Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1997ko abuztuaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4180

AGINDUA, 1997ko abuztuaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Itziar Bernas Murgoitio andreak eta beste batzuk aurkeztutako 2381/1994 administrazioarekiko auzi–errekurtsoan Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak emandako Autoan erabakitako etenaldia bertan behera uztea xedatzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 25eko 273/1994 Dekretuaren aurka aurkeztutako berraztertze errekurtsoa, Administrazioa isildu egin delako, ustez ezestearen aurka Itziar Bernas Murgoitio andreak eta beste batzuk aurkeztutako 2381/1994 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari darion pieza bananduan, zuhurtziazko neurriei buruzkoan alegia, Autoa eman zen. Dekretu hori (94.02.28ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 40 zk., 601 marg.), Bizkaiko Lurralde Historikoan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta <FONT FACE="Garamond 3" BBB <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko «Elorrioko Ikastola» izeneko ikastetxe publikoa sortzeari buruzkoa da. 1994ko azaroaren 4ko Autoan, prozesua erabakitzeke dagoen bitartean, dekretu hori etetea erabaki zen.

Horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko azaroaren 21eko Aginduz (94.12.26ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 244 zk., 4737 marg.), Auto hori betetzeko erabakia hartu zen.

Azkenik, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak 2381/1994 administrazioarekiko auzi-errekurtso horretan emandako Autoan, 1997ko uztailaren 29koan, prozedura amaitutzat jotzen du, alderdi auzijartzaileak auzia utzi egin baitu. Beraz, bidezkoa da, 1997ko uztailaren 29ko Autoa betez, 1994ko azaroaren 21eko Aginduz xedatutako etenaldia bertan behera uztea.

Horiek horrela, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengoa.– Bizkaiko Lurralde Historikoan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta <FONT FACE="Garamond 3" BBB<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko «Elorrioko Ikastola» izeneko ikastetxe publikoa sortzeari buruzko urtarrilaren 25eko 23/1994 Dekretuaren ejekutibitatearen etenaldia bertan behera uztea. Dekretu horrek 1997ko abuztuaren 7an izango du atzeraeragina.

Bigarrena.– Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta <FONT FACE="Garamond 3" BBB<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko «Elorrioko Ikastola» izeneko ikastetxe publikoko langileen lansariak ordaintzeko etenaldia eta langile horiengatik patronalak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion kuota ordaintzea ere bertan behera uztea. Lehenengo ordainketa Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak bereganaturik du.

Horrek dakarrena da Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak langile horiei alta ematea Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, 1997ko abuztuaren 7tik aurrera.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bakarra.– 1997ko abuztuaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abuztuaren 7a.

<FONT FACE="Garamond 3" Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala