospitalea, Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: (945) 24.26.00. Faxa: (945) 24.83.59.

b) Espedientea izapidatuko duen bulegoa: Administrazio Kontratuetarako Atala.

c) Espediente zenbakia: 110/20/1/00213/1302/ 0797.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: anatomia patologikorako material suntsikorra eskuratzea eta behar den tresneriaren alokatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteizko Txagorritxuko ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: behin betiko fidantza jartzen denetik 1997ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: 4.706.723 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Agiriak,

b) Argibideak: 1.a) puntuan adierazitakoak.

c) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1997ko irailaren 1a.

7.– Kontratistaren betebeharrak

a) Kaudimen ekonomikoa eta/edo finantza eta teknika arlokoa. a.1) Kaudimen ekonomikoaren eta finantza arlokoaren egiaztagiriak: deklarazio bat, azken hiru ekitaldietan enpresak, guztira, egin dituen negozio eta hornidurei buruzkoa (aukeran, maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 16. atalean ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke kreditazioa egiteko).

a.2) Kaudimen teknikoaren egiaztagiriak: hornigaien laginak eta deskripzioa; horretarako laginen artikulukako fitxak (ikusi erantsitako eredua) eta deskripziokoak (ikusi erantsitako eredua) bete beharko dira.

b) Bestelako betebeharrak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1997ko irailaren 1eko 14:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Txagorritxuko ospitaleko Ekonomi eta Finantza Zuzendaritza (Administrazio Kontratuak), Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak, d) Eguna: 1997ko irailaren 3a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. atalean xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada; bestela, 1997ko irailaren 8an), e) Ordua: 09:00.

10.– Bestelako argibideak: -

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. Vitoria-Gasteiz, 1997ko abuztuaren 7a.

<FONT FACE="Garamond 3" Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

<FONT FACE="Garamond 3" JESÚS ESCAURIAZA OTÍN.


Azterketa dokumentala